Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketa
Eibarko Club Deportiboko Xake komisioak antolaturik , aurtengo Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketa Eibarren egingo da, Arrate Kultur Elkartean.
Txapelketa urriaren 21ean hasiko da eta jarraieran zazpi larunbatetan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, jokatuko dira partidak Arrate Kultur Elkarteko lehen solairuko lokaletan, Eibarren, Zuloagatarren 3 kalean.
Txapelketaren egunak:
- urriaren 21 eta 28a,
- azaroaren 4, 11, 18 eta 25a.
- abenduaren 2an
Bigarren mailako Txapelketa ere Arrate Kultur Elkartean ospatuko da.
Esteban Oroz - Erakusketa Topalekuan.
Gaur arratsaldeko 19:00etan Esteban Oroz margolari eibartarraren erakusketaren inaugurazioa izango dugu Arrate Kultur Elkarteko Topaleku Aretoan. Denok gonbidatuta zaudete.
Esteban Orozek paisaiak margotzen ditu normalean. Horrela, Topalekuko erakusketan Olmedo (Valladolid) , Toro (Zamora), Mutriku, Ortuella, Donostia - San Sebastián, Toledo edo Segovia hirietan margotutako paisaiak ikus daitezke.
Erakusketa Urriaren 6tik - Urriaren 15ra egongo da zabalik
Erakusketa orduak honako hauek dira:
- Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
- Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara.
