Pintxo Txapelketa: partaide ugari
Azaroaren 24rako Eibarko I Pintxo Txapelketa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko ostalaritza sektorearen laguntzarekin.
Eibarren pintxoak egiten dituzten 64 taberna gonbidatu ditugu eta gaur arte 21 tabernak eman dute izena, hirutik bat. Ez dago batere txarto!
Dena den parte hartzeko epea irekia dago, datorren astelenerarte. Animatu!!
Epaimahia hiru pertsonak osatuko dute. Honako hauek:
- Ion Odriozola Krabelin jatetxekoa
- Vicente Belda, aski ezaguna Eibarko ostalaritzan. Jazzman taberna, Pintxo taberna, eta beste hamaika ekimen sortu dituena
- Unai Magunazelaia. Sukaldaria eta sukaldaritza eskolako irakaslea.
Izena eman duten tabernak honako hauek dira:
- Unbe
- Big Ben
- Xania
- Borda
- Caserio
- O'Hara
- Birginape
- Deportiboko taberna
- Portalea taberna
- Chalcha
- Kultu taberna
- Bossa
- Koskor
- Tupi Azpi
- Txoko
- Aginaspi
- Ambigu
- Aterpe
- Ego Gain
- Ibai-Ondo
- Trinkete
Azaroaren 24an parte hartzen duten tabernak Eibartar eta bisitari guztientzat lehiaketan aurkezten dituzten pintxoak izango dituzte dastagarri!!