Arturo Kanpion gogoan. Arturo Campion urteurrena.
Arturo Kanpion Iruñean jaio zela 150 urte betetzen direnez, hitzaldi mini-zikloa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak. Jose Luis Nieva Zardoya eta Mikel Soraunen izango dira Kanpionen lanei buruz hitzegiten Azaroaren 4an eta 18an Kulturalean.
Arturo Kanpion. Bi hitzaldi azaroan
Bi hitzaldi antolatu dira azarorako:
Azaroaren 4an
Izenburua: Arturo Kanpion eta Euskalerria
Hizlaria: Jose Luis Nieva Zardoya
Tokia: Arrate Kultur Elkartea
Ordua: Arratsaldeko 19:30etan
(hitzaldia euskaraz izango da)
- Oharra: Hitzaldi hau, Arrate Kultur Elkarteak, eta kitto Euskara Elkarteak eta UEU-k antolatzen duten BERBALDIXAK programaren barruan antolatzen da.
Azaroaren 18an
Izenburua: Arturo Kanpion eta Nabarra
Hizlaria: Mikel Soraunen
Tokia: Arrate Kultur Elkartea
Ordua: Arratsaldeko 19:30etan
(hitzaldia gazteleraz izango da)
Arturo Kanpion. Bizitza eta lana
Arturo Kanpion Iruñean jaio zen 1854ko martxoaren 7an eta Donostiako Emilia etxean hil zen 1937an. Batxilergoa eta zuzenbide lehen ikasketak Oñatiko Unibertsitatean egin zituen, Estanislao Arantzadi irakasle izan zuelarik; gero, Madrilen amaitu zituen zuzenbide ikasketak, hogeita bi urterekin. Hala ere, bere bizitza idazteari eta Euskal Herriko historiaren ikerketari eskaini zion. 1876an argitaratu zuen foruen aldeko lehen obra: Consideraciones acerca de la cuestión foral y los carlistas de Navarra.
Geroztik lan eta ikerketa asko egin zituen. Gazte hasi zen euskara ikasten, 1877an Orreaga balada idatzi zuen
Euskal Herri Nafarrarekiko atxikimendu osoa izan zuen; politikan eztabaida asko izan zituen alderdi guztiekin eta Sabino Aranarekin bere pentsamendu politikoa zela-eta batez ere. Kanpionek Euskal Herria kontzeptua defenditu zuen Sabinok asmatutako Euzkadi hitzaren aurrean.
Gazte zelarik, antzerkia eta poesia landu zituen, ondoren narratibazkoak izan ziren bere literatur lan gehienak, narrazio labur andana, bere kutuna zen La bella Easo eleberria eta Unamuno liluratu zuen Blancos y Negros eleberria. Campion maiz aipatua eta gutxi leitua, gure historiaren gertakizun lazgarriak ulertzen lagungarri dena.