Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA / Diaporamak eta antzerkia uztailean

Diaporamak eta antzerkia uztailean

Arrate Kultur Elkartea 2007/07/08 23:00

UZTAILEAN DIAPORAMAK ETA ANTZERKIA

  • Lekua: San Andres elizako klaustroa
  • Ordua: 22:30ak
  • Sarrera: doan
  • ANTOLATZAILEA: ARRATE KULTUR ELKARTEA
  • Laguntzailea: Eibarko Udala

Uztailak 10: "Vespaña", Ander Izagirre

Diaporama honekin 2006an hilabetez 13 urte t'erdi zituen Vespa motorrarekin egin zuen bidaiaren esperientziak erakustera datorkigu Ander Izagirre . 10.000 kilometro inguru egin ostean bidaian ikusi, ezagutu eta gertatukoen berri ematera eta gauza harrigarriak aurkitu eta esperientzia berriak bizitzeko oso urruti joan behar ez dela erakustera.

Bidaiaren xehetasunak blog orri baten (vespana.blogspot.com) argitaratu ditu eta jasotako guztiarekin liburu bat osatzen ari omen da, datorren urterako kaleratzeko asmoa agertu du.

Lehenago ere argitaratu ditu bidaien gaineko hainbat eleberri, hala nola, Los sotanos del mundo edo El testamento del chacal.

Uztailak 11: Trekking en el corazón de Sahara, Mila Gallastegi eta Asier Aranzabal.

Ikusentzuneko honekin, Tassili N´Ajjeren inguruan, Saharako basamortuan oinez egin zuten bidaia bitxi bat erakutsi nahi digute. Argelia hegoaldean kokatutako sumendi batetatik sortutako, hareartetik 1800 metrotako garaierarainoko altuera hartzen duen landaretzarik gabeko goi lautada dugu.

Trekking honen berezitasuna Erg Admer duna kateen eta Tassili handiaren ertzetik ibiltzerakoan aurkitutako paisaien aniztasunean datza; haitzek eta dunek sortutako sakan luze eta estuen artean.

Asmoa Tuareg-en lurralde hau norberaren pausuen erritmora ezagutzea izan da, bertako garraiobidea diren dromedarioen laguntzarekin batera.

Uztailak 12: Trekking Indonesia, Martin Bono

Argazkilari eibartarrak Indonesiatik zehar egindako Trekkingean jasotako irudiekin diaporama emanaldi honetarako espreski osatutako muntaia lehenengoz gozatzeko aukera eskeiniko digu.

Uztailak 13: Una noche de verano con Miguel Hernandez, Antzerti Maitaleak (Ernesto Barrutia, Eduardo Falces eta Maite Lorenzo) eta Maite Arroitajauregi biolontxeloarekin.

Ostiral gauean 1910ean Orihuelan jaiota eta 1942an Alicanteko espetxean preso zegoela hil zen poetaren lanaren bilduma bat izango dugu entzungai . Ikasteko aukera murritzak izan eta autodidakta bilakatu zen ahutzen artzai honen poesia lanetan hainbat gai aurkitu bagenitzake ere (gerra, maitasuna, heriotza etab.) emanaldi honek egilearen alde herrikoiena azpimarratu nahiko du: pobreziaren, olibondoen, nekazarien eta parajeen gainekoak.

Antzerti maitaleak taldeak gai hauen inguruko 12 olerki jasotzen dituen ikuskizuna prestatu du, Maite Arroitajauregiren biolontxeloaz lagunduta.

Animatu eta bertaratu!!!

etiketak: Orokorra
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak