Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Obsesiño identitarixua... zeiñena?

Obsesiño identitarixua... zeiñena?

Josu Mendicute 2012/10/11 16:21
Batzuri tripako miña emoten detse Galizia ta Gaztelatik etorrittakuon oiñordekuak herri honen erabakitze eskubidia sutsuki defenditzia. Halako aldarrikapen demokratiko baten aurrian, deskalifikaziño personalerako tartia baiño ez jake geratzen. Irain batek probokatuta idatzi dot artikulu hau.

Nahiko neuke krisisari aurre eitteko soluziñuak egotia mahai gaiñian egunotan. Langabezixa %35a igo ta zorra 8 aldiz biderkatuta gastu arruntari heldu ahal izateko, sozialistok argumentu gitxi dakez kanpaiñian zihar kontau ahal izateko. Euron zorion ta gaiñontzeko lurtarron zorigaitzerako, holako egoerieri aurre eitteko beti dake karta bat gordeta kanpaiñarako, euren maletiñak ondo berotu ostian: maleten diskursua. Obsesiño identitarixua ta Euskal Herrittik alde eittera bihartuko doguzela kanpotik etorrittako hainbeste euskal herritar. Astelehenian etorri jakun bisitan López Amañara, horretxek kontuokin. "Nunca más bajaremos la mirada por tener apellidos y acentos diferentes" esatera etorri zan gurera, ta bide batez Jaurlaritzak Eibarren eindako inbersiñuen sasiegixak kontatzera... baiña hori, beste baterako.

Galiziatik etorrittako langille baten alaban semia naiz. Valladolidetik etorritako langille baten alaban semia zan nere aitta be. Baiña gauzak ze diran, herri honen erabakitzeko eskubidian defentsa sutsua eitten dot. Neu be herri honen seme naizelako, nere lehen zortzi abizenen artian Rodriguez, Del Barrio edo Vazquez egonda be. Mingarrixa jake XIX. mendeko diskursuetan itxi nahi diran batzueri, ta horren aurrian anonimotasunetik deskalifikaziño personalera jotzia beste aukerarik ez dake, eta holako perlak jasatera kondenau nau gure herriko gizaseme batek: "el nieto de matarratas es el nuevo vocero del PNV".

El nieto de Casimiro, el nieto de Matarratas, Josu Mendicute está muy orgulloso de defender el derecho a decidir de su pueblo con su palabra y sin descalificar al ajeno desde el anonimato. Mal que les pese a los unionistas de este país, somos cientos, somos miles los ciudadanos y ciudadanas vascos y vascas descendientes de gallegos, castellanos, extremeños o andaluces que creemos en la existencia del pueblo vasco y en su derecho a decidir su futuro en paz y en libertad, y dicho sea de paso, que vivimos en un bilingüismo real. Y por mucho que les pese, derecho a decidir no es una obsesión identitaria, no es hacer un país para gente con 8 apellidos vascos y RH negativo. Yo, con apellidos españoles y RH positivo, reivindico el derecho de este pueblo a decidir su propio futuro. Porque más allá de una lucha de identidades, es reivindicar el pleno ejercicio de la democracia. Que no nos enreden.

Argi euki deixela Eibarko eta Euskal Herriko extremeño, andaluz, boliviar eta argentinarrok eta euren seme-alabek. Herri honen parte dira eta herri honen  etorkizuna erabakitzeko eskubidia dake. Dakagu. Demokraziari mugak jartzen detsana da kanpotik etorrittako hainbeste laguni, gaiñontzekueri bezela, eskubidiak murrizten ari dana.

Aitor Ar
Aitor Ar dio:
2012/10/11 18:23
Oso ona! Hunkitu nau, benetan. Nire ama eibartarra da, eta betidanik entzun dut etxean aquello de "pues tu aitxitxa era socialista, pero socialista de los de antes como decía él, socialista vasco."
Luistxo
Luistxo dio:
2012/10/11 19:27
Lopezek Amañan esandakuak iñun jaso dira? Nundik etara dozu hori?
Josu
Josu dio:
2012/10/11 19:43
Eskerrik asko Aitor. Petsatzen dot nere birraitxitxa, Valladolidetik etorrittako euskalduna bera, sozialiata zala baitta be, ALFAko lehelengo bazkidietakua izan zan ta.

Luistxo, oin enaiz akordatzen baiña balio badetsu Barakaldon esandakua horixe bera da:
"Nunca más vamos a bajar la mirada porque tengamos acento, nunca vamos a bajar la voz porque tengamos apellidos diferentes", ha remarcado.
http://www.elcomercio.es/agencias/20121006/mas-actualidad/politica/patxi-lopez-afirma-proyecto-fracturar_201210061603.html
Serafin
Serafin dio:
2012/10/11 21:07
Primeran Josu! Erantzun ezin hobia halako lotsabako hórreri.
x2er
x2er dio:
2012/10/14 19:11
Ongi etorri Espainiatik edo munduko edozein lekutatik datozenei. Neu be eibartarra naiz eta nere lagun asko kanpotik etorrritakuen seme-alabak dira eta beste edonor bezain euskaldunak. Benetan holako berbak lekuz eta denboraz kanpo dagoz.
Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2012/10/14 22:15
Ona Josu!

Antzerako linean, Patxi Lopezek esandakoekin haserretuta, Juan Ignacio Perezek atzo:

http://www.deia.com/[…]/perez-escribe-sobre-perez-y-sobre-lopez
Ainara Argoitia
Ainara Argoitia dio:
2013/04/29 10:24
Oso ona, Josu! Ondo esana!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.