Kazetari monomedia iragana da
Ezin dut ulertu nolatan herri batek eman dezakeen hainbat egunkaritako
korrespontsalak, bizpahiru irrati, telebista, aldizkaria, internet...
medio bakoitzak bere kasa bizitzeko.
Ez dut ulertzen, ezta ere,
telebistatik grabatzera doan batek zergaitik ezin duen irratirako
kortea hartu eta laupabost argazki atera. Eta ez dut ulertzen
telebistarako prestatutako minutu bateko erreportajea nolatan kazetari
berak ez duen sareratzen. Eta, bide batez, zergaitik ez dituen laupabost lerro idazten.
Albiste bakarrak lan gehiago emango
dio kazetariari, baina, orotara, 5 kazetarik landu beharra baino lan gutxiago,
hala ere. Krisi garaietan hortaz ez ohartzea ere!
Kazetari multimedia da kazetaritza 'normalaren' etorkizuna. Sakoneko kazetaritzarako baino ez du balioko medio bakarreko espezializazioak.
Tuenti erabiltzaileen greba deitu dute gaurko
Tuentiren erabilera baldintzen 4. puntuaren aurkako greba deitu dute.
Bertan, Tuentik, "obra kolektibo" horretan parte hartzen duten eduki
guztien jabe izendatzen du bere burua, eta debekatu egiten du bere
baimenik gabe erabiltzaileek beste zerbaiterako erabiltzea. Tuentira
argazki bat igotzen duenak, ezin du argazki hori saldu, beraz, jabetza
galtzen duelako.
Jabetza, erreprodukzio, banaketa eta komunikazio publikorako eskubideak
eskuratzen ditu Tuentik artikulu horren bidez, eta baita eduki horiek
bere "behar editorialen arabera" moldatzeko.
Honen aurrean Tuenti erabiltzaileek ebentoak sortu dituzte grebara
deituz. Apirilaren 15ean, 00.00etatik 24.00etara Tuenti ez erabiltzeko
deialdia egin dute.
Tuentin bertan egondako komentarioek ez dute arrakastarako leku
handirik uzten, baina deialdiak ohiartzuna lortu du medio
konbentzionaletan ere, eta horrek balio dezake Tuenti estualdi batean
sartzeko.
