Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Airean

gabiria 2006/02/27 08:07

Ostegunean idatzi nuen moduan, duela gutxi bota dute Boluetako fabrika (Tagzanian oraindik ere oso-osorik ikus daiteke), bertan etxebizitzak egiteko. Horren berri izan nuenean, argazkiak egitera joan nintzen (gauza bera gertatu zitzaidan "airean doazen beste mundu" batzuekin ere: San Anton zubiaren muturrean zeuden Bilbo Zaharreko etxeekin edo Ideales zinemekin, esate baterako).

Egia da esan nuena: emakume bat etorri eta sekulako historia kontatu zidan. Eta, besteak beste, hitz horiek esan zizkidan: mundu bat doa airean.


Hau zen Boluetako Santa Ana fabrika, erabat bota baino lehen.


Lehen...


Eta orain.


"Hemen jaio nintzen, fabrikan bertan. Orain zelan kontatuko dut hori, etxerik eta fabrikarik ez badago?

---------------------------------------------------------

Oharra: Goiko testu xume hori lehengo astetik daukat idatzita. Testu hori argitaratzeko asmoa nuen, beste barik, baina atzo hunkituta oheratu nintzen, Larrabetzuko hiru gazteren heriotzaren albistearekin. Horren berri izan nuenean, gogoa sartu zitzaidan eurei idazteko blog honetan, hunkiduratik. Baina ez, holakoetan askoz ere gehiago esaten baitu isiltasunak. Goiko testu eta argazkiek ez dute inongo zerikusirik atzoko istripuarekin, baina gazte horiei eskaintzen diet, eurekin ere mundu bat joan zelako airean.

etiketak: Lurrekoak
Julen L.
Julen L. dio:
2006/03/03 14:02

Oso ondo adierazi duzu edade bateko bilbotarren sentipenak: "Mundu bat doa airera". Hurrengoak Olabeaga eta Zorrotzaurre izango dira, eta gero eta leku gehiago daukagu nolakoak ziren semeei kontatzeko.

Nik gero eta maitekiroago gordetzen ditut halako lekuen argazkiak; jadanik ikusiko ez dugun mundu batekoak.

http://www.flickr.com/photos/txanoduna/search/tags:industria/

asier
asier dio:
2006/02/28 01:52

Horrela da Julen, egunerokotasunean sartuta gabiltzala hainbat eta hainbat obra ikusten dugu inguruan eta, halako batean, oroimenari pixka bat eragindakoan, gauzak guztiz aldatuta daudela konturatzen gara, guk bizi izandako mundu horiek airean joan zirela eta beste batzuk haien tokia hartu, askotan geure gogoa berri honetan barik galdutako hartan dagoela konturatzen gara.

Ederra irudiok atzoko ezbeharrarekin uztartzeko modua ere, ezin izan duzu hobeto adierazi, hitzak huts eta txiki geratzen dira-eta horrelako sentimenduak azltzeko -eta.

Pasau niretik ere behin edo behin, Julen, behea jota nabil eta egunokaz.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.