Hemen zaude: Hasiera Blogak Errebal sare-sozialak

Errebal

sare-sozialak

Interneteko sare sozialetan, parkearen alde

Facebook eta Tuenti sare sozialetan ekimenak jarri ditugu abian Errebaleko parkearen alde. Hasi bezain pronto 140 atxikimendu ditugu.

Tuenti sare sozialean, bataz beste unibertsitate ikasle adina duten gazteek interneten harremantzeko erabiltzen duten erramintan, ebento bat sortu dugu "Parkea Errebalen" izenez. Egun bakarrean 120 atxikimendu lortu ditugu. Bertan atxikimendua eman ahal izateko, Tuenti erabiltzaile izan behar duzu. Nahi baduzu, Errebal Plataformak gonbidatuko zaitu. Horretarako, bidali e-posta bat errebal [@] gmail.com helbidera.

Dagoeneko Tuenti erabiltzailea bazara, bilatu "Errebal Plataforma" Tuenti sarean, eta gehitu lagun bezala. Plataformak gonbidapena bidaliko dizu ebento honetan izena emateko.

Facebook

Facebook sare sozialean, berriz, Causes aplikazioa erabili dugu "Parkea Errebalen" kausa hedatzeko. Atxikimendua emateko ezinbestekoa da aplikazio hau zure perfilean gehitzea. Hor inolako gonbidapenik gabe, Facebook erabiltzailea bazara, batu zaitezke. Ez bazara Facebook erabiltzailea, gonbidapenik gabe ere alta eman dezakezu.

Myspace-en ere

Facebook aplikazioa MySpace sarean ere aurki jartzea espero dugu.

Josu Mendicute 2008/09/26

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria

Azken erantzunak
¡EZ DU BERRESKURATU¡ ramon, 2009/12/17
Pena bat Josu Mendicute, 2009/12/17
¡Geuria da ta¡ ramon, 2009/11/24
Galdera jokoa ramon, 2009/10/22
Akuariuma Amatiño, 2009/10/21
Etiketa lainoa
...eta kitto! 2003 Errebal adierazpena alegaciones arbolak arquitecto blog cesion eibar ekitaldia enajenazioa erakusketa errebal errebal-center etakitto facebook fotomontajeak helegitea historia informazioa iruzurra iñorendu ley monjas-agustinas musika-eskola myspace oharra plantilla politika prensa sare-sozialak tuenti udala untzaga video