Errebal
erakusketa
Erakusketa Topalekuan
Errebal Plataformak erakusketa antolatu du Topalekuan: "Errebal Merkatu Plaza, lehena eta geroa". Ekainaren 9, 10 eta 11n egongo da bisitagarri, arratsaldeko 7etatik 9etara.
Bertan ikusi ahal izango dira bota berri duten Merkatu Plazaren historia, argazkiak, hainbat datu interesgarri, eta bertan eraikitzeko dauden bi proiektuak: bata hauteskundeetan zein Eibarko Hiriaren Herri-Antolamendurako Plan Nagusian agindutakoa, eta bestea orain egitea nahi dutena. Bien arteko desberdintasunak erakutsiko dira Tokiko Agenda XXIen ikuspegitik. Argazkiak, testuak, ikusentzunezkoak... bertaratzera gonbidatzen dugu herri osoa.
