Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Errebal

Duela urtebete iragarri zuten lanen hasiera

Josu Mendicute 2009/03/09 01:18
2008ko otsailaren 27an iragarri zuten errebalcenter.com webgunean lanak hasi zituztela. Oraindik ere ikusgai dago, baina badaezpada, ezabatu baino lehen, pantallazoa atera eta hona ekarri dugu.

Urtebete pasa da lanak hasi zituztela iragarri zutenetik, eta ez dute ezer egin. Gauzak ondo ez dauden seinale. Irudia handiago Flickr-en.

obrenhasiera08

Receta del éxito en la política

Errebal blog 2009/02/27 23:55
Iñaki Arriola, exalcalde de Eibar, cuenta lo contrario de lo que ha hecho su Gobierno en el proyecto de Errebal. Ver vídeo.

Arkitektoei ordaindu ez eta guri arrazoia eman

Josu Mendicute 2009/02/20 16:58
Harrigarria bada ere, azken informazioen arabera, hori da Errebal Center proiektuaren promotorak egin duena, jaso ditugun azken albisteen arabera. Datu harrigarriak benetan.

1. Arkitektuekin ordainketa arazoak. Badirudi aspalditik datozela, eta orain arte ez digute honetaz informatu.

2. Promotoraren arduradun nagusiak publikoki onartu du Errebal Center proiektuak ez duela Eibarko Herriaren Hiri-Antolamendurako Plan Nagusia betetzen. Alegia, Errebal Plataformak hasieratik esan duenari arrazoia ematen dio.

3. Promotoraren arduradun nagusiak dio Udalari proiektu berria entregatu diola, beste arkitektu batzuek egina. Alkatetzak hau ukatu egiten du, edo publikoki ez du bere existentziaz informatu.

4. Proiektu irabazlearen arkitektuek bere jabetza intelektuala aldarrikatzen dute, eta beraz, promotorak ezin du proiektu hori aurrera eraman.

Badirudi proiektua aurrera eramatea bideraezina dela. Orain arte bezala, ahalik eta informazio gehien jaso eta gainontzeko herritarron eskutan jartzen saiatuko gara.

Egoera honen aurrean, berriro ere orain arteko eskarien aldarria egiten dugu.

Aurkezpena

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria