Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2008 Otsaila

Artxiboa Otsaila 2008

Iturburuko afaria (beste bat)

Otsailaren 23an, berriro batu ginan Iturburun 8 urtean elkarrekin ibili giñanok afari bat egiteko. Orain dala pare bat urte okurriku jakuen neskeri, nola ez, afarixa antolatzia, eta "a mesa puesta" danok gustora juaten garanez, aurten be errepikatu egin dogu.

Lehenengo bietan egon nintzen eta hemen kontatu nuen (2005eko lehenengo eta 2006koa ondoren). 2007koan pira egin nuen Alaznek gogoratuarazi zidan bezala, eta 2008koan, joan den otsailaren 23an, hantxe bildu ginen berriz. Iturburun 8 urtian zihar alkarrekin ibilittakuak.

Asko egunero edo behintzat sarrittan kalian alkar ikusten dogunak, beste batzuk ixa pistia galduta dakarazenak, baina Iturburuko 8 eta eskolaurreko 3 urtien ostian, zeozer geldittuko zan gure artian, ala?

Aurten ez neban argazki kamararik eruan, Ecenarro ibili zan han kamara batekin, baina ez dakit ba, 2005eko erretratuen zain nago ondiokan...

Aurrekuetan moduan (2007kuan ez, ez nintzan egon-eta), zerrenda pasatuko dot. Ia holan Google-en bidez bateron bat gehixago heltzen dan honaino.

  1. Iñigo Agirregomezkorta
  2. Gorka Amillategi
  3. Gorka Apellaniz
  4. Mikel Arregi
  5. Mikel Arrieta
  6. Arkaitz Astigarraga
  7. Miren Azurmendi Pira
  8. Haritz Bergara Pira
  9. Unai Campo
  10. Jon Etxaide Pira
  11. Miren Ecenarro
  12. Iker Garate Pira
  13. Ixone Gomez 
  14. Miren Guridi
  15. Miren Ibarbia
  16. Mikel Iriondo
  17. Eneko Iriondo Pira, Argentina inguruan ondo ibiliko da...
  18. Ibon Izquierdo
  19. Mikel Larreategi
  20. Ekaitz Lizundia Pira
  21. Endika Markina Pira
  22. Oihana Oregi Pira
  23. Alazne Pujol
  24. Gorka Suinaga (goian bego)
  25. Eneritz Txurruka Pira
  26. Mikel Urkiaga Pira
  27. Eider Uzkudun Pira
  28. Unai Vitores

 

Afarixan zihar, Ibarbiak, Iturburun Begoña Baroja irakaslian eskutik kantatzen genduzen bertsuak ia ordenadorian nekazen galdetu zestan. Ondo akordatzen zan Miren, Instituto garaixan Iturburuko kuadernuak eskatu netsazela eta harek kuadernuetako bertsuak ordenadorera pasau nittuala. Ba bai, ordenadorian dakaraz, eta hamenditxik bajatu zeinke artxibua.

Bertso horretan, San Andres jai batzuetan, Iturburun kantau genduzen batzuk falta dira, baina Google oso ahaltsua danez, topau dittut harek be. Bi doinu desberdinetan kantatzen ziran eta holan ziñuen lehenengo bi bertsuek:

Galerianoren kantua

Mila zortzi ehun ta hamabortzgarena
ni Hazparnen preso hartu nindutena
pluma gaineko premu orok dakitena
galeretan higatu beharko naizena...

Kantatzera nihazu alegera gabe,
ez baitut probetxurik trixkaturik ere;
nehun ebatsi gabe, gizonik hil gabe,
sekulazko galereak enetako dire...

Osorik irakortzeko hamen lotura bi: Euskal Poesiaren ataria eta Aikor.com.

Eibar.ORGeko beste blogari bat be han ibiltzen zan gurekin bertsotan, aldameneko klasian be Begoña Barojak emoten zittuan-ta euskerako klasiak. Mikel, akordatzen bertsoren batekin?

 

Mikel Larreategi 2008/02/29

Nik ez dut grebarik egin

Gaur greba orokorra zuen deituta ezker abertzaleak Euskal Herrian, azken asteotan gertatu diren atxiloketa eta ilegalizazio prozesuen aurka protesta egiteko deitutako greba.

Arratsaldean lanetik irten eta Klubera joan naizenean, bidean gauza arraroak ikusi ditut. Eta ez zen denda guztiak itxita zeudelako, ez baitut sentsazio hori eduki, baina bai toki jakin batzuetan gauza ez-ohikoak ikusi ditudalako baizik.

Lehenengo eta behin, Julian Etxeberria kaleko La Caixaren bulegoak pertsiana guztiak beheraino itxita zituen. Geroago, etxerantz joan naizenean Urkizuko Kutxaren bulegoak ere pertsiana beltzak beheraino jeitsita zituen, barruan dauden kutxazainetarako sarbidea itxiz. Errebal kalean dagoen BBVAren bulegoan ere pertsiana zuria beheraino jeitsita zegoen, kutxazainerako sarbidea oztopatuz.

Greba? Ez ! Erasoen beldurra. Eta zergatik ba? Ba hemen, Euskal Herrian, ohiko bihurtu delako protesta politikoak kutxazainak eta autobusak erretzen edo zabor bilketako ontziak errepide erdian egitea.

Askotan neuk ere eduki izan dut Institutuan nebilela eta baita Unibertsitatean nengoenean Josuk duen sentsazio bera. Ez dugu geure kabuz pentsatzen.

Horrelakoak gara.

Mikel Larreategi 2008/02/14

Batzar surrealistak

Igandea, otsailaren 10a, egutegian markatuta gelditzen den egun horietako bat izango da euskal xakearentzat. Bertan zegoen jendeak zioenez, lehenengo aldiz egin baitzen bozketa bat Euskal Xake Federakuntzaren Batzar Nagusi baten.

Behin komentatu nuen nolakoak ziren Euskal Xake Federakuntzaren bilerak, baina asteburu honetakoak oso atzean utzi ditu gainontzeko guztiak.

Jendea ez da Euskal Xake Federakuntzaren Batzar Nagusira joaten. Arrazoiak mila izan daitezke, baina niretzat nagusia, urtean batzar bat bakarrik egiten dela da, eta berau, derrigorrez, luzea izan behar da, eta ondorioz aspergarria. Asteburu honetan, ez gara aspertu behintzat.

Urtean bilera bakar bat egitean horrelako gauzak gertatu ohi dira eta aurtengo bilera baino hamabost bat egun lehenago, deialdiarekin batera, iazko Ohiko eta Ez-ohiko Batzar Nagusien aktak jaso nituen. Irakurri ostean ez-ohiko Batzar Nagusiaren bileran akats nabarmen bat ikusi nuen. Federaziora e-postaz abisatu eta igandeko Batzarrean aktak irakurri bezain laster, beste batzarkideei jakinarazi nien. Hitz egin banuen, hitz egin nuen. Ederra montatu zen: hori ezin dela horrela egin, "fede onez" egin zela Eusko Jaurlaritzak, aktan agertzen zena eta gertatu ez zena, eskatu zuelako, orain atzera egitea gure akatsa ezagutzea eta ondorioz "tontoak" izatea izango zela, eta abar luze bat.

Berehala arabar batek han esandakoa horrela bazen epaitegira joan eta atzera botako zutela esan zuen eta orduan hasi zen eztabaida. Ia ordu eta erdiz egon ginen aurreko aktari buruz hitz egiten. Azkenean nire aurrean zegoen bilbotar batek bozketa egiteko eskatu zuen. Harek ere hitz egin bazuen, hitz egin zuen. Batzarrak nahi badu egin behar dela bozketa (bozketa bat egingo den ala ez erabakitzeko bozketa? hori errekurtsiboa da...), ...

Azkenean egin zen bozketa. Baina hau surrealista izan zen. Beste edozein lekutan, lehenengo aldeko botoak zenbatzen dira, ondoren aurkakoak eta azkenik abstentzioak. Hemen lehenengo aurkakoak zenbatu ziren, ondoren abstentzioak eta azkenik aldekoak !! Nik ez nekien non sartu. Bozketa eskatu zuen bilbotarrak hori ez zela horrela egin behar esaten zuen, baina ez zioten kasurik egiten. Azkenean 6 boto alde, 6 aurka eta 3 abstentzio. Berdinketa ! "Itxaron, hiru pertsona kanpoan daude"; "Sar daitezela eta bozka dezagun berriro" (guztiok barrez). Berriz ere ordena berdinean bozkatu zen eta emaitza 6 alde, 6 aurka eta 6 abstentzio. "Orduan kalitatezko botoa erabiliz berdinketa hautsiko dut", lehendakariak. "Et, et, et, hau Batzar Nagusia da, ziur zaude hemen kalitatezko botoa duzula?", nire aurreko bilbotarrak. "Eh..., bozka dezagun berriro, berdinketa dagoenean parlamentuan hiru aldiz bozkatzen da", lehendakariak. "Ea, aurkakoak.. 1, 2, 3. 3 guztira". "Eh, 6 gara!!!", berriz bilbotarrak. 6, 6 eta 6. "Fernando eta zuk ez duzu botorik ala?", lehendakariak aldamenean zuenari. "Eh, nik, ... nire klubak, ... eh, .... ez dakit...., beno bai, nik baiezkoa". Eta guztiok non sartu ez genekiela. Nik idazkariari guztia amaitu zenean: "aktan ager dadila ez nagoela ados ez-ohiko Batzarraren aktan dioenarekin, bertan dioena ez zelako gertatu, eta beraz nire aurkako botu partikularra aktan agertzea nahi dut".

Jarraian, diru kontuak aipatzean etorri zen goizeko bigarren eztabaida, lehen aipatutako arabarra eta lehendakariaren artean: "zer da kontuetan agertzen den 'parcial' hori?", eta denok barrez, urtero galdetzen delako. "Kontabilitate Plan Orokorra ezagutzen duzue?", arabarraren bigarren galdera. "Nor da Federazioko diruzaina? zorionak eman nahi dizkiot balantzea 0 eurotan biribiltzeagatik". Eta ordu laurden baten lehendakaria diruzaina nor den azaldu nahiean. "Hiru lagun ziren, orain berria etorriko da Kontabilitate Plan Orokorra ezagutzen duena, baina lehengoek ere jarraituko dute", "Baina nor da?".

Ordurako ordubiak eta laurden izango ziren (goizeko hamaiketan, ordu erdiko atzerapenarekin hasita). Jarraian etorri zen goizeko puntu interesgarrienetako bat, teknifikazio planari buruzkoa. Galdera eta eztabaida askoren ondoren aho-batez onartu zen plana. Zorionak Santi!

Ondoren pintxoak eta arratsaldean beste bilera bat. Hauteskunde araudia, uste dut araudia irakurri duen pertsona bakarra neu naizela, lehendakariari araudiaren artikulu pare bat, Estatutuen beste bat eta Jaurlaritzaren Dekretuaren beste bat irakurri egin behar izan bainizkion.

Egun atsegina izan zen. Azkenean Donostian amaitu genuen, zerbait afaldu, billarrean eta futbolinean aritu Tauren partiduaren bukaera ikusiz eta Eibarren garaipena ospatuz. Aupa !

Nahi baduzue, esan eta gonbidatuko zaituztet hurrengo bilerara. Erik etorri zen, eta oso ongi pasatu zuen, ezta? ;)

Mikel Larreategi 2008/02/11

Periferiatik

Asteburuan Erreala eta Eibarren arteko futbol partidua jokatu da Anoetan. Bukaerako banako berdinketak badirudi ez dituela gustora utzi donostiarrak. Hala dirudi egunkariak irakurrita.

Noticias de Gipuzkoa egunkaria irten zenetik etxean horixe hartzen dugu. Ez gure gipuzkoartasuna beti gogoan izateko, baizik eta Gasteiz edo Balmasedako albisteak irakurri ordez, Elgoibar edo Bergarakoak jakiteko. Ez, gurean ez da Delirio Vasco erosten, eta horretarako, eta arrazoia ez da Realan eta Badiolan kontra idatzi dabelako edo Badiolan aldekoak garelako. Benetan kuriosua da Euskal Herrixan gertatzen dana. Badiolak berak atzo esan zeban moduan (berak Gipuzkoagaittik esan zeban, baina Euskal Herrira zabaldu leike), kuriosoa da hauteskundeetan erakusten den gehiengo politikoaren aurkako egunkariek dutela salmenten gehiengo absolutua.

Igandean, larunbateko derbyaren kronikan, zera zioen Noticias de Gipuzkoa egunkariak 53. orrialdean:

CÁNTICOS> "El año que viene volvemos otra vez", entonó la afición eibarresa.

Un centenar de seguidores eibarreses esperó al equipo junto al autocar del conjunto armero tras el encuentro. Este grupo de aficionados azulgranas entonó diversos cánticos de ánimo a los suyos, entre los que destacó un sorprendente "el año que viene volvemos otra vez". O estos seguidores sueñan con un doble ascenso por parte de los dos conjuntos guipuzcoanos, o prefieren que su club convenido no suba a Primera, con todos los inconvenientes que, para su equipo, esto conlleva.>N.G.

Ederto. Eurek nahi dutena egin behar dugu. Zein mundutan bizi dira?

Baina gauza ez da hor amaitzen, gaur bertan, egunkari guztietan, Noticias de Gipuzkoan barne, albiste nagusia atzo Iñaki Badiola Errealeko presidenteak eman zuen prentsaurrekoa hizpide denean, zera irakur daiteke Noticias de Gipuzkoan bertan. Badiolaren prentsaurrekoari bi orrialdeko errepasoa eman ostean, Badiolak erantzundako kazetarien galderak agertzen dira. Egindako galdera batek zera dio:

¿Qué beneficios saca la Real de su convenio con el Eibar, cuando el club armero pugna por los puntos con el equipo txuri-urdin?

Ederto. Hitzarmenak bi aldeen onerako egiten diren akordioak zirela uste nuen. Kazetariak ahaztu egin dira, dirudienez, Garitano edo Cifuentesen fitxajeengatik ordaindu zuten diru kopuruaz, edo Amorrortu liga bukatu baino hiru aste leheneago fitxatu zigutenean, edo edozein jokalari saldu aurretik Realari dei egiteko kontuaz. Hitzarmena euren aldeko puntuetan bakarrik hartzen dute hizpide.

EAJren Ahaldun Nagusigaiak, Markel Olanok, azken Foru Hauteskundeetan, Eibarrek Gipuzkoako periferia izateari utzi behar ziola esan zuen (hemen Josuren analisia). Baina ez. Eibar periferiaren periferian dago (Enriquek, "el sector crítico del sector crítico esango lukeen bezala). Ba bai. Eta gustora asko gainera. Bide batez blogaren izenburua aldatzeko aukera eman dit ditxosozko periferiak.

Mikel Larreategi 2008/02/05

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03