Artxiboa Azaroa 2005
Bertsolari txapelketa nagusia
Batzuk Bertsolari Exhibition Centre deitu dioten horretan izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala. Ez dut saiorik zuzenean ikusteko aukera izan, baina ETBn Hitzetik Hortzera saioan ematen dituzten laburpenak ikusi ditut eta Txapelketaren webgunean jarri dituzten bertso batzuk entzuten egon naiz azken egun hauetan.
Garai batean gehiago jarraitzen nuen bertso mundua, batez ere ikastolan genuen irakasle batek bertsoen mundua erakutsi zigulako. Ikastolan ospatzen zen San Andres egunean taula gainera igo eta aurretik prestatutako bertsoak hainbat aldiz kantatutakoa naiz.
Aurreko txapelketatik pare bat gauza ditut gogoan. Gauza horiek, bertsoak izaten dira. Gogoratzen naiz, txapelketa bukatu eta aste batzuetan zehar Andoni Egañak Himalayatik heldu zitzaion gutunaren inguruan kantatutakoak edo Igor Elortzak Aturritik Ebrorainoko gaiari jarri zizkionak mingainaren puntan izan nituela.
Aurten nork irabaziko duen? Nork daki, baina neri Amets Arzallus gustatzen zait. Ez dakit zer daukan tipo honek baina ondo egiten du bertsotan eta nahiko nuke finalera iritsi (hori gertatzea nahiko ziurra dela dirudi) eta txapela lortu edo lortzetik hurbil geratuko balitz (biko finalean adibidez).
Pertsona eta ordenagailuen arteko munduko xake txapelketa
Izen ponpoxo hori jarri diote iaz eta aurten Bilbon antolatu duten txapelketari. Munduko jokalari onenetakoak eta munduko ordenagailu programa onenetakoak "ekartzen" dituzte eta euren arteko txapelketa jokatzen dute. "Ekarri" diot, hiru programetako bi, Hydra eta Junior Emirerri Arabiarretatik eta Californiatik Internet bidez jokatzen ari direlako.
Portzierto, honetan ere Euskaltel zoriontzea tokatzen zait, antolakuntzako kide batek esan didanez, hiru router, ez dakit nolako konexio erredundante eta segurua eta zazpi mila kontu gehiago jarri dituzte, baina bi aldiz konexioa galdu dute...
Txapelketa BBK Bilboko Gran Vian daukan egoitzan jokatzen ari dira. Pertsonen aldetik, munduko azken hiru txapeldunak daude jokatzen, Rustam Kashindzanov , Ruslan Ponomariov eta Alexander Khalifman , makinen aldetik Hydra, Fritz eta Junior.
Hau guzti hau ordaintzeko dirutza badago. Beste askorako Euskaltel, BBK eta enparauek ez dute xentimorik ere ematen. Bejondeiela !! Iñork partidak jarraitu nahi baditu, asteazkenera arte du horretarako aukera 16:00tatik aurrera antolakuntzaren webgunean
Euskaltel: zertan ari zarete?
Nahikoa da Euskaltelen kexa bat egitea, zu gehiago kontuan ez hartzeko. Orain dela aste batzuk entzun nion Gariri eta baita Enekori ere, Euskaltelen dei bat jaso zutela eta urtarrilera arte 3 Mbpsko interneteko konexio abiadura izango zutela orain duten 300 kbpskoaren prezioan. Eta Gariri jaso diote abiadura.
Gure etxera ez dute deitu eskaintza hori egiten. Zergatik? Beren mobbingarengatik 300ekoa nahikoa nuela esan nuelako? Lapur batzuk zarete. Ea dekodifikatzaile pirata bat lortu eta telebista doan ikustea lortzen dudan. Ea piratillak, non lor daiteke horrelako dekodifikatzaile bat?
Badakit Euskalteli bost axola zaiola nik beren telebista pirateatzea, total guztia ongi kobratuta dute eta, baina bueno. Euskaltel izorratzeko beste modua Telefonicara berriz pasatzea da, baina hori egitea ez dago nere esku :(
Eibarko trafikoa (IV) - Autobus geltokiak
Urkizuko autobus geltokian (Zubi Gain taberna aurrean dagoen geltokian) inoiz ikusi al duzue autobusik ondo geldituta? Eta Eibarko beste lekuren baten?
Ba lehengoan autobusak ez, baina furgoneta bat eta obretako kamioi laranja horietako bat ikusi nituen. Hona hemen froga.
Non zegoen Torrente? Gaurko moduan, Merkatu Plaza aurrean bertako arrain saltzaileak ernegatzen?
Technorati Tags: eibar, trafikoa, urkizu, zubigain, autobus geltokia, geltokia
Eibarko trafikoa (III) - Eroski eta kiroldegiko aldapa
Zenbat aldiz ikusi dituzu Maxi Eroski zaharreko aparkalekuko atean kotxeak aparkatuta eta aparkalekuko ateak zabalik? Behin baino gehiagotan, ziur nago. Batez ere igandetan, Eibarren partidu egunetan Eroskik aparkalekua irekitzeko erabakia hartu zuenetik.
Azkenaldian aparkaleku horretako ateak itxita egoten dira, 2005eko irailetik hona gutxienez. Zein da hor aparkatzen duen/zuen inteligentea? Jakinda ate horiek aparkaleku batekoak direla hor aparkatuta sarrera oztopatu besterik ez dute egiten.
Kaleko txaskarrillo bat orain: Eroski, lehengo bere denda eta aparkalekua konpontzen edo egokitzen ari omen da, orain daukan denda (eta aparkalekua supongo) handitzeko. Leyenda urbana bat izango al da?
Eibarren aparkaleku asko falta direla irakurri genuen joan zen astean. Ona hemen leku bat nola lortu.
Irudiko Land Rover zuri hori, kiroldegiko aldapan aparkatuta dago, urte hasieratik gutxienez. Iñork ez du mugitu hortik, edo bestela sekulako suertea du, beti hor aparkatzea lortzen duelako ;)
Kotxearen azpialdea begiratu besterik ez dago: orbelak, paperal, gusanito paketeak, zakarrak, ...
Ale, badu Torrentek lana hemendik eta asteburura arte.
Technorati Tags: eibar, trafikoa, kotxeak, aparkalekua, kiroldegia, eroski





