Artxiboa Urria 2005
Eibarko trafikoa (II) - Karmen kalea
Eibarko trafikoari buruzko bigarren atala.
Karmen kalean obrak egin aurretik, lehen klinikako "aparkalekua" (nolabait esateko) zegoen tokian etxeak egin aurretik, zuhaitz eta guztiko espaloi oso zabal bat zegoen, kotxeak ederto aparkatzeko lekuarekin. Etxeak egin zituztenean aldiz, lekua behar zuten eta errepideari metro batzuk jan zizkioten. Orduandik espaloia besterik ez dago.
Hasieratik espaloi hori kotxeak aparkatzeko erabili du jende askok. Egunean zehar ez da kotxerik egoten, baina arratsaldean kotxez betetzen hasten da. Goizean berriz desagertzen dira kotxeak. Asteburuetan, batez ere larunbat eguerditik aurrera kotxez beteta egoten da espaloi hori.
Iluntzean kotxea aparkatzen baduzu, goizean goizera arteko amnistia bat dagoela dirudi, inori ez baitiote gauean multa jartzen. Aldiz, badirudi Torrente eta bere lagunak goiz badabiltza, goizeko 8retarako multa bat (edo errezeta bat, modan dagoen abesti batek dioen bezala) jartzen dizute. Orain dela aste batzuk nere anaiari 7 â¬ko isuna jarri zioten. 8:15etan kotxea hartzera joan zenean 5 minutu lehenago jarritako isuna aurkitu zuen kotxean.
Galdera: Torrente eta bere mutilak zergatik egiten dute hori? Zergatik batzutan isuna eta bestetan ez? Kontuan izanda Torrente kale horretan bertan (zerbait beheraxeago, argazkian ezkerrerago) bizi dela, denok beldurtuta egon beharko ginateke, ez?
Kale horretako beste misterioa, ezkerraldeko marra horia da. Goiko irudian behe aldean dauden kotxeak marra horiaren gainean aparkatuta daude. Gruak inoiz ez du hortik kotxerik eraman, ezta beharrik ere !!
Zergatik ez dute pixka bat ordenatzen Karmen eta Barrena kaleetako trafikoa eta horrekin batera bertako aparkalekuak?
Technorati Tags: eu, eibar, trafikoa, aparkalekuak, kalea, karmenkalea, kotxeak
Flock-etik posteatzen
Lehengoan blogen baten irakurri nuen Flock nabigatzaileari buruz. sartu ninten euren orrialdera baina ez zuten informazio larregirik ematen. Lehenengo begiratuan badirudi nabigatzaile semantiko bat egin nahi zutela. Zr ean nahi duen horrek? Ideiarik ere ez, baina gaur egun modan dauden buzzword horietako bat da ;)
Beno, ba orrialde horretako buletinera harpidetu nintzen eta gaur mezu bat jaso dut, 0.5pre aurrebertsio bat atera dutela esanez eta jeisteko gonbitea eginez. Lanean jeitsi dut baina hango Ubuntuan ez dut martxan jartzea lortu. Etxeko Windows XPan, aldiz, lehenengoan lortu dut martxan jartzea. Egia esan, Mozilla Firefox nabigatzailearen klon bat da, baina feature oso interesgarri batzuekin.
- Gogoko edo lastermarkak, zure del.icio.us kontuarekin integratzen dira.
- Zure blogean zuzenean posteatzeko aukera ematen du (eta hortik ari naiz !!). Gainera posteatzerakoan zure flickr-eko argazkiak zuzenean erreferentzia ditzakezu, goian agertzen den barra batetik post-era eramanez.
Beno, ez dakit zertan geldituko den nabigatzaile hau, momentuz ez dut asko saltseatzeko aukerarik izan, baina zerbait gehiago aurkitu bezain laster jakinaraziko dut hemen.
Technorati Tags: eu, internet, mozilla, firefox, flock, semantic web, flickr, del.icio.us
Joer Interbiak...
Gu Bidegitaz kexatzen gara, baina Bizkaiko bere lehengusu Interbiak ere ez da libratzen.
Hasi Zaldibarko tuneletan, barruan jarritako frenatzeko banda kriminal eta gurpil-jale horiekin. Erdi-asfaltatutako zati batekin jarraitu, non atzekoari errepideko harritxoak botatzen dizkiozun.
Gero, Zornotzatik aurrera 3. karril bat egiteko obrak. Horri gehitu Malmasingo tuneleko 60 kilometro/orduko muga (ez 80, 60 obretan ari dira ta), eta ondoren Bilboko ataskoa. Eta hori gero eta jende gehiago ibiltzen dela Metroan. Eskerrak. Non sartzen ote zen lehen jende guzti hori?
Loreak malko artean (eta VII)
Ez nuen Annie eta Daviden hiletetara joateko kemenik izan. Nire Annie maitearen galera gainditu ezina da niretzat. orain dela denbora gutxi poliziaren deia jao dut, hildakoen ama atxilotu zutela eta ni testigu gisa agertzea komeni dela esanez. Nik gauza asko ez dakidala ihardetsi diot baina hala ere joango naizela esan diot.
Atxilotuta egon nintzen leku berean, annieren ama ikusi dut. Galdeketa luze bat egin digute bioi. Hasieran bezala gelditu naiz ni, eta uste dut poliziak ere horrela gelditu direla. Ekintzek behintzat hori diote: Ama zeldan sartu dute berriro.
Paddingtongo hillerrira joan nahi dut nire lagunen hilarrietan lore sorta pare bat uzteko asmoz. Lore sortak erosi ondoren, taxiz abiatu naiz hilerrirantz.
Ate beltz bat dago sarreran eta lore mordoa hilarrien inguruan. Nire lagunen hilarrien aurrean nago. Loreak lurrean utzi ditut beste lore sorta askoren artean. Kolore desberdinetako larrosak daude: zuriak, larrosak, gorriak eta beltzak. Malkoak irteten ari zaizkit begietatik.
NESKA gazte bat hurbildu da atzo bertan lurperatu zitzuten gorpuen hilarrietara. Lore sorta bana utzi du hilarrietan. Oso xarmanta da. Ile beltza du eta begi marroi-marroiak. Negarrez hasi da oraintxe bertan. Ze pena hain masaila fin eta politak malkoz bustitzea.
I am suddenly alone, because the sky is blue, the trees green, the street quiet, and because a dog, who is as alone as I am, is walking in front of me. I am moving slowly but with a firm step.
I think it is nighttime.
Jean Genet - Funeral Rites.
-- BUKAERA --
Oharra: ipuin hau Eibarko Udalak aurkeztutako lehiaketa batera aurkeztu nuen eta suposatzen dut "Eskubide guztiak erreserbatu"ko zituela, ondorioz ez dira aplikagarriak ipuin honentzat Creative Commons lizentziak zehazten dituen puntuak.
Aurrekoak:
Loreak malko artean (VII)
Ordu erdi bat daramat hemen barruan ezer egin gabe. Orain dela bost minutu deklarazioa hartu didate, baina ez didate ezer gehiago esan. Polizia bat nigana dator. Nire aurkako frogarik ez dagoela eta libre uzten nautela esan dit. Pozez kabitu ezinda nago.
Behin etxean nagoela Annieren amari deitu diot.
- Ba al dakizu zure alaba hil egin dutela?
- David ere bai, poliziak esan dit.
- Nola? David ere hil egin dutela?
- Bai, baina itxaron. Zu al zara? Ez dut zutaz ezer jakin nahi. Zer ez ote zuten esango zuetaz zuen lagunek. Nire senarrak burua jasoko balu! onena gertatu da. Horrela pekatutik urruti egongo zara.
Eskegi egin dut, gehiago ez diot deituko txatxu alen horri. Alaba hain jatorra izanda nola izan daiteke ama hain ezatsegina? ingeles hauek ulertuko dituen amaren semerik ez dago. Triiiin-triiin-triiiin. Berehala hartu dut telefonoa. Ez da David eta Annieren ama barkamen eske. Polizia da. Hildako bat aurkitu dutela eta berak zeukan dokumentazioaren artean nire telefono zenbakia aurkitu dutela esanez. Berehala joango naizela esan diot. Taxi bat hartu dut eta ziztu bizian abiatu naiz poliziak esandako lekura.
Poliziari nire burua aurkeztu eta berehala eraman naute gorpua dagoen lekura. David da. Poliziei esan diet, haren amak eman didala heriotzaren berri. Erantzuna zera izan da, inori ezer esan ez diotela. Bai, arraroa. "Eskerrik asko informazioagatik". Alde egin dut malkoak begietan ditudala.
(Jarraituko du)
Oharra: ipuin hau Eibarko Udalak aurkeztutako lehiaketa batera aurkeztu nuen eta suposatzen dut "Eskubide guztiak erreserbatu"ko zituela, ondorioz ez dira aplikagarriak ipuin honentzat Creative Commons lizentziak zehazten dituen puntuak.
Hau jendetza !!!
Non sartzen zen jendea larunbat arratsaldetan?
Gaur arratsaldez Barakaldon izan naiz, Max Center merkatal zentruan hain zuzen ere. Hura jendetza han zegoena !!! Denda guztiak jendez gainezka. Eroskin ere jende pila bat. Kafetxo bat hartzen ere jende ugari zegoen.
Handik irtenda Megapark ingurura habiatu naiz, A-8 autopista azpitik pasatuta, eta han oraindik eta jende gehiago zegoen. IKEA inguruak kotxez eta jendez gainezka, PCCity eta MediaMarkt-etik jendea irten eta irten. Ezkerraldean dagoen aparkalekua kotxez gainezka...
Eta nor joan da hara garraio publikoz? Hango auto karabanarengatik gehienak autoz joan direla esango nuke, eta hori Bilboko Metroak geltokia gertu duela.
Honek denda txikiak hiltzen dituela esango du batek baino gehiagok. Seguru nago Bilboko Alde Zaharrean ere horrelako jendetza egongo zela.
Loreak malko artean (VI)
. 171-568-4937. Pi-pi. Pi-pi. Pi-pi
- David? Zurekin hitz egin nahi dut. Londonera itzuli naiz eta lagun zaharrak ikusi nahi ditut.
- Nik, ordea, ez zaitut ikusi nahi.
- Tira, ez zaitez horrelakoa izan.
- Ongi da. Bihar goizeko hamaiketan Victoria Stationen.
- Bihar arte.
Metroz iritsi naiz Victgoria geltokira eta Daviden zain nago. urrunera ikus dit, eta berarengana hurbildu naiz. Egun onak eman dizkit eta hizketan hasi gara geltokitik iretearekin batera. Urduri ikusi dut eta lasai dadin eskatu diot. Ea bere neskalagunarekin bizi den dakidan galdetu dit eta nik baietz. Amak neska hori uzteko esaten omen dio baina Davidek ez du nahi (uste dut egoera hau ezagutzen dudala). Normala. Ama edadetua dela eta berehala hilko dela dakien arren, herentzian ezer utziko ez dion beldurra du, eta ez du bizitza arriskatu nahi. Gainera mehatsuak jaso dituela esan dit. Ez larritzeko esanez, pub batera joan gara garagardo bana edatera. Berriz elkar ikusteak garagardo bat merezi du!
Telebistaren aurrean pasatuko dut arratsaldea. Annierengana bihar joango naiz, Dabidekin izandako elkarrizketaren berri ematera.
Goizean goiz jaiki eta gosari aparta prestatu eta jan ondoren, Annie ikustera abiatu naiz. Txirrina jo dut baina erantzunik ez. Auzoko batek atzo iluntzetik ez duela ikusten esan dit eta kezkatu egin naiz. Pixkat buruari bueltak eragin ondoren, laster itzuliko dela pentsatuz, berriz ere etxeranz joatea erabaki dut.
Polizia dago nire etxeko atarian. Atxilotu egin nahi naut "Annie Johnson andrearen hilketagatik". Hori ezinezkoa dela esan diot. Annie nire laguna dela eta elkarrekin gabiltzala ere esan dito. Barre algarak izan dira erantzuna. Lotsagarri airuditu zait poliziaren aterladia, eta ni herrialde moderno batean nengoelakoan! Ja!
Komisaldegiko zeldan nago. Metro karratu bi izango ditu gutxi gora behera. Barrotez jositako sarrea, horma ondoan ohe antzeko bat eta urez beteriko pitxar bat edalontzi batekin. Hezetasuna igartzen da horman. Toki iluna da benetan.
(Jarraituko du)
Oharra: ipuin hau Eibarko Udalak aurkeztutako lehiaketa batera aurkeztu nuen eta suposatzen dut "Eskubide guztiak erreserbatu"ko zituela, ondorioz ez dira aplikagarriak ipuin honentzat Creative Commons lizentziak zehazten dituen puntuak.
31 milioi zor
Miguel Fuentes Realeko presidenteak gaur esan duenez Realak 31 milioi euroko zorra dauka eta *Gipuzkoar gizarteari" laguntza eskatu dio, kapital handitzea aurrera irtengo ez balit, kluba desagertzeko bidean egongo bailitzake.
Diputapenak eta Donostiako Udalak hainbeste laguntza eman ostean (gogoratu nork ordaindu zuen Zubieta XXI proiektua), gipuzkoarrok lagundu behar diogu Realari aurrera egiten.
Akziodunek egin dezatela zerbait, eta ez besteok arazotan sartu.
Nola gal daitezke 2000 milioi pezeta urteko 4 urtean? Hori da aurreko Zuzendaritzak egindakoa. Diruzaintza 1000 milioi eurorekin hartu zuen eta 7000 milioiko zorrarekin utzi du. Hori da dirua xahutu beharra.
Gure lagun Bidegi, ataca de nuevo.

Irudiko ticketa, A-8an jarri dituzten makina automatikoetako batek eman zidan ostiralean. Laranjaz markatutako bideetan dauden makinetako batek. Jo dezagun, nik ticket horrekin, bidaia justifikatu behar dudala eta bidaia ordaindu behar didatela. Zenbat kobratu zidan Bidegi-k bidaiagatik?
Badirudi motaren arabera kobratzen dutela, 01, 02 eta 03 moten prezioak zein diren diote. Baina ticketaren arabera, bidaia 00 motako ibilgailuan egin nuen... Zenbat kobratu zidaten?
Bueno, pixkat kutre gelditzen da, baina inspirazio momentu bat izan dut...
Gure Bidegi A-8an zaudena
> santu izan bedi zure bidesaria<br> etor bedi zure erreinua
> egin bitez zure obrak<br> Donostian bezala Eibarren ere.
Emaiguzuz gaur kriston burukominak
> barkatu gure biraoak<br> guk ere Diputapenari
> barkatzen diogun ezkero<br> eta ez gu sei-hiru-laura eraman
> baina atera gaitzazu gaitzetik.<p>


