Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2005 Uztaila

Artxiboa Uztaila 2005

Urdaibaitik Barakaldora

Joan den ostegunetik Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre delakoan bilduta daude milaka lagun, Euskal Encounter delakoaren 13 edizioan.

Ni ere gaurko eguna lankideekin Urdaibain pasa ondoren, astelehenera arte hementxe izango naiz. Pasatu nahi baduzue AP80 da nire postua.

Eguna ederto hasi da, autobus erdi erre baten sartu garenean. Laidako hondartzara heldu bezain laster piragua edo kanoa edo dena delakoak hartu eta Mundakaraino joan gara arraunean. Bainutxoaren ostean, piraguetan oraindik, olatuetan ibili gara berriz Laidara itzultzeko.

Mundakan tragotxo bat hartu ostean Gaztelugatxera begira bazkaldu dugu ondoren Gaztelugatxeren oinetan bainutxoa hartzeko.

Bukatzeko, gorri-gorri eginda itzuli gara etxera eta 21:53 diren honetan heldu naiz Euskal-era.

Astelehena bitartean edukiko dut argazkiren bat hemen jartzeko !!!!

Mikel Larreategi 2005/07/22

Jon Athletic-era joan da

Athletic Club-en eskudoa Igaz Valencia C.F-ra joan zan Jon, eta han urtebetean jokatu ostean, 2005-2006 denboraldia Athletic Club-en jokatuko du.

Zorte on !!

Eguneraketa: Por petición popular, Jonen argazkia gehitzen dut. Bestalde, berak lateral ezkerraren postuan jokatu ohi du, nahiz eta denboraldiren batean zentral gisa ere jokatu duen.

Jon Larreategi Valencian ateratako argazki baten

Mikel Larreategi 2005/07/18

Euskaltel mobbing egiten ari da

Internet hornitzaile guztiak (Telefonica-tik Jazztel-era ) beren ADSL bezeroei internetera konektatzeko abiadura bikoizten ari dira. Gainera telefono deiak ere doan ematen hasi dira, bezeroak euren hatzaparretara erakarri nahiean.

Euskaltel ere horrelako zerbait egiten dabil. Lehenengo 128 kbps-ko konexioa 300 kbpsra eta 300ekoa Mbps 1era jaso zituen. Orain aldiz hirukoizketa bat saltzen ari da. Mbps 1eko konexioa dutenei 3 Mbpsko konexioa jarriko die prezioa mantenduz (39 € + BEZ), baina 300 kbpsko konexioa dugunori ez digu abiadura hirukoiztuko. Hala ere, orain arte ordaintzen genituen 22 €ak ordaintzetik 23 € ordaintzera pasatuko gara irailean.

Ez dago hori egiteko eskubiderik. Mundu guztiari abiadura prezioa jaso gabe bikoizten dioten garaian, 300 kbpskoa dugunoi prezioa da jasotzen diguten gauza bakarra.

Hori mobbinga ez bada, zer da? Engainua?

Hau da oraintxe bertan idatzi diedan mezua:

Kaixo:

Gaur iritsi zaigu ekaineko faktura eta fakturarekin batera Internetera konektatzeko banda zabalaren gaineko informazio orria.

Benetan lotsagarria iruditzen zait, mundu guztia beren banda zabaleko bezeroei prezioa aldatu gabe, abiadura bikoizten eta hirukoizten ari den garai honetan, zuek aukera hori gaur egun Mbps 1eko konexioa duten bezeroei mugatzea. Hori gutxi ez balitz, 300 kpbs-ko konexioa dugun bezerooi, abiadura handitu ez ezik, prezioa ere jaso egiten diguzue, 22 € ordaintzetik 23 € ordaintzera pasatuz.

Egin duzuena benetan lotsagarria iruditzen zait, gero eta gehiago nabarmentzen da, benetan nahi duzuena bezeroek ordaintzea dela eta ez bezeroei zerbitzua ematea. Zerbitzua ematea balitz zuen helburua, ez zendukete horrelakorik egingo. Prezioak jeits egingo zenituzkete.

Seguru aski nik nahikoa dut 300 kbpsko konexioarekin, baina orain bere prezioa € 1 baino gehiago igo dela nabarmena da.

Mb 1eko konexioak 39 € balio zuen, eta orain 3 Mb-koak du prezio hori. Abiadura aldaketa hori nik ordaintzen ditudan 23 €ei aplikatuz, 900 kbpsko abiadura izan beharko nuke. Eta abiadura handitu nahi izango ez banu, hau da, 300 kbpstan mantendu nahiko banu, nire konexioaren prezioa 7.30 €takoa litzateke.

Hau da, momentu honetan 7.30 € balio beharko lukeen zerbitzu bategatik, 22 € ordaintzen ari naiz (23 € irailetik aurrera).

Nahi duzuen gauza bakarra, mundu guztia 3 Mbpsko abiadurara pasatzea da, eta zuek berdin irabazten jarraitzea.

Horri nola deitzen zaio? Mobbing? Engainua? Ez dakit zein den hitz zehatza, baina guztiz lotsagarria da.

Zuen erantzunaren zain, jaso ezazue nire agurrik beroena.

Mikel Larreategi Arana NAN XXXXXXXXXXX

O.O.: Gure kontratua nire aitaren izenean dago, XXXXX Larreategi XXXXXX, NAN XXXXXXXX

Eguneraketa: Euskaltel-en erantzuna jaso dut oraintxe bertan, hona hemen dioena:

Bezero hori:

Mezu bidez helarazi diguzun erreklamazioari dagokionez, jakinarazten dizugu Euskaltelek produktuen eskaintza erakargarri eta lehiakorra eskaini nahi diela bezero guztiei, mugimendu handiko merkatu honetan.

Horretarako, Euskaltelek ofentsiba komertzial bat jarri du martxan: produktu berriak merkaturatu, eta lehendik zeudenak berritu egin ditu.

Despega 300 kb/s zerbitzua kontratatuta baduzu, aldaketa horien ondorioz, euro bateko igoera izango da laster hileko kuotan. Despega 3 Mb/s zerbitzu berria probatzea nahi dugu. Horren bidez, 10 aldiz abiadura handiagoa izan dezakezue, orain ordaintzen duzuenaren bikoitza baino gutxiago ordainduta eta zerbitzu horretara aldatzeko alta-kuotarik ordaindu gabe. Despega 3 Mb/s zerbitzu horrekin, gehienez, abiadura hauek lortuko dituzu: 3 Mb/s beherantz eta 600 kb/s gorantz.

Produktu hori interesatzen ez bazaizu, Euskaltelek Bolumenaren araberako Despega zerbitzu berria merkaturatuko du. Zerbitzu horren bidez, tarifa finkoa izango duzu eguneko 24 ordutan, eta erabiltzaileak Internet bidez trukatzen duen informazio-kantitatearekin lotuta egongo da hileko kostua. Zerbitzu horren hileko kuota 19,5 euro da, eta, gehienez, 4 GB-eko informazioa truka daiteke, alegia, tamaina ertaineko 5.000 mezu elektroniko inguru jasotzeari dagokiona. GB gehigarri bakoitzeko 3 euro ordaindu behar dira (muga: 43,5 euro). Interesgarria izan daitekeela uste dugu; izan ere, aipatutako guztiaz gain, oraingo abiadura baino 3 aldiz handiagoa lortu ahal izango duzu; hau da, beherantz 300 kb/s-tik 1 Mb/s-ra igaro daiteke abiadura, eta gorantz, berriz, 150 kb/s-tik 600 kb/s-ra.

Nolanahi ere, aurrez zehaztutako aukerak atsegin ez badituzu, Despega 300 kb/s zerbitzua izaten segitu ahal izango duzu, eta Internetera kalitate handiz sartzeko zerbitzua bermatuko dizugu.

Mezu honen bidez adierazitako tarifetan ez daude zeharkako zergak sartuta.

Eskerrik asko zure mezuagatik. Bide batez, har ezazu agur bero bat,

Euskaltel, S.A

Eguneraketa: Kexatu zaitez

Mikel Larreategi 2005/07/14

Loreak malko artean (V)

Asko ibili gara eta zertxobai deskantsatzeko asmoz te bi eskatu eta belarretan eseri gara iraileko eguzkipean kontu-kontari. Baina badirudi bat-batean zerbai gertatu zaiola eta aurpegi triste bezail ilunarekin zera esan dit: "I have to tell you something important". Ez da batere atsegina horrelako hitzak entzutea aurpegi iluna duen baten ahotik. Entzuteko prest nagoela esan diot. Luzatu ditu hitzak astiro-astiro eta ondo ahoskaatuz. Nire ingelesa ona den arren, pare bat "Eh?" esan behar izan ditut eta beti poltsikoan daramadan hiztegira begirada bat bota behar izan dut. Mehatxatu egin omen dute gutun bidez. Norbaitek nire bihotzeko Annie hilda ikusi nahi du. Nor izan daitekeen galdetu diot baina ez daki (nola jakingo du nork mehatxatzen duen?).

Arratsaldea ezer esanguratsurik gabe igaro da eta berriz errepikatu dit bere amak ez duela gure arteko harremana onartzen, ni euskalduna izaki, bonba jartzaile horietako bat naizela uste baitu. "Joan dadila poatik hartzera". "Bai, baina nik bihotzez maite dut ama", dio berak. Lehengo arazoaz, berririk ez. Autobusa hartuta bere etxeranz abiatu gara. Han hartuko dut metroa nire etxera heltzeko.

Irratia piztu dut afaria prestatzen hasi aurretik.

"LBC newstalk, 97.3 FM" dio irratiak

Triiin-triiin-triiin. Telefonoa da. "Nor ote da ordu hauetan?" pentsatu dut nirekiko. Annie da. Beste mehtasu bat jaso omen du eta beldurturik dago. David bere anaiaren gauza izango delakoan dago, gazteago zirenean arazoak eduki zituzte3lako mendekatu nahian. Jorrenbesterainokoa ez dela izango esan tio, baina badaezpada Davidekin hitz egingo dudala esan diot.

(Jarraituko du)

Oharra: ipuin hau Eibarko Udalak aurkeztutako lehiaketa batera aurkeztu nuen eta suposatzen dut "Eskubide guztiak erreserbatu"ko zituela, ondorioz ez dira aplikagarriak ipuin honentzat Creative Commons lizentziak zehazten dituen puntuak.

Mikel Larreategi 2005/07/10

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03