Artxiboa Apirila 2005
IEB 2005
Gaur ospatu da, bi urtero lez, UEU eta Enpresa digitalak antolaturik, 2005. urteko Informatikari Euskaldunen Bilkura, Donostiako Miramongo teknologi elkartegian.
Han bildu gara hainbat informatikari eta informatikaren inguruan mugitzen garen hainbat lagun, asko eta asko ezagunak, Informatika Fakultatetik gehienak, baina baita UEUren udako ikastaroren baten aurkitutakoak ere.

CodeSyntaxeko alderdi tekniko guztia han izan gara, Aitzol eta biok OpenGroupware.org eta COREBlog aurkezten, eta Gari Software libraren inguruko mahainguru baten.
Hirurok erabili ditugun aurkezpenak sarean jarri ditugu edozeinek ikusteko moduan.
Argazki gehiago , Gariren eskutik Flickr zerbitzuan.
Datu guztiak ieb2005-n technorati zerbitzuari esker.
Lehenengo mezua Espaloitik
Euskal blogariok Elgetako Espaloian bilduta gaude lehenengo Beers and Blogs elkarketan
Arratsaldean zehar bertaratu garenetako bateronbatek ere publikatuko du zerbait, baina hona hemen lehenengo argazkiak.
Joan arpegiak ipintzen blog ezberdinei

Argazki gehiago flickr.com zerbitzuan
Zer gertatzen da?
Zerbait arraroa gertatzen da. Bihar hauteskunde eguna da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eta EAJ-EA koalizioak irabaziko duela dirudien arren, zerbait gertatzen dela dirudi.
Lehenengo eta behin La columna digital blogean irakurri ahal izan genuenez Zapaterok sekretu bat omen dauka hauteskundeen inguruan.
Bigarrenez, gutxienez kuriosoa da hauteskundeen inguruko jarraipena egin duen blog batek albiste honetan erakusten dituen Aukera Guztiak ilegalizatu eta EHAK ez ilegalizatzeko Zapateroren gobernuak erabili dituen arrazoiak.
Azkenik, El Pais egunkariaren gaurko editorialak A veces ocurre, izeneko izenburua darama. Gara egunkariak ere gaurko editorialean lore txiki batzuk bota dizkio ZPri: Accedio al Gobierno español Jose Luis Rodriguez Zapatero, que mantiene la apuesta represiva, pero al mismo tiempo ofrece un discurso mas abierto que invita a mantener un hilo de esperanza sobre una futura evolucion positiva.
Konspirazioaren teoria? Agian ...
Bihar 20:00tatik aurrera jakingo dugu zer gertatuko zaigun astelehenetik aurrera. Ala ez?
Blogs and Beers Espaloian
Igandean, hauteskunde eguneko arratsaldean, Blogs and Beers delakoa izango dugu Espaloian, lehenengo aldiz ospatuko da beraz Euskal Blogarion Bilkura.
Blogei buruz eta Interneti buruz hitz egiteko aukera paregabea, eta baita Hauteskundeen inguruko gure burutazio eta kontuak aipatzekoa ere.
Hantxe izango naiz portatila, wifi txartela eta argazki kamararekin.
Igandera arte !!!!
Hauteskunde porra
Bueno nire porra hemen datorren iganderako:
EAJ-EA: 34
PSE-EE: 20
PP: 13
EHAK: 4
EB: 3
Aralar: 1
Emoziño pixkat egon dein datorren legegintzaldixan. :)
Loreak malko artean (III)
Nire pentsamenduetan murgilduta konturatu ere ez naiz egin North Wembleyko geltokira iritsi naizela. Ez da batere aldatu. Iragarkiak nik utzi nituenean bezala daude, zakarrontziak zakarrez gainezka, metroko mapa estaltzen duen beira apurtuta eta hormal pintadas josita (horma horiek Eusal Herrikoen antz handia daukate. Zergatik ote da?). Irten naiz geltokitik eta orain dela hilabete utzitako paisaia berreskuratu dute nire begiek. Etxe txikia, kotxean nonai, Bobby bat trafikoa zuzentzen, taxiren bat edo beste bezeroen zain, eta ikus daitekeen azken lekuan, zelai berde-berde bat. Hori parkea da. Baina ez Euskal Herrian dauden parkeen modukoa, hau benetako parke bat da. Belarra, zuhaitak, eskerlekuak, eta belarretan esertzen bazara zaindari bat etorriko ez zaizun ziurtasuna.
Bost minutura dago nire etxea. Ez dira 500 metro baino gehiago izango. Etxe zuria da nirea. Parkera heldu baino lehenago eskuinetara dagoena. Ez zait bide erdia baino gehiago falta eta jada hasia niaz bizilagunak ikusten. Heldu naiz, Etxeko atarian nago. Giltza atera dut eta lorategiko egurrezko atetxotik barrena pasa ondoren sarrailan sartu dut giltza. Ezkerrerantz bi bira t'erdi eman dizkiot eta atea ireki egin da.
Home sweet home, ingelesek esangoluketen bezala. Etxea utzi nuen bezala dago (lapurrik sartu ez den seinale). Egin behar dudan lehenengo gauza, maleta hustu, dutxa bat hartu eta hozkailua betetzeko erostekatk egitera joan.
Supermerkatuan sartzeaz bat, txikitako oroitzapen bat etorri zait burura: garai hartan, Eroskin dena 99an izeneko eskaintza bat jartzen zuten. Horrelako eskaintza dago hemen ere, bakarrik dena 99 peniketan dagoela. 30 bat bat libra gastatu ditut erosketetan, batez ere garagardoa eta fruta erosi dut, bakoitzak bere gustukoa. Etxera heltzean, frutaren bat jan eta ohean sartzeko asmoa dut leher eginda bainago.
(Jarraituko du)
Oharra: ipuin hau Eibarko Udalak aurkeztutako lehiaketa batera aurkeztu nuen eta suposatzen dut "Eskubide guztiak erreserbatu"ko zituela, ondorioz ez dira aplikagarriak ipuin honentzat Creative Commons lizentziak zehazten dituen puntuak.
Loreak malko artean (II)
Ate automatikotik irtetean, dena jendez beteta ikusten dut. Karteltxo bat daramate gehienek bertan izen batzuk ageri direlarik. Begira egon naiz ea inor nire zain ote dagoen baina zoritxarrez ez da horrela. Bakarrik nago hemen. Jende artetik irten eta Londongo Metroaren bulegora abiatu naiz. Han urtebeteko txartela esaktu dut metroko lehenengo lau zonetarako. Ongi ezagutzen dut Metroa eta nire maleta hartuta geltokirantz abiatu naiz. Leihatilan North Wembley geltokirako txartel osagarria eskatu dut. Prezio esan didan arren ez diot kasurik egin eta £ 1.50 hizki gorritan ikusi dudan arte ez naiz ohartu ordaindu beharrezkoaz. Ikusi orduko luzatu dizkiot libra eta erdiak eta Thank you lehor batez erantzun dit hitzekin batera txartela itzuliz. Bidai luezea dut, pentsatu dut nirekiko eta nire inguruan gertatzen ari denaz ohartu ere egin gabe, maleta eskuan dudala, geltokirantz abiatu naiz. Uniformez jantzitako emakume batek ikuskatu dit txartela eta aurrera segitzeko baimena eman dit. Eskailera mekanikoetan behera jjaitsi ondoren trenera heldu eta bertan sartu naiz. Itxuraz tren berri-berria da eta ahal bezain laster eserlekua hartzera abiatu naiz. Atetik gertu eseri naiz gero lehenago irteteko. Badakit bidaia luzea dela eta Sondikan erosi nuen komiki bat irakurtzen ari niaz. Barregarria da oso.
This is Acton Town, change here to Discrict line
Kar, kar, kar, kar !!!
This is Hammersmith, change here to District and Hammersmith & City lines
Hauxe da gogokoen dudan geltokia, hemendik aurrera sartzen baikara Londongo lurpean. Poliki-poliki geltokiak pasatzen doaz eta gero eta jende gehiago sartzen da trenean, oraindik bost bat geltoki falta dira ni irten eta beste linea bat hartzeko, gero joan behar dudan geltokira heltzeko.
Barre algaren artean heldu naiz Piccadilly Circus-eko geltokira. Berehala jaitsi gara trenetik nire maleta eta biok. Nasa hustu arte itxaron dut eskaileretan gora joateko. Gezi handi batetan ikusi dut "Bakerloo line. Platforms 3&4". Hortik noa poliki baina pausu irmoz. Jendea korrika dabil trenak ihes egingo dion beldurrez, baina nik ez dut inongo presarik etxera heltzeko. Berriz ere bi adarretan banatzen da pasiloa, mapa begiratu ondoren eskuineko bidea hartu behar dudala jakin dut eta bertatik abiatu naiz.
Nasara heldu bezain laster agertu da trena, gidariaren leiho gainean nora doan jartzen du eta han Marylebone irakur daiteke. Kaka zaharra pentsatu dut neurekiko orain ere beste tren bati itxaron behar. Horrela da. Kartel elektronikoak Harro & Wealdstone. 2min jartzen du. Hori da nik hartu behar dudan trena, ibilbidearen azkeneraino baitoa, eta ni geltoki hori baino hiru lehenago gelditu behar bainiaz. Itxaron beharreko bi minutuak ordubete baino luzeagoak egin zaizkit baina azkenean etorri da trena. Ateak ireki bezain laster sartu naiz maleta eskuan dudala. Trena jendez beteta dago eta ezin naiz eseri, zuriz margotutako burdinazko barran ipini beharko dut eskua eror ez nadin.
Ingeles hauek harrigarriak dira. Beti daude zerbait irakurtzen: goizetan lanera doazenean egunkaria, albisteak ezagutu nahi ez dituztenek liburua, horrelakorik aldean ez daramatenean postontzian atzo jasotako gutuna eta ezer ez badute, trenean dauden iragarkiak. Iaz lanera joaten nintzenean, beti pertsona ezagunak joaten ginen trenean, eta bereziki pertsona batekin harreman oso estua nuen. Annie du izena. Bere sorbaldarainoko ile hori luzeak, bere begi urdinek eta bere metro bat eta hirurogeita hamazapi zentimetrotako garaierak, nire ile beltz, begi marroi eta metro eta erdiko altuerarekin topo egiten dute. Nire etxetik irten bezain laster The Daily Telegraph egunkaria erosten nuen, eta etxetik metro geltokira arteko bidean zehar irakurtzen nuen gainetik. Trenean sartu ostean kirol albisteak irakurtzen nizkion, eta Annie Kensal Green geltokian trenera sartzen zenena egunkariak trukatzen genituen. Nik berari lehen aipatutakoa enateb buib eta berak niri The Times. Trenean elkarrekin egiten genuen bidaia ez zen luzea, ni Baker Streeten gelditzen bainintzen bera lehengo tren berean Waterloo nazioarteko geltokiraino joaten zen artean, hantxe egitem baitzuen lan. Bereziki gogoangarria izan zen Galesko Printzesa hil zen egunean zeraman aurpegia: benetan penagarria. Oraindik gogoan daukat egun hura, beste gauza batzuen artean, eguneroko ohitura hautsi, eta okerreko egunkaria ekarri zidalako. Behin bakarrik egin zuen hori.
(Jarraituko du)
Oharra: ipuin hau Eibarko Udalak aurkeztutako lehiaketa batera aurkeztu nuen eta suposatzen dut "Eskubide guztiak erreserbatu"ko zituela, ondorioz ez dira aplikagarriak ipuin honentzat Creative Commons lizentziak zehazten dituen puntuak.
