Artxiboa Martxoa 2005
Loreak malko artean (I)
"Bizitza bonboi kaxa bat bezalakoa da,
inoiz ez dakizu zer aurkituko duzun"
Tom Hanks (Forrest Gump)
Udako oporraldia nire etxean eta familiaren batera pasatu ondoren Londonera itzuli berria naiz hegazkinez. Bilbon hartu dut hegazkina goizeko hamarretan eta orde bata aldera iritsi naiz Londongo Heathrow aireportura. Nire ondoan etorri den ingelesak zioen bezala: bagoaz poliki-poliki eguneroko monotoniara. Hala da. Gaur irailak 28 dirtu eta berriz lanera itzultzeko garaia da.
Hegazkinean nentorrela ikusi ditudan gauzak gogoratzearekin, azaldu ezineko zirrara bat pasatzen zait gorputzean zehar. Izaro irla Bermeo aurrean, Udaibai, Euskal Herriko hondartzak, kostalde malkartsua, gas naturala ateratzen duen burdinazko egitura, itsaso urdina, ura, ... Komandanteak hogeita hamar mila oineko altueran geundela esan duen arte, aipatu ditudan gauzez pentsatzen ari nintzen.
Coffee or tea? Coffee please Neska atsegin batek zerbitzatu dit kafea. Jateko modukoa zegoen (kafea ez, neska). Aitzitik, bazkaltzeko eman diguten plastikoan bildutako "janaria" ez zegoen nondik hasi. Hura bai zerrikeria! Izokinaren antzeko zerbait uhaza hosto pare baten bildua eta maionesa gainetik zuela, eta dena izotza baino hotzagoa. Edateko, berriz, gabrikako laranja ura. Etxean nik egiten dudanarekin ere ezin konpara daiteke hori. Margarina pixka bat ere eman digute ogitan zabalduta jateko eta bukatzeko txokolatezko pastel zati txiki bat (hain txikia zen, ezen horzkada baten jan baitut). Dena hotza.
Katilu bete kafe edan dut (ez noa honi buruz ezertxo ere esatera, bestea Mantxako Quijote baino liburu sendoaga irtengo zait eta) eta konturatzerako Britainia Handiko laino artean murgilduta geunden. Minutu erdi igaro ostean, segurtasun uhalak lotzeko agindua eman du pilotuak eta berehala aldendu dira azafatak. Ordu erdiren buruan lur hartu dugu. Hori bai dela aireportua eta ez Sondikan dagoena. Inolako exageraziorik egin gabe ordu laurden batez ibili gara Heathrowko pistetan zehar dagokigun atera heldu arte. Ondoren hegazkinetik irten eta bos bat minutu egin tigutu pasiloetan barna maletak hartzeko lekura iritsi arte, eta leku horretan nago orain "Bilbao" non jarriko, hara joan eta maletak hartzeko. Badirudi Israeldik etorritako bidaiari batzuk daudela, beltzez jantzitako eta bizar luzea duten batzuk ikuksten ditudalako.
Bozgorailuetatik esan berri dute Bilbotik datozenen maletak D postuan hartu behar ditugula. Hartu dut beraz karrotxoa eta abiatu naiz aipatutako D punturantz. Han hasi dira maletak agertzen. Nire maleta urdina ez da ageri oraindik. Koadrodun maletak, pegatin ahdiak dituztenak, eskuko poltsak, bizikleta bat, ... Bizikleta bat! esan dut ozenki. Agian Olano etorriko duk oporrak pasatzera esan dut nirekiko. Ez diot arreta gehiago jarri. Nire pentsamenduetatik itzuli eta nire maltea urdina nire aurretik pasea dela ikusi dut eta bere atzetik abiatu naiz korrika. Bidaiariren bat edo beste kendu behar izan dut erditik baina harrapatu dut. Pozik nago, maleta eta biok ondo gaudelako London bezalako hiri handi honetan. Korrikaliarekin ahaztu egin dut karrotxoa eta beste baten bila noa oraintxe bertan.
(Jarraituko du)
Oharra: ipuin hau Eibarko Udalak aurkeztutako lehiaketa batera aurkeztu nuen eta suposatzen dut "Eskubide guztiak erreserbatu"ko zituela, ondorioz ez dira aplikagarriak ipuin honentzat Creative Commons lizentziak zehazten dituen puntuak.
Hauteskunde kanpaina hasten direla eta... aspaldiko ipuin bat
Hauteskunde kanpaina gauerdian hasiko da, eta hauteskundeen inguruan montatu den blogosferan aipatu ere egin naute. Euskadi Elecciones 2005 blogean, orain egun batzuk Luistxok Eibartarrak zerrendan egindako aipamen baten inguruko mezu bat idatzi nuen, Batasunak izan dezakeen C planaren ingurukoa hain zuzen ere.
Aurtengo hauteskunde hauen inguruan blogosfera polita montatu da. Alde batetik hautagaien aldetik, Ibarretxek euskaraz eta gaztelaniazko blogak atera ditu, Maria San Gil-ek ere berea atera du. Diario Vasco-ren azpiegitura erabilita, beste blog batzuk ere argitaratu dituzte Borja Semper (PP), Miguel Buen (PSE) edo Aintzane Ezenarrok (Aralar). Gainera hauteskundeen inguruko jarraipena egiten duten beste bi blog ere sortu dira. Alde batetik, lehen aipatutako Euskadi Elecciones 2005 eta bestetik Elecciones Vascas, @Euskadi aldizkari elektronikoko editore Jose A. del Moralek egindakoa.
Baina beno, gaurko nire helburua ez zen hauteskundeen inguruan Internet nola mugitzen den aztertzea, hori beste batzuek nik baino hobeto egin dute, nire mezu honen helburua, 1998an Eibarko Hiria gazteen XIV. ipuin leihaketarako idatzi nuen ipuina, Loreak malko artean idatzitakoa, blogean argitaratuko dudala esatea baizik.
Orduan Eibarko Ignazio Zuloaga institutuan nebilen Batxilergoa ikasten eta, hein haundi baten, Euskara iragasgaiko irakasle Lore Elkorok bultzatuta datozen egunotan blogeratuko dudan ipuina idatzi eta aipatu leihaketako nire mailako (14 eta 17 urte bitarteko maila) lehenengo saria lortzera eraman ninduen.
Ipuina idatzi nuenean, Londondik etorri berri nintzen, eta hantxe kokatu nuen historioa. Izenik ez duen pertsonaiaren historioa.
Gustatuko zaizuelakoan.
Bobby Fischer, azkenean libre.

Bobby Fischer, Yuriko Nakao-k Reuters-entzat egindako argazkian
Robert James Fischer xakelari handia, libre gelditu da ostegun santu egunez, 9 hilabetez Japoniako aireportu baten atxilotuta egon ostean. Aste honetan Islandiako Althingi edo legebiltzarrak herritartasuna eman dio eta bertara joan da AEBek estraditatzea eskatu zuten arren. Bobby Fischer-en inguruan sortutako albiste eta erreferentziak: Del.icio.us zerbitzuan, eta ChessBase.com webgunean.
Ezta laugarrenean ere
Nire zalantzak ditut Luistxok dioen C planaren gainean. Ez dut uste hori existituko denik.
Hala ere, aipatu dituzten bost proba horiek aitzakia besterik ez dira izango aurretik hartuta dagoen erabakia berresteko. Izan ere, Entzutegi Nazionalak (talibanendako galdera: entzutegi erabili behar da Audiencia esateko? Telebistan horrela esaten dute...) bidali dituen "frogen" artean, Aukera Guztiak ekimeneko pertsonen eta ezker abertzaleko pertsonen arteko elkarrizketak ei daude. Badakigu Poliziak nahi duena egin ohi duela, baina ez da oso legezkoa izango elkarrizketa horiek grabatuta edukitzea ez? Auzitegi gorenak froga horiek nola hartu diren ere kontuan hartu beharko du, ala?
Portzierto, badirudi Aukera Guztiaken alde sinatu duten 17.000 edo 18.000 lagunak ere ikertu behar dituztela, jakina, euren alde sinadura eman baduzu eta aurretik Batasunaren zerrendaren baten joan bazara zerrenda osoa "kontaminatzen" al duzu bada? Horixe bakarrik falta zen.
En fin, ez dakit Aukera Guztiaken atzetik Batasunaren eskuak dauden ala ez, printzipioz ezetz esango nuke baina ez nago ziur, berazutzi egin beharko liokete aurkezten.
Dena den, D plan bat gutxienez bitxia izango litzateke, oso irreala da baina orain dela pare bat urte Sustatun planteatu zuen batek. Helburua, toki bakoitzeko ordezkaritza politikoak dantzan jartzea.
Skype eta IP telefonia
Gaur eguerdian BBC World telebista katean, Interneti buruz egiten duten Click Online programa ikusteko aukera izan dut, nahiz eta oraintxe konturatu naizen errepikapena zela.
Ikusi dudan zatian, IP telefoniaren inguruko erreportaia eman dute, eta nola ez, azkenaldian modan jarri den Skype programa ere aipatu dute, eta nola ez, bere egilearekin elkarrizketatxo bat eskaini dute.
Egia esan, telefono konpainiek ez lukete telefonia mota hau meatxu bezala ulertu behar programan atera den aditu baten iritziz, aukera bezala, baizik. Herbereetako KPN hasi omen da IP telefoniaren inguruko ikerketak egiten, teknologia berri honek bere
Egia esan, nik beti gauza teoriko bezala ikusten nuen IP telefonia. Gogoan dut, Netscape nabigatzailearen 6 bertsionarekin IP telefoniako programa bat instalatzen zela, eta gero beste hainbat produktu agertu zirela, guztiek dei oso merkeak eskeintzen zituztelarik.
Baina badirudi, azken hilabeteetan Skype programak izan duen arrakasta ikusita, hau dela onena. Egia esan momentu egokian irten da Skype: banda zabaleko interneterako sarbideak ugaltzen ari direnean. Gero eta jende gehiagok du ADSL edo kable bidezko interneterako sarbidea, eta ondorioz ahotsa bidaltzea errazagoa da, zenbat eta banda zabalera gehiago izan, hainbat eta informazio gehiago bidali behar baita Internet bidez, eta ahotsa bidaltzea oso garestia baita, hartzen duen banda zabalerari begira, noski.
Aukera baduzue, ikusi ezazue programa, bere orrialdean dionez, aste honetan honako ordutegi hauetan ikus dezakezu (orduak GMT dira, gehitu ordubete Euskal Herriko ordurako):
Osteguna 20:30 | Larunbata 00:30 / 06:30 | Astelehena 16:30 Asteartea 00:30 / 07:30 | Asteazkena 13:30
Orduen banaketa arraroa egiten zait, agian gaur asteazkena izango zen azkenengo errepikapena?
Programaren laburpena irakur daiteke BBCren webgunean eta baita Windows Media edo Real Player formatuetan ikusi ere.
Eguneraketa: Ez da erreportaiaren laburpena, testu guztia baizik. Ez dakit noiz arte edukiko duten, dirudienez astero programa berria egitean webgunea aldatu egiten dute, bada ez bada, testua kopiatu egin dut eta Pasta zerbitzuan eskuragarri jarri
Portzierto, iñork deitu nahi banau, erralin da nire Skypeko erabiltzailea ;)
- Programa Windows Media formatuan
- Programa Real Player formatuanm
Eguneraketa: Alt1040-n irakur daitekeenez, Mexikoko Interneterako sarbidea eskaintzen duen Prodigy enpresak, VoIP zerbitzuek erabiltzeko portuak ixteko asmoa omen du beraiek atera behar omen baitute teknologia honetan oinarritutako zerbitzuren bat.
Beste lotura bat BBC News orrialdean
Gary Kasparov-ek xakea utziko duela jakinarazi du
Azken orduko berria da: Linaresen, bertako txapelketa nahiko erraz irabazi ostean, munduko jokalari onena den Gary Kasparov-ek xakea utziko duela jakinarazi du.
El Periodico-n irakurri dezakegunez, xake profesionala utziko duela jakinarazi du. Leontxo Garcia kazetari irundarrak ere albistea jakinarazi berri du RNE-n
My Great Predecessors liburu sorta idazten ari da Kasparov azkenaldian, zalantzarik gabe xakearen historia izango dena idatziko du bertan, bere aurretik izan diren Munduko Txapeldun guztien inguruko liburuak baitira (erosi Amazon-en ingelesez edo Ajedrez21-n gaztelaniaz).
Albistea egia bada, galera handia izango da Nazioarteko xakerako, nahiz eta azkenaldian ez duen asko jokatu (Errusiako Txapelketa, Europako kluben txapelketa eta Linares), oraindik ere Nazioarteko Federakuntzaren Munduko Txapelketa biltzeko prozesu barregarriaren parte da, eta oraindik askok ez dugu, FIDEren aterpean, Munduko Txapeldun berriz ikusteko esperantza galdu.
Albistea komunikabide ezberdinetan Google News-en eskutik
Microsiervos-ek ere argitaratu du albistea.