Hemen zaude: Hasiera Blogak Periferiatik, erral Artxiboa 2005 Urtarrila

Artxiboa Urtarrila 2005

Iturburukoon afaria

Bederatzi urte pasatu behar izan dira, Iturburun 8. mailan geundela egin genuen afaria berriz egiteko. Mallorcan egin genuen astebetearen ondoren, 8 urteren ondoren Iturbururi agur esan, eta San Juanen bueltan egin genuen klaseko afaria. Bederatzi urteren ondoren, eta klaseko nesken eskutik, errepikatu egin dugu afari hori.

Afaria urtarrilaren 8an egin genuen, eta klaseko gehienok bertaratu ginen. Mutilen artetik gehienok izan ginen eta nesken artetik 4 (eta guztira 9 ziren ;))

Ez zen ideia txarra izan afariarena, nahiz eta gehienok kalean-eta elkar ikusten dugun, kanpora ikastera joan zirelako edo beste arrazoi batzuengatik ikusten ez ditugun batzuk berriz ikusteko aukera izan genuelako. Batzuen pista ia galdurik neukan eta hizketaldi atseginean pasatu zen afaria eta afalondokoa. Lastima argazki kamararena izan zen. Argazki kamara bat bakarrik eraman zuten eta berau ez zen digitala (bale, nire errua ere bada, eramatea pentsatu bainuen, baina azkenean norbaitek eramango du pentsatu nuen, eta alferkeria hutsagatik argazki digital gabe geratu gara). Miren argazkiak nahi ditut !!. Gutxienez bildu ginen denok gauden argazkia, hemen argitaratu edo gordetzeko.

Joan zen astean ibili nintzen Mallorcan geundela atera genuen argazki baten bila, baina ez nuen aurkitu. Klaseko guztiok gauden argazki bakarretako bat, Orbeako torreetan eskolaurrean genbiltzaneko Aratosteetakoa da. Barakaldoko parkean gaude denok, guztioko mozorrotu edo koko-jantzita. Mallorcako pare bat argazki dezente ere aurkitu ditut, baina ez ditut ordenagailuan, garai hartan (orain dela 9 urte) ez zegoen kamara digitalik.

Oraindik gogoan dut klaseko zerrenda, eta jarraian jarriko dut, klaseko norbaitek bere burua Googlen bilatzen badu, zerbait ager dadin. Lehengo egunean bilaketa batzuk egiten aritu nintzen, eta nire burua bai, baina besteen erreferentzia gutxi aurkitu nituen. Badirudi ez direla hain teknofiloak(ala teknosexualak esan beharko nuke?)

  1. Iñigo Agirregomezkorta
  2. Gorka Amillategi
  3. Gorka Apellaniz
  4. Mikel Arregi
  5. Mikel Arrieta
  6. Arkaitz Astigarraga
  7. Miren Azurmendi Pira
  8. Haritz Bergara
  9. Unai Campo
  10. Jon Etxaide
  11. Miren Ecenarro
  12. Iker Garate
  13. Ixone Gomez Pira
  14. Miren Guridi
  15. Miren Ibarbia
  16. Mikel Iriondo
  17. Eneko Iriondo
  18. Ibon Izquierdo
  19. Mikel Larreategi
  20. Ekaitz Lizundia
  21. Endika Markina Pira
  22. Oihana Oregi Pira
  23. Alazne Pujol
  24. Gorka Suinaga (goian bego)
  25. Eneritz Txurruka Pira
  26. Mikel Urkiaga
  27. Eider Uzkudun Pira
  28. Unai Vitores

Gera dadila Interneten artxiborako. 1981. urtean Urkizu aldean jaio ginenon gela. Orbeako torreetako aurreskolan lehendabizi eta Iturburun 8 urtean elkarrekin ibili zen taldea.

Mikel Larreategi 2005/01/30

Edurra Gorosta-Ballen

Aspaldi izan zen azkenengo aldiz elurra Eibarko kaleetan ikusi nuen azken aldia. Iazko egun bat kenduta, esango nuke Iturburu utzi nuenetik ez dudala elurte handirik ikusi Eibarren.

Oraindik gogoan dut Iturburura oinez igotzen gineneko garaia. Autobusa ez zen etortzen Zubi-Gain-era eta elkarri galdetzen genion: Igoko al gara? Batek, amak ez dit uzten, besteak goazen lehen bailehen, besteak quedamos a las 10 en las torres, neskak berehala etxera... Azkenean dozenerdi bat lagun igo ginen pare bat aldiz. Jakina, Arraterako bidean kalean baino elur askoz gehiago egoten zen.

Iturburun bertan ere guztia elurrez estalita aurkitu genuen behin baino gehiago. Beheko zelaiak plastikozko poltsekin egindako "bideez" josita, eta irakasle guztiak poltsekin ez ibiltzeko esaten. Euren lana da, baina urtean behin egingo du elurra, eta gutxienez Iturbururaino oinez igo direnei utzi nahi dutena egiten :)

Kaka, eta argazki kamara Aneri lagata :( Asierrek atarako dau argazkiren bat ;)

Eguneraketa: Asierrek ein desta kasu. Ikusi:

Edurra Arrate-Ballen

Mikel Larreategi 2005/01/26

Sasianalista politikoarena egiten

Eibartarrak zerrendan Garik, Xabier Mendigurenek edo Luistxok egin zuten bezala, nik ere sasianalista politikooaren egin nahi dut azken egunotan komunikabideetan ikusi eta entzun ditugunen ostean.

Abenduaren 30ean, era arraro batean, Estatutu berrirako proposamena onartu ostean, gauza asko gertatu da gure inguruan. Hala ere zerbait mugitzen ari dela dirudi, azken egunotan entzun ahal izan ditugun diskurtsoak direla eta.

Lehenik eta behin pixka bat arraroa dirudi Otegik Zapaterori idatzitako gutun hori, eta batez ere ZPren erantzuna. Badirudi orain arte "terroristekin" (horrela diote PP eta PSOEk) hitz egitea zilegi ez zela ziotenak, orain terrorismoa ixiltzean edo bukatzean edozertaz hitz egin litekela diotela. Hori esan omen zuen atzo Mariano Rajoyk. Eta zertaz hitz egin zuten erregearekin ZP eta Rajoyk? Zerbait badabil hor... Gainera, norbaitek esan zidanez, PSOE gobernura iritsi denetik Otegi, edo/eta bereak, Madrilera normala baino bidaii gehiago egiten ari dela. Sozialistekin hitz egiten? Batek daki...

Badirudi atzo Jordi Sevillari "seguiremos negociando" batek "ihes" egin ziola baina segituan eraman omen zuen hizketaldia beste leku batera. ZPk ere era bitxian erantzun zien atzo kazetari batzuen erantzunei TVEn egindako elkarrizketan. Elkarrizketaz nabilela, gaur bertan Ibarretxeri egin diote elkarrizketa ETBn, baina oraingoan kazetari bi egon dira galderak egiten eta gainera biak ETBkoak ziren. ZPrekin TVEn egin zuten bezala, ETBn ere etxekoak ez diren kazetari batzuk eraman behar lituzkete. Adibidez, ikusi nahi nituzke Isabel San Sebastián eta Carlos Dávila, bi esateagatik, ETBko beste pare bat kazetarirekin batera Ibarretxeri elkarrizketa egiten. Maialen Iriartek ere ederto egingo luke elkarrizketa, ziur nago.

Bestalde, nahiz eta zerbait mugitzen ari dela dirudien, ETAk atzo bertan bonba autoa jarri zuen Getxon.

Egin dezagun orduan politika-fikzio pixka bat:

  • Kongresuak Ibarretxeren plana atzera botako du.
  • Hauteskundeen aurretik ETAk berriz hitz egingo du, eta albiste onak emango ditu.
  • Ibarretxek hauteskundeak irabaziko ditu eta kontsulta deituko du.
  • Batasuna legalizatu egingo dute Hauteskundeen ostean
  • Herriak ezetz esango dio Ibarretxeri herri kontsultan eta Hauteskundeak deituko ditu.
  • Ibarretxek irabaziko ditu hauteskundeak berriro, baina oraingoan PSE eta Batasunak akordioren bat egingo dute.

Vaya Semanitak gaur egin duen sketch onena gogoratuz, aurreko nire ideia horiei erantzun bat:

     3 Si, 3 No. Apúntate a la moda. 

Mikel Larreategi 2005/01/20

Urte berrirako eskaerak

Urte berrirako nire asmoetako batzuk:

  • Kirol pixkat egiten hasi (beteta)
  • Xakeari kasu gehiago egin. Gehiago ikasi
  • Deporreko webgunea behingoz atera (ia-ia beteta)
  • Europako hiribururen batera bidaiatxo bat egin
  • Udan bidaiaren bat egin (iazko proposamen bat badut eskuartean)
  • Behingoz "Banda Zabala" erabiltzen hasi Interneten nabigatzeko (ia-ia beteta, Euskaltelen teknikarien zain nago, baina hori beste post baterako gaia da)

Proposamenen bat gehiago?

Mikel Larreategi 2005/01/20

ER

Ez dakit Telezaborrak atzo TVEk egindakoa komentatuko duen, egin zuena ez baitzitzadan inola ere telezaborra iruditu.

Atzo, TVE, ER (webgune ez-ofiziala ) edo Urgencias telesailaren atal berriak ematen hasi zen, baina oraingoan 22:00tan eman zituen atalak, eta ez lehen egiten zuen bezala gauerdian.

Atzo egiaztatu ahal izan nuen, Tele5ko Hospital Centralek burua jan egin zidala, garbi ikusi baitut originala kopia baino askoz hobea dela.

Emandako atalak aurreko denboaldiaren jarraipena dira, Luka Kovac (Goran Visnijc ) eta John Carter (Noah Wyle ) medikuak Kongora (Kisangani-ra hain zuzen ere) doazenekoa hain zuzen ere. Hala ere, 10. denboraldiarekin hasi da TVE eta EEBBtan jada 11. denboraldian doaz.

Ea zenbatean irauten duten ER telesailaren atal hauek asteazkenetan eta 22:00tan, laster Txapeldunen Liga etorriko da eta...

Apunte geek bat, John Carter (Noah Wyle ) Kongora hegazkinean doala iPod batekin musika entzuten doa eta Kongon zehar ere iPod horrekin dabil aurrera eta atzera.

Mikel Larreategi 2005/01/13

Urte barri on

Amaman etxian kantatzen dan moduan...

Urte barri barri
txarri belarri
dakanak ez dakanari
zaria bete madari !!

Bertsio gehiago

Mikel Larreategi 2005/01/03

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut, eta 2006tik Eibarko Klub Deportiboaren presidentea naiz. Xakeak eta Klub Deportiboak, horretxek jaten dit nire denbora.

Goiburuko irudia Barcelona da. Orain dela urte batzuk bisitatu nuen hiria eta asko gustatu zitzaidan. Irudia nondik hartu nuen ez dut gogoan (lehen jarrita nuen baina aldatu egin nuen eta berriz itzuli eta galdu egin dut kreditua. Baina haren CC-BY-NC lizentziak dioena jarraituz kreditua ematen diot. 

Azken erantzunak
halaxe da bai... Oier A., 2012/01/20
Arrazoia! e-gor, 2011/11/17
Autogestioa Txopi, 2011/10/17
Bizikletak Herbeheretan Trebi., 2011/09/03