Nuria Lopez de Gereñu eibartarra, Confebaskeko Idazkari Nagusi
Nuria Lopez de Gereñu eibartarra izango da Confebask-en idazkari nagusi berria, 1995etik hona azken hamabost urteotan ardura hori izan duen Jose Gillermo Zubiaren ordez. Horrela erabaki zuen atzo arratsaldean bertan euskal enpresari-elkarteak eta urtarriletik aurrera jarriko da indarrean.
Aralarrek irregulartasunak salatzen ditu Erisonon
Eibarko Aralarrek prentsa-oharra bidali du Eibarko komunikabietara Erisonon egiten diharduten lanean irregulartasunak daudela salatzeko. Gaztelaniaz dago.
Iñaki Arriola GoiTB-en
Iñaki Arriola, Eibarko alkatea ohia, GoiTB-en egon zen barikuan. Elkarrizketa egin zioten. Hementxe daukazu.
Sozialistek erraz irabazi dute Eibarren
Sozialistak izan dira nagusi Eibarren, orain dela 4 urteko emaitzak asko hobetuta. EAJ izan da bigarrengo indarra, baina beherakada handiarekin. Abstentzioa 10 puntu igo da 2004ko datuekin alderatuta.
