Hitanoaren inguruko ikastaroa Eibarren
Gaur bertan (martxoak 28) ireki da izena emateko epea. Maiatzean izango da, astearteetan, 18.30-20.30 bitartean. Guztira 10 ordu. Badihardugu Elkarteak antolatu du, Udalaren laguntzarekin.
UEUren udazkeneko ikastaroak Markeskuan
UEUk antolatzen dituen udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Ikasturte hasierarekin batera bederatzi ikastaro antolatu ditu Eibarren, Markeskua jauregian (UEUren egoitza nagusia).
Ikastaroak urrian eta azaroan
Urrian eta azaroan 3 ikastaro interesgarri izango ditugu Eibarren. Eibarko udalak antolatuta, "La gran pintura española"; Klub Deportiboaren eskutik, argazkigintza digitalaren ingurukoak. Hirurak ere, gaztelaniaz. Informazioa eta izen-ematea Portalean edo Pegoran.
