www.eibarko-euskara.com webgune berrituaren aurkezpena
Eibarko udaleko euskara eta kultura sailak bere webgune berritua aurkeztuko du bihar, abenduaren 17an, arratsaldeko 7etan Portalean. Besteak beste, ondorengoak bilduko ditu: Euskararen inguruko albisteak, Eibarko Hiztegi Digitala, Eibarko argitalpenak eta Eibarko euskararen lekukotasunak.
Egunkariaren aldeko elkarteratzea
Datorren larunbatean, eguerdiko 1ean, Egunkariaren aldeko elkarretaratzea egingo da Untzaga plazan. Eibartar guztiak daude gonbidatuta.
