Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Su Txikian, antzerki politiko dokumentala, azaroaren 21etik 25era Eibarren

Su Txikian, antzerki politiko dokumentala, azaroaren 21etik 25era Eibarren

Luistxo Fernandez 2012/11/12 11:54
Glu-Glu Produkzioak antzerki konpainiaren eskutik 'Su txikian' antzezlana emango dute Eibarren euskaraz azaroaren 21ean, 22an, eta 25ean (baita beste bi egunetan ere gazteleraz). Galder Perez antzerkigilea da lanaren autore eta zuzendaria, eta "antzerki dokumental" bezala definitu izan dute lana. ETAren jardueraren etetera eraman duten azken 10 urteen kontakizun bat dakar taulara Su Txikian antzezlanak.

“Su txikian” antzezlanak azken hamar urteetako zenbait pasarte eta ezinbesteko elkarrizketa sekretu haiek taula gainera eramango ditu, bere lorpen zein frustazio guztiekin, eta baita bere ondorioekin ere: ETAren jarduera armatuaren behin betiko amaiera eta bake prozesuaren zein elkarbizitzaren hasiera.

Azken hamarkadan egindako sukalde lanaren ondorio ere izan daiteke gaur egungo egoera. 2001. urtean Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek elkarren arteko elkarrizketa sekretuak hasi zituzten Txillare baserrian. Honek bidea irekiko zien urte batzuk beranduago politikari sozialistak ETAko ordezkariekin Genevan eta Oslon izandako negoziazioei eta baita Loiolan EAJ-PNV, PSE-EE eta Ezker Abertzalearen arteko elkarrizketei ere.

Su txikian egin zen hori guztia, sukalde barruko kontuak behar bezala konpondu eta gero konponbideak euskal jendarteari aurkezteko asmoz. 2007ko udaberrian, ordea, dena hankaz gora geratu zela zirudien, baina isilpeko bilera haiek gaur bizi dugun egoera berriaren aurrekariak izan zirela baiezta daiteke.

Egile eta zuzendaria: Galder Perez

Antzezleak: Martxelo Rubio, Jose Mari Karrere, Mañu Elizondo, Patxi Gonzalez, Gabriel Ocina, Libe Aranburu, Ugaitz Alegria

Hona Eibarren izango diren paseak:

  • azaroak 21 20:30   15€     euskaraz  ARRATE KULTUR ELKARTEA
  • azaroak 22 20:30   15€     euskaraz  COLISEO Antzokia
  • azaroak 23 20:30   15€     gazteleraz  COLISEO Antzokia
  • azaroak 24 20:30   15€     gazteleraz COLISEO Antzokia
  • azaroak 25 20:30   15€     euskaraz  COLISEO Antzokia

Zenbait medioetan jasotakoak:

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: