Hemen zaude: Hasiera Albisteak Olioa birziklatzeko, Rialto parera
Dokumentu Akzioak

Olioa birziklatzeko, Rialto parera

Asier Sarasua 2008/02/29

Orain arte Errebalen jasotzen zuten erabilitako olioa. Errebaleko lanak direla eta, hemendik aurrera Rialto parean jasoko dute, hileko lehenengo eguaztenean.

 

Erabilitako olio birziklatzeko ontzirik ez dago Eibarren. Horregatik, hilean birritan, batu egiten dute mankomunitateko langileek. Orain arte Untzagan eta Errebalean izaten zen bilketa. Datorren astetik aurrera, Untzagan eta Rialton.

  • Rialto parean, hileko lehenengo eguaztenean.
  • Untzagan, hileko bigarren eguaztenean.

 

Orduketa: 9.00etatik 13.00etara.

Ezagun da: lan-orduketa berezia izan behar da birziklatu ahal izateko.

Birziklatzeko eraman daitezkeen beste zenbait gauza

Olioaz gainera, beste hainbat gai ere laga daitezke birziklatzeko:

  • etxetresna elektrikoak
  • erradiografiak
  • telefonoak
  • bateriak eta pilak
  • bonbilak, fluoreszenteak...
  • ordenagailuak, disketeak, tonerrak, gailu informatikoak...

 

2007an zehar, guztira, 4000 litro olio birziklatu ziren Eibarren.

 

Informazio erabilgarria

oier — 2008/02/29 12:58
Primeran Asier, nik ere pentsatu dut eibar.org-era ekartzeko albistea zela, informazio interesgarria eta ez behar bezala zabaldua delako!

Olioarena garrantzitsua da, baina zerrenda osoa ere bai, ni behintzat askotan egoten bainaiz zenbait hondakinekin zer egin jakin ezinda. Telebistako aginterik ez dut inoiz bota, baina horiek ere jasotzen omen dituzte.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Olioa birziklatzeko, Rialto parera

Birziklatu!