Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Kalamuako lubakiak ezagutzeko mendi-irteera

Kalamuako lubakiak ezagutzeko mendi-irteera

EibarOrg 2009/06/02 12:59
Datorren igandean da hitzordua, ekainaren 7an, goizeko 9.30etan. EibarOrg elkarteak antolatuta, Kalamua inguruko lubakiak ezagutzeko aukera izango dugu. Oier Gorosabel izango da gidari. Hitzordua, igandean, goizeko 9.30etan Usartzan.

Orain dela egun batzuk ondorengo mezua bidali zuen Gari Araolazak Eibartarrak posta-zerrendara:

"Kalamuako argazkiren baten bila Reketeen webgune bat aurkitu dut. Gaiarekin interesa duzuenok igual ezagutuko zenuten, baina badaude argazki kuriosoak, lubakiak, babeslekuak eta Kalamuako maldan zegoen Tomas Meabe delako etxea ere ikusten dira: http://www.requetes.com/navarra.html"

Argazki horiek aitzakia hartuta, Kalamua ingurura mendi-irteera antolatu du EibarOrg elkarteko Oier Gorosabelek. Gerra zibilean, 1936-1937 bitartean, Kalamua-Akondia inguruan egon zen frontea. Gipuzkoa frankisten esku; Bizkaia Errepublikazaleen esku. Zazpi hilabetez borroka latza egon zen Eibar inguruko mendietan.

Gudako frontea non egon zen? Non daude lubakiak? Non daude argazki zaharretan ikusten diren zuloa? Bonbek utzitako zulorik ere ikusten al da? Hori guztiori erantzuten ahaleginduko gara datorren igandean.

Hitzordua: Ekainaren 7an, igandea, goizeko 9.30etan Usartzan.

 

etiketak: historia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: