Josetxo Anitua musikari eibartarra hil da
Jugos de Otros, La Tercera en Discordia, Cancermoon, eta berrikiago Josetxo Grieta izan dira bera kantari aritutako taldeak. Rock arriskatua, ingelesez, egin ohi zuten Josetxok eta lagunek. Atom Rhumba eta Single taldeekin ere kolaborazioak egina da. Disko-jartzaile moduan, Bilboko Kafe Antzokian ere hainbat lagunek apreziatu dute bere lana eta gustua. ARGIA aldizkarian elkarrizketa polita egin zion behinola Fermin Etxegoien kazetari eta haren lagunak.
Hona euskarazko albiste pare bat, Sustatun eta Patxi Gaztelumendirenean. Honako bideo hau, Cancermoon-ena duela urte mordoxka bat.
Gaurko hiletaren ondoren, bere lagunak Nick Cave-ren Donostiako kontzertura hurbiltzekoak dira, Josetxo ere hara joango zelakoan.