Hemen zaude: Hasiera Albisteak Armagin­tza Museoaren merchandisinga diseina­tzeko lehiaketa
Dokumentu Akzioak

Armagin­tza Museoaren merchandisinga diseina­tzeko lehiaketa

Asier Sarasua 2008/05/19

Eibarko Udalak, Armagin­tza Museoaren Merchandisinga Diseina­tzeko I. Lehiaketa antolatu du. Joan zen astean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Joan zen astean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenez, Eibarko Udalak Armagin­tza Museoaren Merchandisinga Diseina­tzeko I. Lehiaketa antolatu du.

Lehiaketa hau, Publizitate, Diseinu nahiz Industria Diseinuko ikasle eta profesionalei zuzendua dago. Lanak bakarka edota taldeka aurkeztu ahal izango dira.

Lehiaketak, merchandisingerako produktuak sor­tzea eta diseina­tzea du helburu: Originalak, lehiaketa honetarako bereziki sortuak, Museoan sal­tze­koak eta Museoaren gaiarekin lotutakoak. Produktuak sormen maila eta merkatura­tze-ahalmen handikoak izan behar dira, Espainian edota Espainiatik kanpo patentatutakoak edo patentatu daitezkeenak eta industria-fabrikazioz egiteko modukoak.

Nahi beste diseinu aurkez daitezke. Diseinatutako produktuek, derrigorrez, Museoaren logotipoa eta «Eibar» ­hitza eramango dute. «Museoa» ­hitza sartu ala ez diseina­tzaileen esku gera­tzen da.

Diseinuak aurkezteko epea 2008ko irailaren 15ean amaituko da, 13:30ean. PEGORAn, herritarren zerbi­tzu­rako bulegoan, aurkeztu beharko dira (­Untzaga plaza, Eibar). Karta­zalean, «Armagin­tza Museoaren Merchadinsinga Diseina­tzeko I. Lehiaketa» jarri beharko da, ondo ikusteko moduan.

Informazio gehiago Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.


Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)