Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibarko Euskara liburua

Eibarko Euskara liburua

Leire Narbaiza 2005/11/25 01:07

Agirrebeña Sarasua ZenarruzabeitiaAtzo, Portalean aurkeztu zan Eibarko euskara liburua. Aintzane Agirrebeñak, Asier Sarasuak eta Leire Zenarruzabeitiak egindakua (hirurak argazkian)

Aretua jendez gaiñezka egon zan, batez be edadeko jendia. Inguruko herrietakuak be bertan izan ziran. Serafin Basaurik Eibarko euskerian gaiñeko historixia egin zeban labur-labur. Serafiñek gauza askon artian esan zeban, gaur egunian konkistau biharreko lekua ziber-espaziua dala eta Eibar.org aittatu eban.

Gero, Leirek zertan oiñarritu diran esan zeban. Ostian, Asierrek liburuan nundik norakuak azaldu zeskuzen. Eta amaitzeko, Aintzanek joko bat proposau zeskun: hainbat herrixetako grabaziñuak jarri eta guk asmatu bihar izan genduazen zein herrittakua zan hizlarixa. Orduan bai berriketia! “Hori Ermukua”, “Hau bizkaittarra”, “Hauxe Leinzkua”. Oso era politta aurkezpena amaitzeko.

Liburuak amaittu egin ziran, eta DVDiak ez ziran aillegau. Baiña hillan bosterako DVD guztian eta liburu gehixago izango dittugu, hori bai karuago, 15€tan.

Nik irakortzeko aukeria izan neban eta benetan bihar ona. Serafiñek esan zeban moduan: oooona! Danondako gomendagarrixa, batez be eibartarrondako.

eibarkoeuskara500.jpg

Holako biharrekin euskeria osotu eta indartu egitten da. Euskalkixa indartu ahala, batua be indartzen dogu. Guria galtzen badogu dana galduko dogulako.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: