Kalamuatik Txargainera, Leire Narbaiza eibartarraren bloga
Fernando Muniozgurenenaren ondoren, beste eibartar baten bloga gure komunitatean. Leire Narbaiza euskaltegiko irakasleak (berak maistra berba darabil) Kalamuatik Txargainera izenekoa estreinatu du.
Eibartarrak zerrendako partaide aktiboa da Leire, eta saltsa eta perrexila eroaten du joaten den toki guztietara. Euskal blogosfera ere inguru animatuagoa da orain Leire partaide den honetan.