Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibarko periferiatik / Arastortz: mendi-gailurra eta bertako buzoia 1978-2018

Arastortz: mendi-gailurra eta bertako buzoia 1978-2018

Mikel Larreategi 2018/02/26 08:00
Arastortzeko gaina Ataunen dagoen mendi bat da, Aralar mendizerrako eta Intzartzuko Haitzen parte da. Orain dela 40 urte aitak eta amak buzoia jarri zuten bertan.

Buzoia

Berrogei urte pasatu dira aitak eta amak Arastortzeko gainean buzoia jarri zutenetik. Etxeko argazki-album zahar horietako baten betidanik ikusi izan nituen argazkiak, baina inoiz bertan izan gabe nintzen.

12

Iazko aste santuan anaia eta biok igo ginen bertara, gutxienez buzoia ezagutu nahi izan genuen. Bi mendi-txartel utzi genituen bertan: bata buzoiaren behealdean. Buzoiak piramide itxura du eta beheko aldean hutsune bat dago, hutsune horretan ikurriña eta Gernikako Arbolaren irudi bat daude. Txartel bat hortxe utzi genuen, Gernikako Arbolaren gainean eta Lazkaoko lagun batek klubera itzuli zuen aste pare baten buruan gurasoak zorionduz. Txartela amak gorde zuen.

Bigarren txartela buzoi barruan zegoen larunbatean hara joan nintzenean. Behealde horretan goitik jeisten den tiradera bat du buzoiak eta han barruan gordeleku bat. Bada guk 2017ko apirilean utzitako bigarren txartela hantxe zegoen:

 Apirilean buzoian utzitako bi txarteletako bat hantxe aurkitu dut

Hemen 2017ko apirilean tontorrean buzoiaren ondoan anaia eta biok ateratako argazkia:

Anaia eta biok Arastortzeko gainean

Aurten buzoiaren 40. urteurrena ospatzen dela-eta bertara joan nintzen otsailaren 24an, larunbata. Urteurreneko eguna astelehena izanda, ezin joan bertara eta eguraldiaren aurreikuspenak onak zirela-eta larunbatean bertaratzea erabaki nuen. Eguraldi bikainarekin, giro ezinhobea zegoen tontorrean. Larrunarri / Txindoki eta Aralar zuri-zuri zeuden. Aratz eta Aizkorriko mendizerra osoa ere zuri ikusten ziren, elurrez estalita.

Ditugun argazkien arabera, orain dela 40 urte ere elurra zegoen Txindoki eta Aralarren, agian aurten gehiago.

1978ko eta 2018ko argazkiekin, muntaia bezalako bat egin dut, gutxi gora behera leku beretik ateratako bi argazkiekin, ikusi:

Argazki batetik bestera 40 urteko aldea dago

Hemen, beraz, nere omenaldi txikia orain dela 40 urte Arastortzeko gainean buzoia jarri zutenei, amari, aitxari eta Eibako Klub Deportiboko hainbat laguni. Zorionak!

Informazio eta argazki gehiago:

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut.

Flicker-en
www.flickr.com
Elementos de erral Ir a la galería de erral
Twitterren