Euskarazko lip dub lehiaketa
Euskal musikarekin egindako I. Lipdub lehiaketa antolatu dugu. Lanak Eibarren grabatu beharko dira apirilean, eta hiru bozkatuenen artean aukeratuko dugu talde irabazlea. Sari ederra banatuko dugu: Eibarko dendetan gastatzeko 5.000 euro, eta beste 1.000 euro eskudirutan.
Zer da lip dub bat?
- Lip dub bat ikus-entzunezko mota bat da: kantu ezagun bat entzuten den bitartean, kamara batek plano sekuentzialena ibilbide bat egiten du, eta bidean jendearekin topo egiten du abesten, dantza egiten, eta abar.
I. Euskal Lipdub lehiaketaren oinarriak
- Funtsean bi dira oinarriak:
- euskarazko kantu bat erabiltzea
- grabazioa Eibarren egitea.
Parte hartu nahi al duzu?
- Elkartu gutxienez 30 lagun.
- Aukeratu lokalizazio bat eta kantu bat.
- Eman izena formularioa betez.
Informazio gehiagorako: lipdub [abildua] eibar.org
Antolatzaileak:
-
Eibarko Udala - Euskara saila
-
Eibar.ORG - Internet eta Teknologia Berrien Erabiltzaileen Elkartea
Laguntzailea:
-
Eibar Merkataritza Gune Irekia - Eibar Centro Comercial Abierto
