Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Tienes pareja para el baile de primavera?

Tienes pareja para el baile de primavera?

telezaborra 2005/06/23 12:00


Gaur San Juan gaua.

Jai hauen harira beti akordatzen naiz USAko institutuekin. Bizitzan bete ezin izango dudan amets horietako bat, USAko High School bateko jaian egotea. Seguru gaur gauean jai haundiak egongo direla hango institutuetako kiroldegietan.

Nire plana:

1) Jaia baino astebete lehenago lagun batek galdera egiten dizu: "Ba al duzu bikoterik San Juan jairako?"
2) Cheer-leaders taldearen nagusiari nire bikotea izateko eskatzen diot, baina ezetz esaten dit, futbol taldeko kapitainarekin joango dela.
3) Institutuko egunkariko neska polit bati eskatzen diot, eta baietz esaten dit.
4) E eguna iritsi da. Aitak bere autoa uzten dit Katteren bila joateko. Egun berezia da, eta ez dut amaren kotxe zatarra eraman beharko.
5) Katteren etxean nago, bere gurasoei oparitxoa eman, eta Katte eskaileretatik bajatzen ikusten dut.... polita baino politagoa da.
6) Kiroldegira goaz, jaia han ospatzen baita.
7) Dantza eta pontxeekin gaua pasatzen da.
8) Kotxea hartu eta parking batera joaten gara txirriak egitera.
9) Amodioa egitera goaz, baina biok konturatzen gara oraindik ez gaudela prestatuak hori egiteko. Prest gaudenean jakingo dugu, eta orduan egingo dugu. Bitartean ez dago presarik.
10) Bukatu da istoria.

Txorrada bat da? Bai, baina 5000 euro pagatuko nituzke 18 urte eduki eta hori egin ahal izateko.














etiketak: zaharrak
Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

ba ni ere beste institutura joan nintzen, beraz, ezin jakin.

Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

jajaja,gogoratzen dut guk ere ikastetxean (baina zaharxeagoak ginenean), amerikanizazioak jota-edo, takillak eskatzen genituela, liburuak ez omen ziren mahaietan kabitzen...

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Nik fantasia hau ez, baina benetan txikitan "trastornatu" ninduena zera izan zen, nere eskoletan, filmeetan ez bezala, takillarik ez zegoela, eta ez ginela joaten ikasgelaz-ikasgela ikasgaiaren arabera. Hau da...: Geografia klasera, eta paseotxo bat korridoretik. Gero gidabaimena ateratzeko klasera, eta beste bueltatxo bat.

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Zarautzen ere, Institutu Publikoan takillak ipini omen zituzten (hori komentatu zidaten), baina klase barruan. Oker ez banago Imanol zarauztarra da, beraz agian berak komentatu ahal izango digu hobeto. Ni aldiz beste "institutura" joan nintzen, eta takilla bakarrak, langintza hezkuntzakoen tailerretan zeuden, buzoak eta abar gordetzeko.

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

:DDDD Takillak, nire klasean ere nahi genituen, eta institutuan jarri egin zizkiguten. Baten bat takillara zihoanean, "nora zoan Zack Morris" edo "hartu itzak liburuak AC Slater" bezalako txorradak esaten genituen...

Michael Landon
Michael Landon dio:
2005/10/03 20:27

Oso ona, telezaborra. Nik ere horrelako fantasiak izan ditut behin baino gehiagotan... Zelako eragina izan duen zineak guregan, laletxe!!! Eta beste topiko bat: Non daude protagonistaren lagun pajilleroak?

Gari
Gari dio:
2005/10/03 20:27

Topiko bat falta zaizu: Cheer-leaders-eko taldearen nagusia: institutoko neska "popularrena" Telezabor, zoaz Goienara edo etorri Eibarrespaziora! Horiek baino blog politagorik...

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Badakit ez dela ondo ikusten, baina ezin dut konpondu :( Agian ya.com-etik alde egindo dut. telezaborra 23/06/200500:02

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.