Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Michael Knight, gogoan zaitugu!!

Michael Knight, gogoan zaitugu!!

telezaborra 2005/11/24 00:31

Belaunaldi aldeketekin ikono kulturalak ere aldatu egiten dira. Gure gurasoak Marisolekin hazi ziren. Oraingo gazteen ereduak Andy&Lucas eta Raulito dira. Nire adinean gaudenok beste batzuk dauzkagu, Michael Knight, besteak beste.

Horregatik oso gogorra izan zen aurreko astean arrebarekin (14 urte) gertatu zitzaidana: hitzordua nuen berarekin eta trafikoaren erruz berandu iritsi nintzen.

-Joder, en este puto barrio no aparca ni Michael Knight- esan nion.
-¿Qué coño dices, de qué hablas?- erantzun zidan.

Michael Knight ezin da ahanzturaren putzu beltzean erori. Beraz gaur, nire omenaldia, Kiten gidariari.

El coche fantástico es una trepidante aventura, de un hombre que no existe, en un mundo lleno de peligros. Michael Knight, un joven solitario embarcado en una cruzada para salvar la causa de los inocentes, los indefensos, los débiles, dentro de un mundo de criminales que operan al margen de la ley...

etiketak: telebista
radiomakuto
radiomakuto dio:
2005/11/28 15:35

ez dakit jakingo duzuen ala ez...baina Indiako DJ batek (indiako jatorria, esan nahi du, ziuraski London-eko night club horietan jarri zuen musika) erabili zuen orain dela bi uda, el coche fantastikoaren sintonia, eta arrakasta itzela izan zen abesti hori...

Ximun
Ximun dio:
2006/05/07 00:16

David Hasselhoff kantuan ikusteko:

http://youtube.com/watch?v=NwcLdCT3IsI&search=david

l.k.
l.k. dio:
2005/11/25 00:20

Nire lagun batek korrok eginez kitt imitatzeko gauza zen (¡¡¡¡maikel!!!!).

Eta orduko teknologiaz zer? Gaurko PC batek duen memoria baino gutxiagorekin kotxeak hitz egiten zuen, gidatu ere (eta susmagarriak kamara bidez lokalizatzeko ere bai)

Edorta
Edorta dio:
2005/11/25 00:35

Burmuinaren ez dakit zein zirrikitoetan gordeta geneukan Michael Knight eta bere kotxea. Eskerrak gogorarazteagatik. Emititzeari utzi eta handik urte batzuetara Bilbon izan zen kotxe liluragarria, bertan eginiko nazioarteko azokaren batean. ETBN ikusi nuen nola umeei sartzeko eta bertan argazkiak aterazeko aukera ematen zieten. Gogoratu dut, baita ere, programaren hasieran, sintonia entzuten zen bitartean off-ean entzuten zela soflama paramilitar ikaragaria. Begiratuko dut etxean dauzkadan paperen artean, zeren, uste dut zerbait idatzi nuela kotxe liluragarri hori eta garai hartan iparraldean errefuxiatuak tiropitxoian legez hiltzen zituen GALi buruz. Lokalizatzen badut jarriko dut nire "blogean" :www.goinea.net/blogak/hamaika. Ireki duzu pandora kutxa!! Obrigado.

telezaborra
telezaborra dio:
2005/11/25 02:19

Edorta, zure esaldia:

El coche fantástico es una trepidante aventura, de un hombre que no existe, en un mundo lleno de peligros. Michael Knight, un joven solitario embarcado en una cruzada para salvar la causa de los inocentes, los indefensos, los débiles, dentro de un mundo de criminales que operan al margen de la ley...

Mortymer
Mortymer dio:
2005/11/26 15:14

nunca me la ha puesto dura Michael Knight, pero me encanta la estética cacharrera de esta y otras series de la época, como el equipo A. Estan hechas con una economía de medios acojonante. los personajes y los planos de accion se reciclan sin complejos. parece que la han rodado cuatro jambos con un jeep camelando a sus amigos.

los de la hora chanante dedicaron un capitulo al equipo A y se nota que querian trasladar la misma idea.

Michael Landon
Michael Landon dio:
2005/11/24 12:44

Oso ona, Ente jauna!

Oraindik gogoan ditut MIchael Knight autoan pasatzen zituen uda arratsalde haiek... Eta seriea hasten zeneko Kiten mezua...

Non egongo da Michaelen kotxe hura? Desguazean? Eta hestu eta labur geratzen zitzaion txaketa beltza?

Followil
Followil dio:
2005/11/24 18:10

Oh bai...Michael Knigth gure belaundaldiko bizarre-pertsonaia. Bere estetika egungo latinoen antzerakoa zen, kamisa estu eta irekia (donde hay pelo hay alegria), galtza estu eta nola ez larruzko jaka...zergatik gero hondartzetan korrikan ta bainujantzian ikusi behar izan genuen? antena3-ek noiz emanen ditu berriz Kit-en kapituloak?

gork
gork dio:
2005/11/24 18:14

Norbait gogoratzen da David Hasselhoff-ek atera zuen diskoaz? Baywatch-en behin giño bat egin zioten gidoiean: David Hasselhoff? Bai, uste dut Europan arrakasta handia izaten ari dela esan zuen Mitch Buchananek.

PD: Oraindik Kotxe Fantastikoaren sintonia burutik kendu ezinda nabil: berdin gertatzen zaizue?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.