Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Aqui hay tomate

Aqui hay tomate

telezaborra 2004/05/27 09:35

Teknikoki Aquí Hay Tomate k ez du aitzakiarik. Irudiak, dekoratua, soinu-efektuak... oso ondo egina dago. Telecinco n kaka egiten dute, baina kalitatezko zaborra da.

Noizean behin ikusteko ez dago gaizki. Harrigarriena zera da: ezer ez dagoen tokitik albistea ateratzen dute. Egunotan Maria Jose Campanario ri kamera ezkutuarekin grabatu dizkioten irudiak ari dira eskaintzen. La Campa k ez du ezer berezirik esaten, bakarrik sentitzen dela ezin baitu kalera atera kazetariak direla-eta. Hori besterik ez. Eta horrekin, Jorge Javier Vazquez ek eta Carmen Alcaide k ondorioztatzen dute ikaragarrizko arazoak daudela Ambiciones en eta Campa ez dela zoriontsua. Musika makabroa jarri, ¡qué fuerte! hamaika aldiz esan, gaurkoa oso inpaktantea da izango dela errepikatzen dute eta bideoa sartzen dute.

Egunero ez, baina astean bitan ikusi ezkero dibertigarria da.


etiketak: zaharrak
Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

Egia da, saioa oso ondo eginda dago. nahiz eta edukia gustoko ez izan, alde teknikoa bikaina da. Eta baita gidoia ere, zeren den-dena idatzita dute, baita deiak jasotzerakoan egiten duten agurra ere, neure begiez ikusi dudalako esaten dut.

Gork@
Gork@ dio:
2005/10/03 20:27

Ba nik egunero ikusten dut Tomatea, ia ikusten dudan programa bakarra da, jaten dudan bitartean ikusten dut eta. Zorionak zure bitakoragatik. Gaur aurkitu dut ta pozten nau euskaldun batek telezaborra erreibindikatzen ikustea. Agian iritzi edo kritika pertsonal pixka bat falta da, eta irudiren bat ere, baina ideia ona da. Zorte on zure weblogarekin. Hemendik aurrera sartzen saiatuko dut.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.