Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Si no queda satisfecho le devolvemos su dinero

Si no queda satisfecho le devolvemos su dinero

telezaborra 2005/10/03 10:07

Iragarkietan ondo geratzeko esaldi bat besterik ez zela uste nuen, baina ez, 8 hitz horien atzean mundu bat dago.

Orain 3 hilabete-edo bidai bat egin nuen. Asteburu bat. Argazkiak atera nahi nituen, baina argazki kamerarik ez dut. MediaMarkt-en (ni ez naiz inozoa) kamera digital bat erosi nuen. Bidaian argazkiak atera nituen. Bidaitik bueltan merkatal gunera joan nintzen, kamera itzultzeko. Esan nien opari bat egiteko zela, baina nire lagunak bazeukala beste bat... Dirua bueltatu zidaten. Arazorik gabe.

Ulertu ezazue, pobreziaren muga-mugan bizi naiz.

Hala ere, dena ez da horren polita. Handik gutxira gauza bitxia gertatu zitzaidan. MediaMarkt-en bertan mp3 bat erosi nuen. Etxera iritsi eta kutxa aurretik irekita zegoela susmatu nuen. Prezintorik ez zeukan. Katxarroa martxan jarri, eta memorian 2 abesti zituela ikusi nuen. Hori gutxi ez, eta irratiak estazioak sintonizatuta zeuden!! Lehenengo lekuan ez zegoen SER (Gasteizko dialean lehena, 88.2), Los 40 baizik (100.4). Bigarren eskuko mp3 bat saldu zidaten.

Ikusten denez, ez naiz ni "devolvemos su dinero" horrekin aprobetxatzen den bakarra.

Hilabete honetarako planak:

-Ostiral batean Play 2a erosi. -Asteburu osoan lagunekin jolastu eta astelehenean bueltatu.
-TDT dekodifikagailu bat erosi. Ze kate ikusten diren jakiteko.

etiketak: bestelakoak
Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/04 04:49

Gauza bat Telezaborra. Media Markt'en slogana euskaraz zera da: "Ni ez naiz inozoa" (ez "babua"). Suposatzen dut Gasteizen, Bilbon egiten den moduan, publizitate guztia gazteleraz izango dela. Baina Donostian elebiduna da, eta publizitatean honela ageri da: "Ni ez naiz inozoa".

Jose del Moral
Jose del Moral dio:
2005/10/04 02:06

Jajaja. Oso ona! internet&euskadi blogaren erabiltzaile batek esperientzia oso txarra eduki zuen ere Media Markt-en:

http://www.interneteuskadi.org/blog/productos-defectuosos-en-media-markt-barakaldo/

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 21:16

Animo Telezaborra. Erosi ezazu TDT dekodifikagailu bat, zure azterketaren zai egongo gara eta!

Zu bai azkarra. ;)

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/04 12:26

Bai Zarautz, Gasteizen publizitate guztia gazteleraz egiten dute. "Babua"rena aldatuko dut.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.