Sareinak
Magalpetatik
2011/06/24
Haur besoetakoa. Irakurketa feminista bat
EZIN ESANEZKO BELDUR BAT Gaur, literatur-kritikari gisara natorkizue. Literatur-kritikariok era askotako testuen iruzkinak egiteko tresneria dugu. Herri-ipuinak, poemak, errelatoak edo ipuin literarioak nahiz eleberriak iruzkintzea da gure lanaren zati handi bat. Literatur-kritika feminista egiten dugunok, gainera, ohiko tresneriari teoria feministak ematen diguna gehitu ohi diogu; edozein testu motarekin erabil daitekeen teoria. Emakumeek zein gizonek sorturiko testuak aztertzen dira kritika honen barruan eta gaurkoa, espero dut, horren adibide erraza eta argia izatea. Gehiago irakurri
2010/04/30
desirak eta plazerrak (I)
Euskal poesia erotikoaren antologia bat -geroago Desira plazer (Txalaparta, 2009) liburua izango zena- paratzeko lanean parte hartzea eskatu zidatenean, adostu behar genuen lehendabizikoa poemak sartzeko irizpidea izan zen. Honela, poema bat liburuan sartzeko, gaia erotikoa izan behar zuela erabaki genuen, ezplizitu zein inplizitoa erotismoa den bezalaxe. Neuri emakumeen poesia arakatzea eta proposatzea eskatu zitzaidan eta horretan jardun nuen. Gehiago irakurri
2009/01/19
Garagardoa, elurra, hutsuneak, oihartzunak…
"Sua falta zaigu" (Katixa Agirre, 2007) liburuaren kritika Gehiago irakurri
2008/02/04
Haragia, Eider Rodriguez
Azken aldian euskal narraziogintzan eman diren urratsik interesgarrienetarikoak ipuingintzaren eskutik etorri dira, proposamen berritzaileenak, estetikarik ohargarrienak. Eta euskal irakurlea genero horri bereziki lotu zaizkiolako irudipena ere badut, akaso berritze horren txalotze dena. Euskal ipuingintzaren maila hori, sendotze hori eta aberaste hori berrestera etorri da Eider Rodriguezen azken narrazio-bilduma, Haragia. Gehiago irakurri
