Hemen zaude: Hasiera Blogak Sareinak Artxiboa 2010

Artxiboa 2010

2010/12/31

Urtarrilak 8, SAREINAK irakurle-taldea Zarautzen!

2010. urtea amaitzen ari zaigun honetan, 2011. urterako proposamen interesgarria luzatuko dizuegu agenda berriak estreinatu ditzazuen. Gehiago irakurri

2010/12/09

Empar Pineda, feminismoa eta ezkerra

Empar Pineda Katalunian bizi eta aspaldi Madrilen lurreratu zen hernaniarra da. Feminismoaz eta lesbianismoaz badu zer kontatua, militante nekagaitza izan delako eta urtetako eskarmentua duelako. Azaroan, Donostian, Topaketetan izan zen hitzaldia ematen. 70eko hamarkadako mugimendu feministari eta ezker ideologiari heldu zien, gaur eguneko panoramara hurbildu asmoz. Gehiago irakurri

2010/11/20

“Desira desordenatuak” liburuaren aurkezpenaren kronika

Gasteizko Gora tabernan, azaroaren 2an, aurkeztu zen liburua. Garagardo, ke eta gosea egiteko txokolate eta fruitu lehorren artean, euskal literaturako queer begiradak astindu zituzten, Txikik, Amaia Alvarez Uriak, Kattalin Minerrek, Angel Errok eta Gema Lasartek. Aurkezpenaren ondoren, Gora tabernatik El Parral tabernara egin genuen salto, poesia errezitaldia baikenuen zain. Gehiago irakurri

2010/11/01

Liburu aurkezpena eta les-gay irakurraldia bihar Gasteizen

Desira Desordenatuak liburuaren aurkezpena izango dugu bihar, azaroak 2, Gora tabernan. Eta ondoren, aurreko espaloian... "Ez don armairu" "Ez dok armairu" les-gay irakurraldia Parral tabernan. Animatu, bertan ikusiko gara! Gehiago irakurri

2010/10/02

PoTTorBeRoeN MuGiMenDua eta 2. PoTTorFesT

Gaur arratsaldean aurkeztuko da PottorBero Mugimenduaren manifestua Zarauzko Putzuzulo gaztetxean eta ondoren festa egongo da elkarrekin ospatzeko: 2. PoTTorFesT! Gehiago irakurri

2010/09/10

Gureak egin du

Iruditzen zait, genero indarkeriaren inguruan sortzen ari den lurraldea arriskutsua bilakatzen ari zaigula. Arriskutsua baino gehiago engainagarria. Izan ere, lurralde honetan bortizkeria da nagusi eta mugarriak morboan oinarrituak daude. Genero indarkeria erabat mediatizatua dago egun, prentsa arroxa, uholde, lurrikara eta katastrofe izugarriak edota reality showak bezala. Irakurle nahiz ikusle mediatikook morbo dosia eskatzen dugu eta ondorioz horretan adituak diren marketin enpresek eman egiten digute. Diskurtso guztiak kontsumitzailearen neurrira eginak daude, izan ere, kontsumitzailea bera baita diskurtso-gai eta saltzen zaigun objektuaren eredu. Gehiago irakurri

2010/07/21

Desirak eta plazerrak II

Aurreko artikuluan hamarkadak eta egileen izenak ekarri bagenituen, gaurkoan beste zenbait ezaugarri dakartzagu... Gehiago irakurri

2010/06/23

Desira desordenatuak liburuaren aurkezpena

Ostiral honetan Donostian "Desira desordenatuak" liburuaren aurkezpena egingo dugu... Bazatoz? Gehiago irakurri

2010/04/30

desirak eta plazerrak (I)

Euskal poesia erotikoaren antologia bat -geroago Desira plazer (Txalaparta, 2009) liburua izango zena- paratzeko lanean parte hartzea eskatu zidatenean, adostu behar genuen lehendabizikoa poemak sartzeko irizpidea izan zen. Honela, poema bat liburuan sartzeko, gaia erotikoa izan behar zuela erabaki genuen, ezplizitu zein inplizitoa erotismoa den bezalaxe. Neuri emakumeen poesia arakatzea eta proposatzea eskatu zitzaidan eta horretan jardun nuen. Gehiago irakurri

2010/03/31

aste santu ona izan!

Martxoan egon diren manifa, mundu martxa, jardunaldi, hitzaldi, bilera, tailer, topaketa, parranda eta lanaren ostean... aste santu ona izan dezazuela! Gehiago irakurri