Hemen zaude: Hasiera Blogak Sareinak Artxiboa 2009 Uztaila

Artxiboa Uztaila 2009

2009/07/22

Larruaren geografiak euskal poesian (I)

- Iratxe Retolaza- “Erotismoa eta intimitatea” gaiaren bueltan gozatzera eta gogoeta egitera bildu ginen Eako poesia egunetan. Gai horren inguruko hitz batzuk konpartitzera gonbidatu ninduten, eta Ea herriko elkargunean konpartituriko zenbait gogoeta dituzue datozen hauek. Horietariko zenbait aurretik garaturiko hausnarketak dira, eta beste zenbait egun horietan sorturikoak, taberna eta bazkarietako solasaldietan. Esker mila, bada, Eako poesia egunak antolatzen dituen Herrijeri emon arnasa elkarteari, hemen bilduko diren gogoeta hauek haien ekimenak sortarazi dituelako, eta segituko dugulako gaiaren inguruan hausnarrean. Gehiago irakurri

2009/07/01

Emakumeak Kontari ipuin lehiaketan euskarazko saria eman gabe

Ekainaren 25ean Bilboko Udaleko Arabiar aretoan elkartu ginen EMAKUMEAK KONTARI XVI. ipuin lehiaketaren erabakia eta irabazleak ezagutzeko. Aurrean, Alkate jauna eta Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailaren zinegotzia, zuzendaria eta hainbat teknikari. Gehiago irakurri