Artxiboa 2008
- Abendua (3)
- Azaroa (2)
- Urria (2)
- Iraila (2)
- Abuztua (1)
- Uztaila (4)
- Ekaina (3)
- Maiatza (1)
- Apirila (3)
- Martxoa (3)
- Otsaila (2)
- Urtarrila (2)
2008/12/19
Zein da zure utopia?
Azken Larrunen (Argia aldizkariarekin batera heltzen zaigun "gehigarri" moduko aldizkaritxoan) etorkizuneko Euskal Herri amestuari buruz galdetu ziguten Sareinoi eta hona hemen erantzun genuena. Zerbait gaineratu edo aldatu nahi? Gehiago irakurri
2008/12/12
Zuekin guztiokin... Gudari Kingsak!!!
Gudari egunean sareratu zen talde hau eta hautsak harrotzeko asmoarekin etorri dira. Bloga daukate eta momentuz euren manifestua irakurri eta ikusi daiteke bertan. Gaur iluntzean Artelekun, Feministaldia hasiko da eta erakusketan hartuko dute parte. Ezagutu nahi? Sartu, sartu... Gehiago irakurri
2008/12/05
Eliztar katoliko gehienak emakumeak dira. Nolatan?
Dolores Juliano antropologoak Plazandreokek antolatutako hitzaldi sortako bat eskaini zuen Donostian, azaroaren 28an, “Sistema patriarkala eta erlijio politeista eta monoteistak” izenburupean. Saiatu zen azaltzen eliza katolikoa misoginoa eta matxista izanda, nola gerta litekeen hainbeste emakume eliztar izatea. Gehiago irakurri
2008/11/28
Irakurle taldekoak
Aurreko saioan "Teoria King Kong" irakurri eta komentatu genuen. Hurrengoan "Sua falta zaigu" eta "Escrito en el cuerpo" izango dira mintzagai. Hemen dituzue aurrekoaren kronikatxoa eta datorrenerako deialdia. Gehiago irakurri
2008/11/12
Gizon ikusezina
Durangoko azokako 2008ko kartelak hautsak harrotu ditu. Matxista da aukeratutako irudia? Gaur egungo egoera kontuan hartu du egileak kartela egiterakoan? Zer erakusten du eta zer ezkutatzen du kartel honek? Jarraian honi buruzko datu batzuk... Gehiago irakurri
2008/10/24
Joxerra Gartziaren perla
"Jendaurrean hizlari" lanaren hitzaurrean aurkitu duguna irakurri nahi? Gehiago irakurri
2008/10/15
GOSEGARRI EROTIKO GISA
Gaurko sarrera hau gosegarri bat baino ez da, aperitifa. Oraindik lanean ari gara XX. mendean zehar euskal emakumeok sortu dugun poesia erotikoa bilatzen, batzen, miatzen, aztertzen… 2009ko otsailan plazaratuko den antologia sortzeko enkarguan. Gehiago irakurri
2008/09/11
urriaren 4an elkartuko gara!
Erantzun digutenaren arabera urriaren 4a da data egokiena, beraz, apuntatu zuen agendetan egun hori! Gehiago irakurri
2008/09/05
Irakurle taldea noiz?
Irakurri al dunk King Kongen teoria? edota oraintxe irakurtzen haiz? irakurriko dunk? Baditunk bi hilabete pasatxo Irakurle taldearen proposamena luzatu genuenetik. Deialdian, irailak 13a proposatu genuen elkartzeko, baina beste aukera bat eskaini nahi dugu eta zuek erabakiko duzue noiz egingo den. Bigarren data urriak 4 litzateke. Gehiago irakurri
2008/08/05
Mariasun Landa: "Literaturan hastear nagoela iruditzen zait"
Aspaldian genbiltzan Mariasun Landarekin hitz egin nahian, eta azkenean, berak antolatutako festak, nahiz eta aldameneko gelan izan, Zemoriya kalera eraman gaitu. Mariasun bere niaren bila abiatu zen Paris aldera, eta han unibertso handi batekin topo egin zuen. Gu, ordea, Landaren ni handi horren peskizan arrimatu gara, 10 galdera otarrean, Zurriolako kaskora, eta oso ondo topatu dugu. Aitortu digu, oro har, orain askoz hobeto dagoela lehen baino. Urteak pasatzeak gauza on asko ekartzen dituela esan digu, aipatzen ez diren gauzak, betiere, osasuna eta edertasuna direlako aipatzen direnak. Norberaren burua gehixeago ezagutzeak umilago eta lasaiago bizitzeko parada ematen duela aipatu digu. Eta hori dena diogu Mariasun Landak azken liburuarekin aspaldian zorretan zuen zerbait bete duelako: bizitzan atzera begiratu eta zentzua eman bizitakoari. Paul Ricouer eta beste hainbat filosofok diote bizitza kaosa dela, eta narratibitateak ematen diola kaos horri egitura. Gehiago irakurri
