II. irakurle taldea
- Zer
- Irakurle taldea
- Noiz
-
2009/01/03 12:00 2009/01/03 20:002009/01/03 12:00 - 20:00
- Non
- Skolastika (Bilbo)
- Harremanetarako Izena
- Sareinak
- Harremanetarako e-posta
- sareinak@eibar.org
Lehenengo esperientzia ondo joan zenez, bigarren gonbidapena luzatzen dugu irakule taldea biltzeko. Oraingoan bi liburu irakurtzeko proposamena da, saiakera eta literatura tartekatuz. Bata euskaraz eta bestea, gazteleraz.
Hauek dira bigarren irakule talderako proposatzen ditugun bi liburuak:
- Katixa Agirreren Sua falta zaigu (Elkar)
- Jeanette Wintersonen Escrito en el cuerpo (Anagrama)
Ea zer iruditzen zaizkizuen!!
Urtarrilak 3an Skolastikan bilduko gara, goizeko 12etan, bi liburu hauen inguruko berriketaldia izateko. Ondoren, elkarrekin bazkaldu eta arratsaldean bideo-ekintza izango dugu: bideo bat editatzea. Aurreko irakurle-taldeak Bilboko kaleetan irudi batzuk grabatu genituen, oraingoan, grabatutakoa aztertu eta ideia baten inguruan antolatuz bideoa editatzea da gure proposamena.
Irakurketa on!
