Etiam
musika
Maika Makovski
Iñaki kazetaria da ikasketaz, Diario Vascoko korresponsal aritu zan lehenengo, bankarrotan zegoen inprenta bat hartu eta hura berpiztea lortu zuen, inprenta utzi eta ate blindatuak egiten zituen enpresa batean hasi zen gerente, hura utzi eta Seatle-era jun zan boeing abioiak egiten dituzten enpresa batera. 40 urteen atarian oraindik ez omen du erabaki zer izan nahi duen nagusitan. Bere azken proiektua Yogi eta Booboo bizi diren EEBBetako baso zoragarri haietan turistei hartzetatik ihes egiten erakustea ei da. Trukoa zurekin doana eztiz iguraztea dela kontatu zidan.

Nik badakit zer izan nahi dudan nagusitan. Emakume rockeroa izan nahi dot. Maika Macovski bezalako emakume rockeroa. Atzo ikusi genduan Plateruenanian. Emakume indartsua, atraktiba, probokatzailea, goxoa, gitarra primeran jotzen dau, mila registro ahotsean eta gainera, grazia dauka berba egiten dabanian. Eta ez hori bakarrik, takoi altu haien gainean dantza egin eta bueltak ematen dakizki!
Kontzertu bikaina entzun genduan. Zutik geundenak eserita zeudenak baina gehiago disfrutatu genduala esango nuke. Eta gogoangarriak berak bakarrik, bandarik gabe, abestu zuen lehen kanta eta bisetan gitarraren punteoak ahotsarekin hain ondo imitatzen zuen beste hura.
Hirugarren aldia omen da Plateruenara datorrela eta datorren urtian ere sin falta etorriko dala entzun naban atzo. Ni ere han izango naiz okerrik ez bada.
Hala ere, eta amtsak amets, zaila egiten zait nere burua taula gainean ikustea gero eta desafinatuago abestu nahi duen nere ahots honekin, baina beste bizitza batean "me pido"!
Kasualidadez enteratu nitzan kontzertu honetaz martitzenian irratian. Ainhoa Agirrek musika efemerideen errepasoa egiten duen programan. Ba al daki inork zein dan kontzertuei buruz berba egiten daban mutil bizkaitar saleroso hori? Bestela ere ez dut eskusa handirik behar izaten, baina bere estusiasmoak animatu ninduen Maika ikustera jutera eta dios! eskertu beharrean nago.
Sigur Rós
"Glowing sole" da "Glósóli"ren esanahia. Ez nago oso zihur zer esan nahi daban baina neri "gozo" eta "lovely" ematen dit belarrira.
Post batzuek ez dute berbarik behar. Jose Luisek egin didan opari bat da hau. Sigur Rós izeneko talde islandiar baten bideoklipa. Laister gira batean grabatu duten pelikula dokumentala estreinatuko da: Heima. Nik behintzat ez dut galduko.
Zerbait berezia dute Islandesak. Björk ere islandesa da. Izango da hotza, izango da argia, izango da...
Ahal dela jantzi itzazu kaskoak.
Duna eta Düne
Egunen batian miseriak kontatzen hasi beharko gera ze bestela badirudi "Alicia en el pais de las maravillas" bat naizela eta ezta urrik ere, baina tira! horiek hurrengo batian. Egun berezia gaurkoa. Gustora bazkaldu dot lagun on batekin aspaldiko partez . Eta atsaldean notizia zoragarri bat iritsi jata telefonora: Duna Garate Osoro jaio da. Jasone Osoro, kazetari, idazle eta nere lagunaren alaba. Neska txiki eder honek bere bizitzako egun zoriontsuena eman omen dio bere amari.

Ama, alaba eta Gorka Mendaron bixitatu eta inbidixa sanoz adurra darixola Durangora abiatu gera Plateruenanera. Joseba Irazoki ikusteko berandu iritsi gera baina Herman Düne Uf! Oraingoan ere barruak astindu dizkidate Düne anaiek. Aurrekoan Azkoitiko Mataderixan ikusi nitxuan Julie Doironekin. Berriz ere flipatu egin dot tipo honek ahotsaz aparte gitarrarekin abesteko dakan abilidadiaz, melodia hoiek!. Bateriak timbalataz zelan abusatzen daban entzuten ere izugarri gozatu dot, kanpaitxoetaz, soinu dantzagarrietaz, distortzio perfektuetaz...
Uf! Gaurkoa ere zoragarrietan apuntatzekua. Eta orain eskuak fuerte fuerte estutu eta daozen lo-ordu apurrak aprobetxatzera.
Maltzagako sorpresak
Egunian lau aldiz pasatzen naiz Maltzagako rotondatik. 720ºko giroa ematen diot egunero iaz, Asier Sarasua eta biok, Koldo Zuazoren Deba Ibarreño Euskara liburuaren portada hau egiteko erabili genduan eskultura horri.

Baina harira, atzo lanera nentorrela azkoitiko lagun bat topatu naban rotondan bertan. Justu portadako argazkia ateratzeko ipini behar zaren lekuan kontzertuetarako kartelak pegatzen dira eta bertan zegoen Pato. Bi kartel zeuzkan eta bana eman zizkidan.
Batek, datorren azaroaren 4an Ruperrek Azkoitiko mataderixan joko dabala iragartzen zaban. Kartel horri seguruenik etxean egingo diot toki bat baina bestia hemen pegatukot.

Triku Festie 2007 Azpeitin.
Ostiralean, urriak 19
19:30 Jaiaren aurkezpena. Perez Arregi plazan. RE_Mapa: Izarraitz Azpeitiko zenbait kokapenetan jasotako soinuen manipulazioa jasotzen du ikusentzuteko proiektua Ondoren: Fernalia (Azpeitia)
Urriak 25, osteguna
Gora Japon eta Bizarrak
Urriaren 26, ostirala
Audience eta PT-Bizarro
Urriak27, zapatua
T taldea, Lisabo eta Dj Ulea
Urriak28, Igandea
Tender Forever talde ipar amerikarra eta Elorrioko Logela Multimedia
Emanaldi guztiak doainik dira Azpeitiko plazan montatuko duten karpan. Lisabo iaz ikusi nituan estreinakoz Durangoko Plateruenanian eta guztiz arrituta utzi ninduten. Ezin daitezke beste inokin konparatu, hain dira desberdinak! Audiencen disko bat dakat baina hau ere oso gutxi entzun dot. Musika nahiko zaila egiten dute. Baina Jatsu nere lankide eruditoak esan dianez, zuzenekoan mordua irabazten debe. Logelak aurkeztu dezaken edozer da interesgarria eta beste taldeak ez ditut ezagutzen. Hala ere, ni behintzat, ia seguru azalduko naiz karpara egunen batean.
Magikalia?
Domekan Joxe Arantzabalek bota zitxuanak entzun ostian animatu egin naiz post hau idaztera. Gainera, gaur Garik urteak betetzen ditu eta blogosferan zorionak emateko aprotxatuko dot. Gari, sol sol la sol do si, sol sol la sol re do, sol sol SOL mi do si la, fa fa mi do re do.
Luistxok esaten daban moduan bloga norberana da eta norberak erabakitzen dau zer egin berakin. Eta idatzi egingo dot, perlatxo bat topatu izan dotenian, faltan bota izan dotelako izugarri Etiam, eta orain perlatxo bat dakatelako eskuartean.

Hauxe da. Txuma Murugarrenen azken diskoa. Marginalia. Ausarta, desberdina, dekadentea batzutan, romantikoa bestetan, fina eta tristea. Bigarren aldiz entzun behar den horietakoa. Nik bi, eta hiru, eta lau aldiz entzun dut dagoeneko, eta gero eta gehiago gustatzen jata.
Eta dudaripe erosi, euki eta gorde egin behar den horietako bat da. Zenbat gauza, eta zeinen desberdinak egiten diren ikusi eta entzuteko. Eta gure Tom Waits partikularraren diskografia osoa eukitzeko, eta CDarekin datorren liburuxka zoragarria delako. Ze argazki! Seguru nao kriston ondo pasatu zebela argazkiok ateratzen!

Zelan konponduko dira zuzenekoetan? Haizea jotzeko pertsona bakarrarekin konponduko ote dira? Bueno, ni zain.
Izaskunen titiburu aluak, bota altu eta gona beltz horiek, edozein gauetan atera leiken eguzkia... Quiero ser una txika Txuma! Eta igual, izan banaiz! Esan al nizuen Mathilderen lehen ikuskizunean dei galdu bat jaso nabala telefono ezkutu batetik saioa hasi baino bi minutu lehenago?
Pearl Jam
Gaur Pearl Jam-en kontzertua Madriden. Inbidixa haundi haundia diet zapatuan Gasteizen egon ziren guztiei. Kontzertu mundiala izan omen zen. 2 ordu pasa, abesti zahar asko ... Andoni anaiaren eta lagun biren kronika entzun dot eta biek jarri didate oilo-ipurdia.

Pearl Jam-ek Aiala gogora erazten dit. Eta Eskoriatzan egin genduan parranda hura, eta egin genitxuan dantzak. Ezagutzen zuen ahotsik sensualena zela zioen Aialak abeslariari buruz. Eta ze polita izan zitekeen sukaldatzen ari zinela, salan horrela tarareatzen zuen norbait eukitzia. Aiala sukaldari oso ona da.
Behin euki dot istripua kotxian eta Pearl Jam entzuten nijoan. Afari bat euki naban aste barruan Eskoriatzan eta Guardia Zibilaren kontrola zegoen Oñatiko rotondan. Hain ipini nintzen kontentu geratu ez nindutenian! Bolumena igo eta aurrera nixela edurra hasi zan mara-mara. Grabatuta dakat irudi hura nere buruan: edur maluta haiek kristalaren kontra Pearl Jam entzuten.
Plaentxiko bariantea baino lehen dagoen kurba handi hori belozidade larregikin hartu naban eta kotxeak laban egin zidan. Bazterra jo lehenengo eta beste karrilera gero. Eskerrak inor ez zebilen! Berriz zuzendu eta geratu ere egin barik aurrera segitu naban. Bihotza lasaitu zanian, musika berriz igo eta etxeraino. Han ikusi nituan kotxeak zeuzkan, eta oraindik dauzkan, marra eta txapa zulo guztiak. Bat eskumaldeko pieza bakoitzeko. Baina ni behintzat onik!
Amets egiten ere oso ondo pasatzen dudanez. Asteleheneian Parisen jotzen dau Pearl Jam-ek. Tren azkarrean jun, asteburua Parisen pasa, asteleheneian kontzertua ikusi eta martitzenian lanera. Ummmh! Zein dator nerekin?
Argazkia Gasteizen ateratakoa da eta berain web ofizialetik hartu dot.
Lotsagarria euskararen tratamendua BilbaoLive-en
Euskararen presentzia lotsagarria izan zela esatera nindoan baina, keba, ez zen lotsagarri ere izan, ZERO izan bait zen presentzia. Zapatuan egon nitzan eta izugarri gustatu zitzaidan bai lekua, taldiak eta antolaketa. Datorren urtian errepikatzeko asmoa dutela entzun dot eta asko poztuko naiz baina ea datorren urtian BilboLive deitzen dioten eta euskeraren erabilera duinago bat egiten duten.
Beren weba elebidun egiteaz arduratu dira baina hortik aurrera ezebez. Musikari bakar batek ere ez zeban ez "Gabon" eta ez "eskerrikasko" esan eta kartel guztiak erdera hutsean zeuden.
Baina antolaketa bikaina iruditu zitzaidan. Kotxea behean laga eta minutu bakar bat itxaron barik Kobetamendira igo gintuzten autobusez. Itzal gutxi baina ingurune bikaina tipo honetako jaialdi bat egiteko. Ez nekien Bilbotik hain hurbil hainbeste bedar aurki zitekeenik!! Goian ere dena oso ondo antolatuta. Hori bai, aukeran, komun gutxi.
Iritisi eta El inquilino Comunista ari zan jotzen. Aspaldian pista galdua nion talde honi baina zuzeneko indartsua egin zuten. Geratu barik zebilen bajista hark entretenituta mantendu gintuen kontzertu osoan.
Eta gero Pretenders. Bua, ze dotorea dan emakume hau!. Chrissie Hynde. 55 urte ditu eta ikusi egin behar da nola mugitzen dan eskenatokian! eta nola geratzen zaizkion bakeroak! Betiko kantuak, baina benetan gustora ikusi naban kontzertua.
Los Planetas gero. Lehen aldiz ikusi nituenean munduko talderik sosoena zela erabaki nuen eta zapatuko kontzertuan konfirmatuta geratu zan. Ze sosoak diren zuzenian! Gainera, "Un buen día", gehien gustatzen jatan kantua Anartzekin berbetan nengoela jo zeben eta galdu egin naban. Lastima!
Ariel Rot eta Andres Calamaro ondoren. Besterik gabe. Exerita ikusi genituen "Placebo"rentzako indarrak gorde nahian. Tabernetan hainbeste aldiz jartzen dituzten "hit" guzti horiek entzun genituen. Ez nekien hainbeste kantu ezagun zituztela!
Eta Placeboren txanda. Kartelburuak ziren eta merezitako tokia zela argi laga zeben. Argiak eta eskenatokia oso oso bistoso, eta zuzeneko benetan indartsua hiru mutil hauek egin zutena. Oraingoan ere bajista hanka luzeari begira eman naban kontzertu erdia baino gehiago.
Eta Rinocerose osorik ikusteko indarrik gabe geratu ginen. 3-4 kantu eta etxera. "Rinoceros dantzarako taldea da eta nere hankek ezin zeben gehiago. Abuztuan "La Ruta de la Platara" juteko behar ditut oinok eta datorren astian Bennicasinera nixe. Umh, Pixies!
Urtebetetze festa
Kaixo Iratxe!
Atzo jendiak zugatik galdetzen zian eta nik daneri ondo zenbiltzala esaten nien. The people miss you. Gabonak pasa ostean Bilboko lagunekin bazkari bat egin bihar dogu Ubitarten.
Gu ondo. Betiko antzera. Ikuskizuna oso polita izan zan. Agurtzane eta hasierako ekipoa omendu zituzten. Jesus! Hainbeste urte eta nerbiosa zauan Agur, taulara igotzeko.
Ni erropaz aldatzera jun nitzan etxera 10 urtek dotere jutia merezi zebelako eta han igo zan Joxemi, bere kuadrozko alkondariakin eta txaketia kendu ere egin barik. Hurrengo ikusten dotenian errietan egin bihar diot. Resu, berriz, dotore dotore igo zan, bodetarako erropiakin moduan.
· Tapia eta Leturia (muy alegres ellos).
· Kirmenek ipuintxo bat irakurri zaban. Bateron batek esan zaban mutil hau gero eta guapuaua dauala eta egixa da. Eta zelan gustatzen bere berbetia!
· Petti (umh! desiatzen nago bere kontzertu oso bat ikusteko).
· Rafa Rueda (ze majua dan!) eta Split77-ko bajista guapo guapo hori.
· Serrano (Kafe Antzokiarekin batera ospatzen dau Asierrek neskia ezagutu zabanekua eta atzo ere kantu bat dedikatu zion. Ai! que bonito!).
· Mikel Urdangarin (Barriak egin genitxun "con el jerse de punto arroz que se habia traido". Teklaua jotzen zaban beste batek ere "punto de arroz"eko jertsia zakan eta moda-modakua zala erabaki genduan).
· Anje Duhalde (betiko lez).
· Ander Lipusekin kriston barriak egin nitxuan.
· Doctor Deseo ixa ixa en pleno (Lauaxetaren kantua eta "corazon de tango" jo zeben eta berriz esan zaban "sois unos jodidos horteras" kantua hasi aurretik).
· Txuma. (Izaskun kantua abestu zaban eta ni nere lagun Izaskunetaz akordatu nitzan. Eta umia euki zabanian Txumaren disko hau erregalatu nionekoa eta berak zelan eskertu zidan norbait amataz akordatu zala esanez).
· Aurkezle Joxe Angel. Umh!! ze goxua dan gizon hori. Esan al dizut Gaubasarako Ruperren kontzertua eta Eguneroko bizitzan kantua aukeratu zabala? Banakixan norbaitek hori aukeratuko zabala eta horregatik esan naban nik Postal Service.
· Ez dakit bateronbat ahazten jatan... A bai!!! Gari a kapela kantatzen eskilaretan jarrita. Kitarra eta ezer barik (que punki es!). Athom Rhumbako nere patilloso preferidua ere han ikusi naban pululatzen baina ez zan gora igo. Anari eta Ruper ere iragarrita zeuden Agurrek pasa zidan zerrendan baina ez ziren azaldu.
Luntxian bandeja asko pasatzen zian baina nik berba asko, edan eta jan gutxi eta piskat mozkortuta amaitu naban. Gero parrandarako astirik gabe bueltatu ginan. Bata eta bestea saludatu orduko txoferra etorri jatan noiz jun bihar ginan esaten. 12ak ipinita geneukan ordu tope moduan eta 12:30etan atera ginan. 1:30etarako ohian nauan baina gaur kao nao. Burukomin apur bat eta loguriak.
Bueno maitxia, egun on ona izan.
maite
... zorionak beti
Alde Zaharreko Zara batian sartu eta praka beltz batzuk pespunte zurixekin eskatu nion dependientari. Wait a moment please esan zian eta beste dependienta baten bila jun zan. Ni neu gorritu eta que quiero unos pantalones negros con pespuntes blancos! esan nion.
Hamar urte baino gehiago pasatu dira ordutik. Kazetaritza ikasten ari nitzan Leioan eta Arangoitin bizi nitzan orduan. Aspaldi pasatu ziren modaz pespunte zuridun praka beltzak eta noizian behin euskeraz dakien dependienta batzuk topatu daitezke gaur egun Bilbon dauden Zara dendetan. Alde zaharrian euskera entzuten da takian potian eta poliki poliki bada ere, bidea eginez goazela esango nuke.

Hala ere, Kafe Antzokikoek salto kualitatibo bat eman zeban bere garaian. Alde Zaharretik erdigunera egin zeben salto. Txepetxen teoriek seguru euki zebela honetan zerikusirik. Eta Bilbo erdira jun eta euskaltegiak eta KafeAntzokia zabaldu zituzten eta erdigunetik bertatik hasi ziran euskal birusa kutsatzen. Eta 10 hamar urte pasa dira dagoeneko Kafe Antzokia zabaldu zebenetik.
Agurtzane, nere ahizpa hasieratik aritu da bertan eta badakit gutxi-gora-behera zenbat eta zenbat ordu, eta buruhauste, eta disgustu eman dizkien Kafe Antzokiak. Baina neri, dios!, neri behintzat plazerra baino ez dit eman. Bilbora erosketak egitera nixenian Kafe Antzokian bazkaltzia, plazerra da niretzat. Hara jun eta kontzertu bat ikustia, plazerra da niretzat. Goizeko 6ak iritsi, argiak piztu eta gaua konturatu barik jun dala ohartzia, plazerra da niretzat. Kabinara begiratu eta Josetxo dauanian eskuarekin "P" bat marraztu eta Pixies jartzen dabanian... hori bai dela plazerra!
Zenbat eta zenbat kontzertu zoragarri. Zenbat jai, zenbat parranda, zenbat lagun... Kopetan lotzeko moduko zenbat eta zenbat irrifarre eragin dizkidan Kafe Antzokiak. Eskerrikasko. Mila mila esker, bihotz bihotzetik, zuen 10. urteurrenian.
10 urte eta kontzertu bat
Kafe Antzokia zabaldu zebela 10 urte pasa direla eta Anartzek kontzertu bat aukeratzeko eskatu zidan. Bilbohiria irratiko Gaubasa programarako zan. Fermin Etxegoien, Iñaki Aranbarri, Jabi Zabala, Joxe Angel Irigarai eta beste batzuen artian azaldu zan nere ahots horrorosoa. Uf!! Ohituta ez dagoenarentzat ze gogorra egiten dan norberaren ahots grabatua entzutea!
Nerbiosa ere egon nitzan, eta entzun ostean damututa ere bai baina ohore haundi bat izan zan neretzat nere aportaziotxoa egitia.
Hemen azpian Anartzek eman zian programaren grabazioa.

Irakurri barik berba egin naban baina hona hemen preparatu naban espitxa.
Jo ze zaila! eta kontzertu bakarra azpimarratu biot!
Zaila egiten zait batetik oso txarra naizelako izenak gogoratzen. Eta bat baino gehiago dira, zer ikusi eta entzutera nixen jakin barik, ikusi ditudan kontzertuak, izugarri gustatu jatazenak eta orain talde haien izenak gogoratzen ez ditudanak.
Hamar urte asko dira eta konturatu barik azkenak ikusi ditudanak etortzen jataz gogora. Eliot Murphy-rena. Sarri etorri da Eliot Bilbora eta Manuk urtero esaten zian juteko eta juteko, baina aurten jun naiz lehenengoz eta datorren urtian ere han izango naiz.
Eta etortzen jata gogora baita, eguen txoro batian irratian kontzertua zauala entzun eta garajean bertan kotxeari buelta eman eta Sharon Jones ikustera jun nitzanekua, orduan ere oso ondo pasatu naban.
Bueno eta Ruper? Ruper transformatu egiten da Kafe Antzokian. Neri izugarri gustatzen jata, disko ia guztiak dazkat eta bere kantu gehienak tararetzen dakit, baina onartu beharra daukat zuzenean soso xamarra dala. Kafe Antzokian ezik. Ruperren Kafe Antzokiko kontzertuak bereziak izaten dia. Forofo mordoa juntatzen gera han eta berak ere onenak ematen ditu. Urteroko zita da hau.
Baina kontzertu berezi bat eskatu didatenez "The Postal Service"ena aukeratuko dot. Zergatik? Ba ez dakit. Ni ez naiz oso teknozalea. Neri gitarreoak eta rocka eta bluesa eta ... bueno, egia esan, musika moeta gehienak gustatzen jataz baina zuzeneko kontzertuak espektakuloa ematen didatelako gustatzen jataz. Eta kontzertu konkretu hau etorri jata burura eta bi buelta eman ostean bera geratu da.
Bi tipok osatzen debe Postal Service baina orduan, duela bi urte edo izango zan kontzertu haura, neska batek laguntzen zien teklatuetan. Tipo bat ordenagailu baten aurrian eta bestea eta kantuan, eta kitarra jotzen, eta baita bateria ere. Ointxe altxatzen zan eta korrika kitarra hartzen zaban eta ointxe jartzen zan bateria aurrean. Eta ze ahots... Gau hura gordeta geratu da nere buruan. Gero Benicasinen ikusi nituen berriz baina ez zaban zer ikusirik euki Kafe Antzokiko kontzertuarekin, hura berezia izan zan.
Eta kantu bat aukeratzekotan Such a great hights. Zelako altura handixak edo holako zeozer esan nahi dau, egun horretan go-gora eraman nindutelako bi tipo hauek.