Zer da erabilgarritasuna
Erabilgarritasunari buruzko hitzaldia UEUn.
Baiona 2003ko uztaila.
(Hemen power point-a baina kontuz! 3.5MB dira)
Nola egin interneterako diseinu erabilterrezak
Interneten nabigatzeak, beste medio batzuk ez bezala, ikasketa prozesu bat eskatzen du. Erabiltzaileak medioa erabiltzen ikasi egin behar du eta diseinatzailearen lana da ikasketa prozesu hori erraztea.
Erabilgarritasuna (Usabilidad, Usability)
Dagoeneko askotan aipatu ditugu erabilgarritasuna, erabiltzailea, diseinu erabilgarriak... bezalako hitzak. Egin diezaiogun tarte txiki bat definizioei:
Erabilgarritasuna definizioz: Erabilia izateko gaitasuna. Erabiliak izateko egin diren objetuak ez erabiliak egiteko egin diren objetuetatik desberdintzen duen ezaugarria. Beste era batera esanda objetu bat erraz edo nekez erabili daitekeen neurtzen du erabilgarritasunak.
Zergatik da garrantzitsua erabilgarritasuna:
Erabiltzailearen aldetik:
Kontsumitzaileei gauza erabilterrezak gustatzen zaizkie. (Bideoa)
Erabiltzeko errazak diren gauzak fideltasuna sortzen dute. (Telefonoa)
Erabilterreza = Satisfazio handiagoa
Enpresarioaren aldetik:
Erabiltzeko errazak diren gauzak, bilatu egiten diren gauzak dira.
Erraz erabiltzen diren funtzionalitateak, erabiltzaileen nahi edo desioen aurretik jartzen dira eta hau abantaila bat da merkatuan.
Erabilgarria = irabazi handiagoa
Estatistiken arabera erabilgarritasunean inbertitzea oso errentagarria da enpresarentzat. Thomas Gibs-ek “Principles of software Engineering managment” liburuan erabilgarritasunean inbertitutako koste/irabazi ratioa 1 / 10–100 dolarretan kokatzen du. Hau da, enpresa batek erabilgarritasunean inbertitukako dólar bakoitzeko 10 eta 100 dolar bitarteko irabaziak eukiko ditu. Webgune korporatiboa batean, intranet batean, extranet batean, e-commerce batean erabilgarritasunean inbertitzeak onura ekonomikoak ekartzeaz gain bezeroaren satisfazio gradua, eta ondorioz fideltasuna, handituko du.
Horregatik diseinu erabilgarriak egin ahal izateko hasera haseratik izan beharko ditugu kontutan erabilgarritasunaren oinarriak eta erabiltzailea bera. Behin webgunea bukatua dagoenean oso zaila eta garestia da aldaketak egiten hastea. Horregatik edozein gune egiten hasteaz bat oso garrantzitsua da testeatzea. Zerbait egin eta probatu, erabili, beste zerbait egin eta probatu, erabili ... Modu honetan gunea denbora laburragoan egiteaz gain, errentagarriagoa ere izango da.
Diseinua ez da artea
Objetu hauek ez dute erabiliak izateko balio, arte lanak dira. Carelmanek eguneroko objetuak eraldatuz arte lanak egiten ditu. Objetu hauen erabilgarritasuna galdu egin da estetikaren mesede.
Artea eta diseinuaren arteko desberditasun handietako bat erabilgarritasuna da. Artea ez dago zertan erabilgarria izan behar. Artea: originala eta berritzailea izan ohi da. Hartzailearekiko sorpresa sortzea da bere helburua. Eta inkognita edo misterio bat da arte lan horrek nola eragiten dion hartzaileari.
Zer gertatzen da diseinu desberdin eta berritzaileak eta gainera erabilgarriak sortzen saiatu ezkero? Starcks-en zukugailua edo exprimidorea. Ba oso gutxitan asmatzen dela. Eta interneten ere sarri gertatzen da gauza bera. Irudia eta diseinuaren mesede erabiltzeko oso zailak diren webguneak egiten dira. Eguneratzeko inposibleak direnak, menu inposibleak dituztenak, informazio nahasgarri eta zaila dutenak, gure etxeko modem koitaduak inola ere kargatu ezin dituen irudiz jositako webgune astunak.
Web-diseinuak ez dira arte lanak. Ez dira paperezko eskuorriak, ez eta telebistako iragarkiak ere. Internet, beste medio bat da eta bere ezaugarriak ditu eta ezaugarri hauek kontutan izanda egin behar ditugu web-diseinuak. Internet medio oso interaktiboa da eta erabiltzaileak webgunearekin sortzen duen harremanaren araberako izango da arrakasta.
Erabiltzailea nabigatzen ari denean, ez du modu lasaian egiten. Azkar topatu nahi du bila ari den informazioa. Ahalik eta denbora laburrenean burutu nahi du bere helburua. Horregatik ihes egiten du denbora galdu erazten dioten webguneetatik: flash sarrera bat behin eta berriz ikustera behartzen duena, kargatzen asko tardatzen duena, plugin berezi bat instalatzea eskatzen duena, nere nabigatzailean gaizki ikusten dena, eta abar... Webgune hau 800x600eko pantailan ikusteko optimizatua dago. Berdin zait!. Edozein pantailatan, edozein plataformatan eta nabigatzaile guztietatik ikusteko guneak diseinatu behar ditugu. Web-diseinuak, azkarrak, argiak, malguak eta erabilterrezak izan behar dute. Milaka gune daude sarean eta gureak ez badu berehala erantzuten erabiltzailearen beharra joan egingo da beste webgune batera.
Gaur egun, web-diseinuan estandar batzuetan oinarritzen den maketazio bat errepikatzen da behin eta berriz. Eskema:
- Logoa pantailaren goi aldean.
- Menu nagusia orrialdearen goi aldean.
- Bigarren mailako nabigazio menua ezker aldean.
- Eta edukiak orrialdearen erdigunean.
Zenbait diseinatzailek estandar hauek kreatibitatea mugatzen dutela uste dute erabiltzako inposibleak diren webgune originalak diseinatuz. Baina zertarako balio dute standarrek?
- Erabilera eta ikaste prozesua errazten diote erabiltzaileari. Eskemak errepikatu ezkero, beste gune batzutan izan duen ikasketa prozesuari esker, erabiltzaileak badaki nondik nora ibili.
- Denbora aurrezten dio diseinatzaileari. Standarrek funtzionatzen dutela ziurtatua dagoenez ez dago eskema berriak asmatzen ibili beharrik.
- Eskuragarritasuna. Zenbat eta estandarizazio maila altuagoa izan informazioa orduan eta eskuragarriagoa izango da.
Ezinbestekoa da erabiltzaileak zer nahi duen jakitea eta hori da eman behar zaiona eta ez besterik. Erabiltzailean oinarritutako web-diseinuak egin behar ditugu. Horretarako oso argi euki behar dugu gune hori zertarako erabiliko den. Eta behar horiei erantzungo dioten web-antolaketa egin behar dugu. Informazioa modu egokien antolatzeari, informazioaren arkitektura deritzo.
Informazioaren arkitektura
Zer da zehazki informazioaren arkitektura? Webgune bateko informazioa antolatu eta izendatzea, halaber, nabigazio eta bilaketa sistema egokiak diseinatzea erabiltzaileak modu erraz, arin eta eraginkorrean aurki dezan bila dabilen informazioa.
Antolaketa: Edukia batu eta talde edo multzo desberdinatan banatu.
Izendaketa: Nola izendatu antolatu ditugun eduki talde horiek modu ulerterrez batean eta taldea osatzen duten elementuak adieraziz.
Nabigazioa: Elementu nabigatzaileei esker; nabigazio barra, mapa eta eduki taulei esker erabiltzailea geuk sortutako informazio estruktura honetan zehar mugitu ahal izango da.
Bilaketa: Bilaketak interesatzen zaigun informazioa lokalizatzen lagunduko digu.
Informazio arkitekoak target-a/irakurlea/hartzailea/bezeroa, ondo ezagutu behar du. Bere beharrak, erabilera kontestua, adina, sexua, lanbidea, ... Eta bezeroa diogunean ez dugu webgunea ordaintzen duena esan nahi gunea bisitatuko duena baizik. Erabiltzaileak zer nahi duen eta nola jokatzen duen jakin ezkero esfortsurik gabe erabiliko duen guneak diseinatzeko gai izango gara. Erabiltzaileak bi hiru klik-etan ez badu behar duena bilatzen joan egingo da eta ez da berriz itzuliko. Normalki, erabiltzailea ez dago gure webgunea nola erabiltzen den ikasteko prest.
Erabilgarritasun testak
Webgune baten erabilgarritsauna neurtzeko test-ak egin ohi dira. Bi test dira ezagunenak: Erabiltzaile testak eta test heuristikoak.
Azterketa heuristikoa: “Human Computer Interaction” edo “Pertsona-Ordenagailuaren arteko harremanen” zientziak aztertzen dituen zenbait ezaugarri edo kriterioren arabera egindako azterketa da, heuristikoa deritzona. Azterketa moeta honek diseinu arazoen %42 antzeman ohi ditu. Beti ere azterketa egiten duten esperto kopuruaren arabera.
Prozedura: Esperto bakoitzak bere check list-a edo erabilgarritasunaren kalterako diren ezaugarri zerrenda euki ohi du eta horren arabera txosten bat idazten du webgunean aurkitutako akatsakin. Esperto bakoitzak bere akatsak aurkitzen ditu. Jakob Nielsen, erabilgarritasunaren guruak dioenez, 3-5 aztertzaile heuristiko nahiko dira azterketa heuristiko on bat egiteko. Hala ere, beti komeni da test heuristiko baten ostean webgunea erabiltzaileekin testeatzea.
Erabiltzaileekin egindako testak: Erabiltzaileari aztertu beharreko webgunean egiteko lan edo tarea batzuk jarriko dizkiogu eta grabatu egingo dugu erabiltzailaren jokaera (bideo batean, sofware berezi baten bidez, eyetraking deritzaion makinariaren bidez, ...). Garrantzitsua da baita erabiltzailearen jokamoldeari buruzko apunteak hartzea eta azkenean eskuz betetzeko inkesta bat emango diogu izan duen esperientzia konta dezan. Webgune bat ondo testeatzeko 5-10 erabiltzaileko lagin bat balekoa izan daiteke.
Test heuristiko bat egitea nahiko konplexua da. Ezagupen teoriko maila altua eskatzen bait du, baina erabiltzaileekin egindako oinarrizko test bat egitea nahiko erraza da eta emaitza benetan interesgarriak lor daitezke.
Web erabilgarrien ezaugarriak
Ez dago urrezko erregelarik. Webgune bakoitzak bere izaera, bere helburuak eta bere erabiltzaile konkretuak dauzka. Baina ondoren zer egitea eta zer ez egitea komeni den gainetik bada ere azaltzen saiatuko gara:
Egitura
Gunearen egitura erabiltzailean pentsatuta egin behar dugu, bere behar eta helburuen araberakoa behar du izan. Sarritan enpresaren egitura eta antolaketa berberarekin egituratzen dira webguneak, departamentuka edo funtzioka, erabiltzaileari ez zaio interesatzen gure enpresak nola funtzionatzen duen, bere beharrei egokitutako informazioa nahi du.
Sarrera orriaren garrantzia
- Sarrera orria enpresaren aurpegia da munduari begira. Eskaparatea.
- Webguneko orri garrantzitsuena eta bisita gehien jasotzen dituena da.
- Erabiltzailearen lehen inpresioa ona ez bada, ez da berriz itzuliko.
- Nolakoa izan behar da?
- Sarrera orria gainontzeko orrien desberdina izan behar da. Diseinu orokorrean integratua baina berezia. Erabiltzaileak argi izan behar du noiz dagoen home edo sarrera orrian eta noiz barruko orrialdeetan.
- Logotipoa eta enpresaren izena. Argi eta garbi ikusi behar da enpresaren logotipoa eta izena. Sarrera orrian eta beste guztietan ere bai.
- Slogan edo tagline-a. Gunea zertarako den adierazten duen slogan edo esaldi bat gehitzea komeni da.
- Argi eta garbi azaldu behar da webgunearen helburua zein den. Zertan bereizten gara beste webgune batzuetatik. Zer daukagu guk konpetentziak ez duena?
- Eta zerbait bereizgarria egiten badugu argi eta garbi adierazi lehen orrian. (administración de cat)
URL-ak
- Kontuz izen zailekin. Url-a zuzena, argia eta erraz gogoratzekoa izan behar da.
- Izenaz gain, idazketa erru posibleak ere erregistratzea komeni da. Google.com, gogle.com, ...
- Barruko orrialdeen url-ak ere argiak izatea komeni da.
- Framerik ez, benetazko url-ak desagertarazten bait dituzte.
Informazioaren tratamendua
- Webgune baten estruktura piramidala da. Hau da informazio garrantzitsu eta gaurkotuena beti goian jarri behar da. Hasierako orrialdeetan.
- Informazioa erraz kontsultatzeko moduan egituratu behar da. Erabiltzaileen %79ak ez ditu webguneak irakurtzen, gainbegiratu egiten ditu, eskaneatu. Hitz eta esaldi solteak irakurtzen ditu han eta hemen eta interesatzen zaionean bakarrik irakurriko du testu osoa. Informazioaren antolaketa ere piramidala izatea komeni da. Informazioaren egituraketa:
- Titulua.
- Azpititulua.
- Sarrera edo laburpena.
- Edukia.
Hots, izenburuak ondo destakatu behar dute, egin sarrerak, hitz klabeak ere ondo destakatu, zerrendak erabili informazioa antolatzeko, ...
- Idea bat parrafo bat. Parrafoak motzak izatea komeni da eta bakoitzean idea bakarra trasmititzea. Parrafo luze batek erabiltzailea beste motzago baten baten bila joatera bultza dezake.
- Motz eta zehatz idatzi. Irakurketa %25 motelagoa da pantaila aurrean paper aurrean baino. Askoz nekagarriagoa da pantailan irakurtzea beraz ez dezagun erabiltzailea nekarazi. Estiloa zuzena eta objetiboa izan behar da.
- Zuzena. Ez erabili esaldi rinbonbanterik. Erabiltzaileak presaka nabigatzen du ez diezaiogun denbora galdu erazi. Testu bat irakurtzen hasi eta gure buruan bla bla bla sortzen denean hori kendu zuzenean. Interbneten asko edo gutxi idazteak berdin balio du baina informazio asko eukitzeak ez du esan nahi dena jarri behar dugunik.
- Objetiboa. Konfiantza eta sinesgaritasuna trasmititzea komeni da. Marketing kutsua duten esaldiak ekiditea komeni da sinesgarritasuna kentzen diote informazioari.
- Link edo loturak osagarriak erabili. Bai gure guneko beste orrialde batzuetara eta baita beste wegune batzuetara ere bai. Kalitatezko informazioa eskaintzen duten beste webgune batzutara egindako link-ak gure informazioa aberasten dute. Erabili ditzagun guk emandako informazioaren lagungarri eta osagarri izan daitezen. Halere kontuz orri bateko link kopuruarekin, larregi ere ez da komeni erabiltzailea nora joan jakin gabe, blokeatuta gera bait daiteke.
- Inprimitzeko aukera. Informazioa oso luzea danean behar beharrezkoa da inprimitzeko aukera jartzea. Inprimitzeko formatoak honelako elementu hauek izan behar ditu:
- Gunea identifikatzen duen logoa.
- Edukiaren url-a.
- Edukia bera.
- Publikazio data.
- Copyright eta autorea. - Enpresari buruzko informazioa non eta nola.
- Informazio korporatiboa. Eman beharra dago, nortzuk gera, zer egiten dugu, non gaude, ... Informazio garrantzitsua da baina atal bakarrean biltzea komeni da.
- Kontakturako informazioa lehenengo orrialdean argi eta eskuragarri. Telefonoa, helbidea, e-maila, denden kasuetan ordutegia, ... - Gaurkotasuna. Garrantzitsua da webguneak gaurkotzea. Duela 3 hilabeteko notiziak lotsagarri geratzen dira sarrera orri batean.
Diseinu grafikoa
- Look & feel-a. Webgunearen diseinua honen helburu, ezaugarri, eduki eta eskaintzen dituen zerbitzuekin bat datorrena izan behar da. Esaterako erabilitako kolore konbinaketak itxura formala edo ez, serioa edo ez eman dezakete. Urdinak zuriarekin esaterako inpresio oso korporatibista ematen du.
- Diseinua koherentea izan behar da orrialde guztietan. Kolore eta egiturak mantentzea komeni da erabiltzailea ez despistatzeko.
- Diseinu ezaguna. Zenbat eta estándar gehiago erabili eta beste guneen antzekoagoa izan orduan eta errazagoa izango da erabiltzen.
- Diseinua nabigatzaile guztiekin eta edozein pantaila erresoluziorekin konpatiblea izan behar da.
- Hierarkia informatiboaren arabera antolatzea komeni da orrialdea. Gauza garrantzitsuenak beti erdialdean eta skrolik gabe ikusteko moduan kokatzea komeni da.
- Zuriaren garrantzia. Begiak izugarri eskertzen ditu zona zuriak eta gainera informazioa antolatzeko balio dute.
- Kontuz irudi handiegiekin eta tamaina handiko JScript-ekin gure orrialdearen pisua handitzen dute.
- Letra tamaina erlatiboak erabiltzea komeni da. Eta horrela ez denean letrak irakurgarri izateko tamaina nahikoa izan behar du. Azken aldian oso modan daude letra txikiak, askotan txikiegiak.
- Erabili estilo orriak. Cssak erabiltzea gomendatzen da. Kode askoz ere garbiagoa generatzen dute eta askoz flexibleagoak dira. Beti ahalik eta kode simpleena egitera jo behar da.
- Link-en kolorea. Jacob Nielsen usabilitatearen guruak link urdin eta azpimarratuen alde egiten badu ere, ez da zertan derrigorrez horrela izan behar. Baina argi eta garbi geratu behar da zeintzuk diren link-ak eta zeintzuk ez. (Adibidea)
- Link bisitatuta eta bisitatu gabeak desberdintzeko kolore desberdinak erabiltzea komeni da. Bisitatuak kolore ilunagoan.
- Mugatu letra tipo kopurua. Kontrolatu lerro arteko zabalera eta alineazioa. Irakurgarritasuna errazten duten elementuak dira.
- Kontuz letra larriz idatzitako hitz eta esaldiekin. Askoz zailagoak dira irakurtzeko.
- Ekidin hitzak irudi bezala sartzea. Askoz pisu gutxiago dute eta bilatzaileentzako komenigarriagoak dira.
- Testua eta fondoaren arteko kontrastea. Testu luzeak askoz honbeto irakurtzen dira fondo argi eta testu ilunekin. Dena den testuak oso luzeak ez direnean kolorea atentzioa erakartzeko erabili daiteke.
Irudi eta animazioak
- Irudiak benetako edukiak direnean bakarrik sartu ez helburu dekoratibo hutsarekin.
- Argazkiek mozketa eta erresoluzio egokia izan behar dute.
- Sarrera animatuen kasuan, utzi erabiltzaileari aukeratzen ikustea nahi duen edo ez.
- Ez animatu orri printzipalean logotipoa, eslogana edo izenburu nagusia. Animazioak kasu gutxitan eta arrazoituak bakarrik daudenean sartu. Oso nekagarriak dira.
- Irudi guztiek edukia deskribatzen duten "alt" etiketa izan behar dute. (Accesibilidad)
- Kontuz logotipo kolekzioekin.
Bilaketa
Gunea oso handia denean bakarrik sartuko dugu.
- Eskuragarri egotea komeni da. Sarrera orrialdean beti eta ahal izan ezkero orrialde guztietan. Kokaleku egokiena orrialdearen goialdea da.
- Testu kaxa nahikoa zabala izan behar da erabiltzaileak nahi duen testua sartu ahal izateko.
- Bilaketa aurreratua link aparte batean sartzea komeni da eta beharrezkoa eta erabilgarria den kasuetan soilik.
Izendapena
- Lehioaren izenburua. Izenburuak informazioa eman behar digu. Gehitu baita wegunearen deskribapen txiki bat. Nabigatzen ari garenean inork ez dio honi erreparatzen baina oso garrantzitsua da bilatzaileek indexatzeko orduan, faboritoetan gordetzeko orduan, ...
- Izen standarretara jo beharra daukagu. Nomenklatura standarizatu beharra dago baina horaindik ere euskraz berde dagoen kontu bat da. Denetik ikusten da: Etxea, Home, Sarrera, Hasiera...
- Ez erabili "egin klik hemen" formula.
- Orrialde guzti guztiek euki behar dute titulo edo izenburua eta zuzena eta esanguratsua izan behar da. Link batek ezin gaitu titulu ezberdina duen orrialde batera eraman. Hau da nik "Nortzuk gera?" gainean egiten badut klik orrialde horren titulua "Nortzuk gera" izan behar da eta ez "Guri buruz" edo antzerako zerbait.
Nabigazioa
Nabigazio eskema ezagunetan askoz errazago abiatzen da erabiltzailea. Nabigazio sistema erabilgarri batek honako ezaugarri honek izan behar lituzke:
- Ipini menu nagusi toki on eta eskuragarri batean. Konkretuki orrialdearen gorputzetik hurbil.
- Nabigazioko elementu guztiak (menuak, bilaketa leihoa, bidea,...) elkarrengandik hurbil egotea komeni da. Era berean ez da komeni elementu hauek eskrola eukitzea.
- Menu nagusian ez da komeni 7 aukera baino gehiago egotea eta 2 edo gehienez 3 hitzekoak izatea komeni da.
- Sistemaren erantzuna antzeman egin behar da klik egin aurretik. Ondo azaldu loturak zabalduko duen dokumentoaren formatoa eta tamaina eta beharrezkoa denean nabegatzailearen egoera esaten duen barra sartzea komeni da.
- Inora eramaten ez duten link-ak edo link apurtuak zaindu. Desagertu diren orrialdeetara link-ak edo eta gauden orrira bertara apuntatzen duten link-ak.
- Link-ak diren irudiak ondo adierazi eta kontuz link-ak diruditen eta ez diren irudiekin. (Adibidea)
- Breadcrumb edo bidea. Oso erabilgarria da asko adarkatzen den guneeetan, erabiltzaileak nun dagoen jakin dezan.
- Ez desaktibatu nabigatzailaren atzera botoia. Erabiltzaileak gehien erabiltzen duenetarikoa da bere funtzioa "control Z" edo "desegin"en antzerakoa da.
- Feedbac-a eskaini.
- Zenbat eta klik gutxiago helburura iristeko orduan eta hobeto.
Kontrola eta erantzunak
- Erabiltzailean webgunearen interfacea kontrolpean izan behar du momentu oro. Ez da komeni pop-up lehiorik zabaltzea, ez eta pantaila osoa hartzen duten leiho berriak zabaltzea, edo eta banner intrusiboak.
- Erabiltzaileari sisteman gertatzen denaren berri eman behar zaio.
- Esaterako: erabiltzaileak lan bat bukatzeko zain egon behar badu, esan egin behar zaio mezu baten bidez zain egon behar duela, eta beharrezkoa denean, betetzen doan barra bat jartzea komeni da.
- Edo inkesta bat bete badu bere botoa zuzen jasoa izan dela adieraztea komeni da.