Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Joxeren ikastaroa

Joxeren ikastaroa

Maite Rementeria 2005/02/28 09:30

Aspaldi konturatu nintzan, barrua jaten didan arazo potolo bat dudanean, norbaiti kontatu ezkero, pisua galtzen dabala. Eta berriz kontatu ezkero, beste piskat galtzen dabala eta horrela ia ia arazoa desagertu, edo behintzat, barneratu arte. Eta orduan, mamua ez da hain mamu zatarra. Ez pentsa horregatik zeozer daukadanian pregoia zabaltzen hastan naizenik, baina bai, ahotik ateratzeak barruko ustela desgertarazten laguntzen dau.

Nere teoria hau erabat berretsita geratu zitzaidan ostiraleko liburu aurlkezpenaren ostean. Jose Arantzabalek “Medikuak esan dit minbizia dudala” liburua aurrkeztu zuen Elorrixoko Udaletxean. Joxe ezaguna da euskal blogosferan bai Sustatun idatzi izan duelako eta orain, Faroa, bere blog pertsonalari esker.

Baina ezagutzen ez dozuenontzat bi hitz berari buruz. Joxeri minbizia diagnostikatu zioten duela bi urte terdi gutxigorabehera eta egun batean Sustatun, Medikuak esan dit minbizia dudala izenburuarekin post bat idazti zuen. Oso ondo akordatzen naiz egun hartaz. Lantokian geunden eta denok ezagutzen genuen Joxe. Zisko eginda geratu ginen. Erreakzionatu ezinik. Nik ez daukat blogetan erantzunak sartzeko ohiturarik eta oraingoan zerbait sartu nahi naban, baina ez nekien zer ipini. Ez neukan ezer idazteko adorerik. Berak hainbeste indar euki zaban hura hola kontatzeko, hain garbi, eta ni berbarik gabe geratu nintzan.

Komunikazioaren garrantziaz klase magistral bat eman zigun ostiralian Joxek. Bera kazetaria da eta oso ondo komunikatzen daki. Baina esparru guztietan gauzak esan, eta argi eta garbi esatearen garrantziaz erakutsi zigun Joxek ostiralian. Aurkezpen osoa gorputzeko hileak ezin dominatu pasatu naban eta Faroa-ren diseinua dela nere izena aipatu zabanian ia errebentatu nintzan gustoz eta lotsaz, eta esker onez eta satisfazioz eta eta eta ...

En fin! Eskerrikasko Joxeri eta bere familia osoari bizitzarekiko beraien jarrera gurekin konpartitzeagatik. Mila esker benetan.

Asteazken honetan, martxoak 2, Bilboko Likiniano liburu-dendan daukazue Joxe bere liburua aurkezten ikusteko aukera eta datorren asteko ostegunean, martxoak 10, Elgoibarren egongo da gaisotasunari eta liburuari buruz berbetan. Aukera baduzue, ez galdu aurkezpenok ikusteko aukera, ez zaizue damutuko.

Hemen azpian liburuaren aurkezpen ostean Alkartu soziedadian egin gendun afari bikainean Garik atera zigun argazkia.

etiketak: beste kontu batzuk
Patxi
Patxi dio:
2005/03/02 02:38

Hasieran... Bueno ez, hasieran, Maiteren aurpegira jun zitzaizkidan begiak, ulertuko dezuenez.

Gero, biak beltzez jantzita zoaztela, horrek deitu dit atentzioa. Bi bonbila gela ilun batean, ematen dute zuen buruek, argi egiten (Joxeren kasuan, ohituta, farozaina baita). Maiteren kasuan berriz... Begi bixi hoiek!

Eta kolore beltza aipatu dedanez, gaur bertan umeentzako ipuin batean irakurri dedan pasarte hau bidaltzen dizuet, oso polita iruditu baitzait:

"beltza aipatuko dizut azkeneko. Begiak itxita dituzunean ikusten da beltza, eta gauza asko ikus daitezke kolore horretan: ametsak, misterioak, kolore guztiak nahasian dituzten irudiak... Beltza da gau iluna, izar distiratsu eta guzti"

Zuek bezela! Bi izar distiratsu!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: