Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / 10 urte eta kontzertu bat

10 urte eta kontzertu bat

Maite Rementeria 2005/12/16 11:51

Kafe Antzokia zabaldu zebela 10 urte pasa direla eta Anartzek kontzertu bat aukeratzeko eskatu zidan. Bilbohiria irratiko Gaubasa programarako zan. Fermin Etxegoien, Iñaki Aranbarri, Jabi Zabala, Joxe Angel Irigarai eta beste batzuen artian azaldu zan nere ahots horrorosoa. Uf!! Ohituta ez dagoenarentzat ze gogorra egiten dan norberaren ahots grabatua entzutea!

Nerbiosa ere egon nitzan, eta entzun ostean damututa ere bai baina ohore haundi bat izan zan neretzat nere aportaziotxoa egitia.

Hemen azpian Anartzek eman zian programaren grabazioa.

Irakurri barik berba egin naban baina hona hemen preparatu naban espitxa.

Jo ze zaila! eta kontzertu bakarra azpimarratu biot!

Zaila egiten zait batetik oso txarra naizelako izenak gogoratzen. Eta bat baino gehiago dira, zer ikusi eta entzutera nixen jakin barik, ikusi ditudan kontzertuak, izugarri gustatu jatazenak eta orain talde haien izenak gogoratzen ez ditudanak.

Hamar urte asko dira eta konturatu barik azkenak ikusi ditudanak etortzen jataz gogora. Eliot Murphy-rena. Sarri etorri da Eliot Bilbora eta Manuk urtero esaten zian juteko eta juteko, baina aurten jun naiz lehenengoz eta datorren urtian ere han izango naiz.

Eta etortzen jata gogora baita, eguen txoro batian irratian kontzertua zauala entzun eta garajean bertan kotxeari buelta eman eta Sharon Jones ikustera jun nitzanekua, orduan ere oso ondo pasatu naban.

Bueno eta Ruper? Ruper transformatu egiten da Kafe Antzokian. Neri izugarri gustatzen jata, disko ia guztiak dazkat eta bere kantu gehienak tararetzen dakit, baina onartu beharra daukat zuzenean soso xamarra dala. Kafe Antzokian ezik. Ruperren Kafe Antzokiko kontzertuak bereziak izaten dia. Forofo mordoa juntatzen gera han eta berak ere onenak ematen ditu. Urteroko zita da hau.

Baina kontzertu berezi bat eskatu didatenez "The Postal Service"ena aukeratuko dot. Zergatik? Ba ez dakit. Ni ez naiz oso teknozalea. Neri gitarreoak eta rocka eta bluesa eta ... bueno, egia esan, musika moeta gehienak gustatzen jataz baina zuzeneko kontzertuak espektakuloa ematen didatelako gustatzen jataz. Eta kontzertu konkretu hau etorri jata burura eta bi buelta eman ostean bera geratu da.

Bi tipok osatzen debe Postal Service baina orduan, duela bi urte edo izango zan kontzertu haura, neska batek laguntzen zien teklatuetan. Tipo bat ordenagailu baten aurrian eta bestea eta kantuan, eta kitarra jotzen, eta baita bateria ere. Ointxe altxatzen zan eta korrika kitarra hartzen zaban eta ointxe jartzen zan bateria aurrean. Eta ze ahots... Gau hura gordeta geratu da nere buruan. Gero Benicasinen ikusi nituen berriz baina ez zaban zer ikusirik euki Kafe Antzokiko kontzertuarekin, hura berezia izan zan.

Eta kantu bat aukeratzekotan “Such a great hights”. “Zelako altura handixak” edo holako zeozer esan nahi dau, egun horretan go-gora eraman nindutelako bi tipo hauek.

etiketak: musika
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: