Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Julie Doiron eta Herman Düne

Julie Doiron eta Herman Düne

Maite Rementeria 2005/11/04 09:00

Atsaldeko 6etan Joseluisen e-mail bat sartu da nere postontzian "urgente!, urgente!" izenburupean. Kontzertua daula Azkoitiko mataderuan iluntzeko 9etan eta galdu ezin leiken horietakoa dala. Biharko lan bat entregatu bihar dotela eta saiatuko naizela 9etarako Azkoitira hurbiltzen erantzun diot.

Baina, 10etan bukatu ditut Asierri agindu dizkiodan "Eibarko euskara" libururaren azalerako azken bozetoak eta telefonoz deitu diot Joseluisi. Juteko eta juteko. Oraindik ez dela hasi. Iruñatik 7 lagun etorri direla, Kalahorratik etorri dan beste tipo bat ezagutu dabala, badela beste mutil bat bihar goizeko ez dakit zer ordutan abioia hartu eta Castellonera dijoana han egingo duten beste kontzertu bat ikustera.

Banixe. Eta badirudi nere zain egon direla. Iristeaz bat frekillo luze beltz baten ostean begiak itxita eta kitarra elektriko gorri bat zintzilik abesten daban neska bat igo da. Julie Doiron Zoragarri geratzen zaio matederokuak hain fin, polit eta goxo prestatu duten estenatokia. Umetxo lotsati batek bezala hanka bat okertzen dau abesterakoan. Eta onduan dakaten Iruñarrak hiru umeren amatxo dala esan dit.

Eta derrepente Manu Etxezorturen notiziekin barik, goizero neska honen ahotsarekin esnatzea zeharo beste gauza bat izango zala pentsatzen dot eta baita, aste osoko momentu onena bizitzera noala. Bueno, igual bigarren onena.

Apropos egiten dituen desafinoak, geldialdi neurtuak, kitarrarri laguntzen dioten ostikadatxoak, apurtzera dixen ahots zoragarri horrekin. 3-4 kantu berak bakarrik eta Herman Dune-koak igo dira eta beste 3-4 kantu denak batera.

Geldialditxo bat eta "Herman Düne" ondoren. Julie bajuan eta koroak egiten, bi gitarrista eta beste bi perkusioan. Gogoratzen al duzue Nothing-hill pelikulan, Julia Roberts eta Hugh Grant-ekin, Hugh Grant-en bizilagun xelebrea? Haren kriston trazia zakan liderrak. Estu estu jantzita eta hile gutxi ondo-gaizki orraztu batzuekin, perfil xelebre bat eta gitarreoetan bakoitza bere aldera juten jakon begi haundi borobil batzuek. Eta nola azaldu musika? Esnatu eta kitarra hartu eta jo eta jo eta jo, eta disfrutatu, eta milaka ordu entsaiatu dituztenen maisutasunaz bakarrik azaldu daiteke perfekzio hori. Orain melodikoa, orain distorzionatua, arpa moduan jotzen dau mastila, ikutu bat hemen, arrastara bat han, banjo bat balitz moduan, lehenengo batek abesten dau, gero bestiak, gero danak batera... Eta perkusioa? Batek bateria jotzen dau eta besteak tinbalak eta eskura dauzkan, eta izenik esaten ez dakidan, beste ez dakit zenbat kanpai eta instrumento eta katxarro.

En fin! Oraindik irribarrea kendu ezinik penaz bueltatu naiz etxera. Pena kontzertu horretan ni adina disfrutatuko zeben eta bertan egon ez diren lagunengatik eta pena erosi berri ditudan bi CDak entzuterik ez dakatelako. The Breedersen zinta sartu eta Olentzerori CD irakurgailu bat eskatzea erabaki dot.

Eta gaur Bill Evans. Umhhh! Batzutan pribilegiatua sentitzen naiz eta izan ere banaizela uste dot.

etiketak: musika
e-txaso
e-txaso dio:
2005/11/04 17:02

Bazara! ...bagara :)

Ondo ondo pasau gaurkoan. Gu igandean zure/gure herritik ibiliko gara, erdi adoptatuko naute datorren astean! Egongo gaittun...

e-txaso
e-txaso dio:
2005/11/04 17:03

Bazara! ...bagara :)

Ondo ondo pasau gaurkoan. Gu igandean zure/gure herritik ibiliko gara, erdi adoptatuko naute datorren astean!

Unai
Unai dio:
2005/11/19 19:02

Zorionak blogagatik. Arkitektura hiztegi bat euskaraz behar baduzu: arkitektura hiztegia http://arkitekturahiztegia.jot.com

e-txaso
e-txaso dio:
2005/11/04 17:04

:(

Oh my god...

Hirugarrena!! :D Baaaaale, geldi egongo naz...

Hala ezabatu azken bixak!!

Agruatxi
Agruatxi dio:
2005/11/04 18:21

Ummmmm... bai.....badakit, zuk cd irakurgailu hori eskatu, gurean notak hartzeko kuadernilo potolo bat utziko dizu .. bai.. ikusten zaitut ekitaldirik punteroenetarikoetan... kuaderniloren atzean, hortxe . Gauza guztien ohartxoak hartzen

bai .. gurea “live music” izan beharrean “blog music” izango da guauuuuuuuuuuuuu . Gora modernitiesssssss!!!!!!!!!!!!!!!!

Muakkkkkkkkk

matx
matx dio:
2005/11/04 19:54

JO maite, ze pena, zure posta irakurri bitxartian entzun dot zuk gomendatutako web orriko mp3ak. Cd horiekin konformatuko gara eta berriz etortzen direnerako prest egon. geroarte potxola

Julen
Julen dio:
2005/11/04 21:13

Julie Doironen web gunera jo dut kuriosidadez eta bertan eskuragarri zeuden abestiak deskargatu ditut. A ze plazerra belarrietan, aspaldian entzun ditudan doinurik lasaigarrienetarikoak.

Eskerrik asko Maite altxor honen berri emateagatik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: