Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Los nadies - Ezdeusak

Los nadies - Ezdeusak

gabiria 2005/03/11 09:29

Asteartean, Luistxok mezu bat bidali zuen Eibartarrak posta-zerrendara, Diario Vascon agertutako albiste bat hizpide hartuta.

Gero, Luistxok horri buruz egin zuen berba bere blogean, oso izenburu argigarriarekin: "Hizkuntzak ahaztea, euskal eskolaren helburu". Nik ez dut ezer gehiago esango horri buruz, artikuluak berak salatzen baitu kazetariaren pentsamoldea eta, hedaduraz, gizarte honen estiloa.

Kontua da gero, Eibartarrak posta-zerrendan, erantzun batzuk izan zirela, tartean Leire Narbaizarena. Hala zioen pasarte batean: "Guriak ez dira hizkuntzak, dialetuak baiño. Eta Afrikan? Hor berbarik be ez. aitzen ez diran soiñuak beste barik".

Ezaguna egin zitzaidan esaldia: "Guriak ez dira hizkuntzak, dialetuak baiño". Zuei ez? Eduardo Galeanoren obra irakurri baduzue, duda barik buruan geratu zaizuen testuarekin gogoratuko zarete, Leireren esaldi hori irakurtzean.

Hauxe da aipatutako testua:

------------------------------------------------------------------------------------

Los nadies

Sueñan las pulgas con comprarse un perro y sueñan los nadies con salir de pobres, que algún mágico día llueva de pronto la buena suerte, que llueva a cántaros la buena suerte; pero la buena suerte no llueve ayer, ni hoy, ni mañana, ni nunca, ni en lloviznita cae del cielo la buena suerte, por mucho que los nadies la llamen y aunque les pique la mano izquierda, o se levanten con el pie derecho, o empiecen el año cambiando de escoba.

Los nadies: los hijos de nadie, los dueños de nada.
Los nadies: los ningunos, los ninguneados, corriendo la liebre, muriendo la vida, jodidos, rejodidos:
Que no son, aunque sean.
Que no hablan idiomas, sino dialectos.
Que no profesan religiones, sino supersticiones.
Que no hacen arte, sino artesanía.
Que no practican cultura, sino folklore.
Que no son seres humanos, sino recursos humanos.
Que no tienen cara, sino brazos.
Que no tienen nombre, sino número.
Que no figuran en la historia universal, sino en la crónica roja de la prensa local.
Los nadies, que cuestan menos que la bala que los mata.

------------------------------------------------------------------------------------

Eta testu hori bidali nuen atzo Eibartarrak zerrendara, promesa batekin: gaur, nire blogean, testu bera euskarara itzulita argitaratuko nuela. Ausart samar nire aldetik, gaztelaniaz hain ona den testu bat euskarara pasatzea, baina tira. Promesa egin genuen eta aurrera. Aldez aurretik, txarto esandakoak barkatu eta ondo esandakoei kasu handirik ez egin. Esan barik doa denon ekarpenak eskertuko direla, itzulpena hobetzeko.

Ezdeusak

Arkakusoen ametsa txakur bat erostea da, eta ezdeusen ametsa txirotasunetik irtetea, zorioneko egun batean zori ona eurika jaustea, suerte onaren euria uholdeka jaustea; baina suerte onaren euririk ez da ez atzo, ez gaur, ez bihar, ez inoiz, ezta zirimirian ere, ezdeusek erreguka eskatzen duten arren, eta ezkerreko eskuan azkurea sentitu arren, edo eskumako hankarekin altxatu arren, edo urtea erratzez aldatuz hasi arren.

Ezdeusak: deusen semeak, deusen jabeak.
Ezdeusak: ezerezak, ezereztuak, suertearen atzetik beti, bizitza hilez, izorratuak, mila aldiz izorratuak:
Ez dira, izan arren.
Ez dute hizkuntzarik, dialektoak baizik.
Ez dute erlijiorik, superstizioak baizik.
Ez dute arterik, artisautza baizik.
Ez dute kulturarik, folklorea baizik.
Ez dira gizakiak, giza baliabideak baizik.
Ez dute aurpegirik, besoak baizik.
Ez dute izenik, zenbakia baizik.
Ez dira historia unibertsalean agertzen, baizik eta herriko prentsako kronika gorrian.
Ezdeusak, akabatzen dituen balak baino gutxiago balio dutenak.

etiketak: Lurrekoak
iturri
iturri dio:
2005/03/12 01:22

Kaixo:

  1. urtean Hechos contra el Decoro talde madrildarrak "Danza de los nadie" diskoa kaleratu zuen Gora Herriak-en, Esan Ozenkiren azpizigilu internazionalistan. Diska honen zenbait abesti Fernando León de Aranoa zinemagilearen "Barrio" filmaren soinu bandan ageri dira.

CDaren kontraportadan irakurri nuen lehen aldiz Galeanoren poema. Ederra benetan.

Patxi
Patxi dio:
2005/03/11 19:03

Ba neri Chiapaseko gauza bat ekartzen dit gogora testu honek: Bertako batzuk, ez zieten (ez diete?) haur jaioberriei izenik ematen epaitegietan.

Estaduarentzako, ez ziren (ez dira) esistitzen.

Ez dira inor, baina hortxe daude, bizi bizirik. Pobre bai, baina aldi berean oso aberats. Kontzientzia ezezik, harrotasuna ere badutelako.

Ezdeus asko, zoritxarrez, benetan ezdeusak dira. Duten apurraz, direnaz, lotsatzen direlako. Eurena baztertuta, zapaltzen dituen haien antza izan nahi dutelako.

Geu berriz, Chiapasen antipodetan, aberats txikiak gera. Artedunak, kulturadunak, hizkuntzadunak... Eta hala ere, gureaz sarri lotsatzen gera.

Konturatu gabe ordea. Hori da nere esperantza.

satortzulo
satortzulo dio:
2005/03/11 18:08

gezurra dirudi, hain leku gutxian hainbeste egi!

itzulpenaren esaldi baterako proposamentxo bat dakart, nire ezjakintasunean, eta oinarri erabat intuitiboekin, deus horrek ez hitzaren beharra duela iruditzen baitzait Los nadies: los hijos de nadie, los dueños de nada. ezdeusak: ez inoren seme, ez ezeren jabe (ezdeusak: ez inoren semeak, ez ezeren jabeak)

leire
leire dio:
2005/03/11 17:49

Aupa Asko gustau jata "los nadies" ez deusak itzultzia. Oso gatxa begittantzen jata "ningunear" berbian baliokidia topatzia; erderaz hain adierazgarrixa izanda. Ederto! asmau dozu

Aritza
Aritza dio:
2005/03/11 18:38

Julen, ia honegaz ausartzen zaren: "Confundimos la luna con farolas, confundimos estrellas con espejos, Sí; todo empezó cuando a mamá se le agrietaron los pechos y de sus pezones tan solo brotó veneno, esa es la leche que nos dieron, ésa es la leche que mamamos, sí, es la leche que tenemos, ésa es la leche que tenemos.... Y baila al aire la danza de los nadie, el ritmo de los sin rostro se extiende calle a calle" (Hechos contra el decoro - "La danza de los nadie")

Jozulin
Jozulin dio:
2005/03/11 18:22

Hizkuntza eta dialektoak bereizteko ziniko batek esan zuena: "Ejerzitoa badaukazu, hizkuntza; ez badaukazu, dialektoa." Eta guk, zer daukagu?

Gerardo
Gerardo dio:
2005/03/11 16:13

Ederra itzulpena.

Norbaitentzat jakingarri beharbada, Txalapartak 2000an argitaratu zuela Galeanoren "Hitz ibiltariak" ("Las palabras andantes").

Izugarri gozatu nuen euskaratzen eta mila izerdi bota. Hor behean duzue, norbaitentzat gozagarri beharbada, harrigarriro lan gehien eman zidan txatala (ez nuke esango Galeanok "Ezdeusak" testua poematzat daukanik).

LEIHOA HORMEN GAINEAN

Montevideoko horma batean idatzia: Ezer ez asmotan. Dena ardotan. Montevideon berriz: Birginek Gabon asko, baina gau onik bat ez. Buenos Airesen: Osetuta nao, letrak ere jaten hasita. Buenos Airesen berriz: Berpiztu egingo gara, hil ala bizikoa da! Quiton: Erantzun guztiak genituenean, galderak aldatu zizkiguten. Mexikon: Gutxieneko soldata Presidenteari, halaxe jakingo du zenbat diren bi eta bi. Liman: Ez dugu bizirik iraun nahi. Bizi egin nahi dugu. Habanan: Dena da dantzagarri. Rio de Janeiron: Bizitzeko beldurrez dabilena ez da jaiotzen.

josu
josu dio:
2005/03/11 13:32

Itzela da Galeano. Eta akojonantea poema hori.

Julen
Julen dio:
2005/03/14 12:39

Gaur goizean, holako erantzun uholdea ikusi dudanean, zelako poza hartu dudan!! Eskerrik asko denoi.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.