Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Bagoaz ba

gabiria 2005/09/27 09:12

Trena gainezka gaur. Joan zen maiatzetik lehen aldiz, zutik etorri naiz lanera. Ikasle kopuruaren arabera joaten naiz zutik edo jarrita, Euskotrenek ez baitu asmorik goizeko tren horretan laugarren bagoirik jartzeko, sardinak latan bezala bagoaz ere. Gero etor daitezen esaten abiadura handiagoa dela behar duguna.

Eguneroko langileei neguko ikasleak batu zaizkie gaur. Batzuk ozen zetozen berbetan, beteranoak. Beste batzuk harrituago, isilago, nobatoak. Disimuloz begiratzen nien azken horiei, gogoratu nahian zelakoa izan ote zen nire lehenengo eguna unibertsitatean.

Atearen ondoan, kanpora irteteko geundela, beteranoak nobatoari galdetu dio: "zer egin behar duzu, ba?", ozen, beteranoen bolumenean. Nobatoak apalago, "magisteritza". Barreka hasi da bestea, eta kolpetxo bat eman dio bizkarrean.

Gero atea zabaldu egin da, eta denok hasi gara apurka-apurka irteten. "Bagoaz ba", esan du nobatoak, eta hanka trenetik atera du eta lurrean jarri du eta oinez hasi da, jendetzaren hanken erritmoan galduta.

Zain egon naiz, ea beteranoak esaten zion "bagoaz bai, baina ez dakigu nora" edo horrelako zerbait, baina ez dio ezer esan. Antza, beteranoak ere ez zekien nora.

etiketak: Belarriak erne
beterana bat
beterana bat dio:
2005/10/06 14:07

benetan ze sentsazio lasaigarria eta ona den, goizero ordu berean jeikitzen, leku berera lanera joaten eta egiten duzuna pozik egiten duzula sentitzea eta egun guztiak ez direla berdinak izango jakitea. Ez dut kriston lana ezta kriston soldata ere, baina pozik bizi naiz egiten dudanarekin. Deustuko unibertsitaterantz doazen nobatoekin egunero gurutzatzen naiz baina kontrako norabidea daramat, egun berriaren nobatadak bizitzera.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.