Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Barrenkale Barrena (I)

Barrenkale Barrena (I)

gabiria 2005/05/25 09:05

Zerbait berria sumatzen da Barrenkale Barrena kalera heltzean. Zerbait berria edo zerbait zaharra, baina Barrenkalen baino biziagoa den zerbait, argitasuna edo esperantza klaseren bat. Barrenkaletik etorrita, beste usain bat hartzen zaio Bilbo zahar honi, hurbilago sentitzen da Ibaizabal, eta Erriberatik harago, zubia zeharkatu eta Mirasol Kondearen kalera pasatzeko gogoa pizten zaizu, eta handik San Frantziskora, baina ez gogoa duzulako Zazpi Kaleetatik alde egiteko, ezpada Bilbo gehiagoren egarri zarelako, suma daitekeelako ibaiaz bestaldean beste Bilbo bat, kaleaz bestaldean ere beste Bilbo bat utzi duzun moduan, Barrenkale ilunean. Esperantza klase bat, Arestik apur bat harantzagoko Esperantza kaleari buruz idatzi zuena bezain mehar, ilun eta laburra akaso, baina esperantza edozelan ere. Eta, egia esan, ez dakit zergatik. Izan ere, turistaren begietatik ikusita -jakinik turistak azala baino ez duela ikusten-, ez dago alde handirik Barrenkaletik hona. Beharbada, gauez zabaltzen diren tabernak egunez ere ikus daitezkeela, han ez bezala. Edo, Errondan eta Someran bezala, herri mugimenduen lokalak berriro hasi direla agertzen, eta horrek bizitza ematen du, herria eta mugimendua elkartzen direnean beti gertatzen den moduan. Edo, aspaldiko partez, menua ematen duten tabernak ere ikusten direlako, eta horrek esan nahi duelako gazteak eta langileak ere hurbil daudela, hori ere aspaldiko partez. Menuak muturreko kaleetan daude: Errondan eta Someran, batetik; Barrenkale Barrena, Pilota eta Andra Mari inguruan, bestetik. Erdiko kale guztiak (Artekale, Dendarikale eta Belostikale batez ere) Erriberako merkatuari begira daude: bertatik pasatzen dira etxekoandreak poltsekin, eta etxekoandreek ez dute menurik behar; bai, ordea, arropa, botikak edo merkatuan ez dagoen janariren bat. Eta degustazioak, zelan ez.

Horregatik, hainbeste paseatu ostean, ofizialki Someran hasi eta Barrenkale Barrenan amaitzen diren Zazpi Kaleak zeharkatu ditugu, eta berriz ere zerbait bizia sentitu dut hemen, esperantza klaseren bat, meharra eta laburra, baina esperantza.

etiketak: Bertan Bilbo
Josu Lavin
Josu Lavin dio:
2005/06/04 16:18

Bai, Patxi, zutaz gogoratzen naiz.

Ez litzateke ideia txarra izango "Algortako Romanica Elkartea", neu behin behin prest bainengoke klaseak dohainik emateko.

Neure aukera bakarra Romanicaz hitzegiteko Skype baita.

Adiskidetsuki - Amicalmente

Josu Lavin Presidente de la Academia pro Lingua Romanica josulavin abildua hotmail.com

Josu Lavin
Josu Lavin dio:
2005/06/04 01:51

Gabon Patxi,

Geure hiztegi hoberena hementxe duzu:

http://romanicaenglishdictionary.blogspot.com

Beste batzuk beste honetan:

http://ia.wiktionary.org

Interlingua Romanicaren bertsio sinplifikatu bat da, batez ere hizkuntza erromanikorik ez dakitenentzat.

Josu Lavin josulavin abildua hotmail.com

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/06/04 12:52

Eskerrik asko, Josu. Hiztegia ez neban ezagutzen, bai ordea proiektua. Izan be, alkar ezagutzen dogu, kontua da Sarean eta gauza asmatuak idaztean P.L. izena erabiltzen dodala. Gogoratzen zara "Llengües Vives" buletinaz?

Besarkada bat.

PD Ikusten Julen zer bidaia egin dogun Barrenkale Barrenako Esperanto alkartetik "Algortako Romanica alkartera"?

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/06/03 14:43

Hombre, Josu, hizkuntza guztiak asmatuak dira, ezta? Gizakiek asmatutako kodeak. Zuek Romanica asmatu dozue, "identifikatuta" zagozie, Esperantoren sortzaileak legez. Beste hikzuntza batzuen kasuan, euskararenean adibidez, lehenengo sortzaileak ez dakigu nortzuk izan ziran. Eta ezin jakin ganera. Baina izan baziran, orain dala milaka urte...

Portzierto, eskerrik asko zuen asmakizun eder horrengaitik. Zenbat eta "arrain txiki" gehiago egon, hainbat eta hobeto. Eta "marrazoen" aurrean batzen bagara, zoragarri.

Josu Lavin
Josu Lavin dio:
2005/06/04 01:42

Gabon Patxi,

ROMANICAren kasua EUSKARA BATUArenarekin konparatu behar zenuke. Neu naiz ROMANICA finkatu duen pertsona, baina hizkuntza hau lehendik existitzen zen oso dialektalizatuta (gaztelania, italianoa, katalana, portugesa, e.a.). ROMANICA hizkuntza batu bat besterik ez da, latinaren eboluziotik sortutako hizkuntzen batasuna. Erdara batuaren ideia hau neuk euskara batutik hartu nuen duela lauzpabost urte. Adeitsuki

Josu Lavin

Koldo Zuloaga
Koldo Zuloaga dio:
2005/05/25 21:41

Gaztea nintzanean gogoratzen dut nola joaten ginen Bilbora, Atxuriko geltokira, Ferrocarriles Vascongadosen trenean. Lehenengo aldiz, San Felicisimoren elizara eraman ninduten, Deustura. Garai haietako ohiturari jarraituz.

Zuk aipatzen dituzun kaleetan barrena joaten ginen, jendez pilatuta egoten ziren Zazpi Kaleak eta ingurukoak. Erriberako azokaren aurrean loteri saltzaileak, gehienak gutxituak. La Gaceta del Norte, El Correo Español-El Pueblo Vasco, Hierro, saltzaileak.....

Unamuno jaiozen kalean almazenak, laranja eta limoiez beteta.

1960ko hamarkadari buruz ari naiz. Zarauztik 3 ordu trenez, egurrezko exerlekuetan..., bainan ilusioz jantzita. Bilbora gindoazen...

Josu Lavin
Josu Lavin dio:
2005/06/03 01:50

Salutationes cordiales P.L.

Romanica est la lingua romanica commun unificata. Isto non habe ulla cosa a vider con linguas inventatas typo esperanto.

Romanica hizkuntza erromaniko erkide batua da, erdara batua, alegia. Honek ez du zerikusirik esperanto bezalako hizkuntza asmatuekin.

Josu Lavin **********

xare
xare dio:
2005/05/25 20:08

Ikasle garain Bilbora iritsitakoan oso deigarria egin zitzaidan zenbat denda dauden, ezkongai arropenak (emakumezkoenak) eta degustazioak. Gure herrian ez dago degustaziorik, kafetegiak daude, eta ez nuen aldea ulertzen. Harrez gero degustazio hitza eta Bilbo lotzen ditu nire inkontzienteak!

P.L.
P.L. dio:
2005/05/25 14:27

Barrenkale Barrenak badeuko beste berezitasun bat, ez dakit esperantzagarria dan ala ez, baina utopikoa edozein modutan: Bilboko alkarte esperantistak berton deuko egoitza. Beti deigarria suertatu jat esperantoaren asuntoa, herritar gehiengana iristeko jaio zen beste hizkuntza gitxitu bat. Azken finean, beste hizkuntza bizi bat eta hiztun konprometidu eta gogotsuak dituena. Gustora ikasiko nuke esperantoa, kidetasunagaitik, kuriositateagaitik eta, batez be, kontu "inutilen" eta ez-praktikoen zalea nazelako. Oposaketetan punturik emoten ez dabenena, alegia.

Bilboko esperantistek webgunea eta dana badeukie: http://geocities.com/esperantobilbao (barkatu, ez dakit linkak egiten).

Berton, deklarazino hau irakurri dot: "Benetan nazioartekoa eta neutrala: Ez da besteen gainean altxatu nahi duen herri batena, mundu osoko bere hiztunena baizik; bere kulturak ez ditu beste kulturak ordezkatu nahi, baina hauek guztietarako zubia izan nahi du."

Dinoguna, utopia (ederra). Baina ez dogu esperantzarik sekula galdu behar.

PD Beste bitxikeria interesgarri bat (zeuk jakingozu, Julen): Algortako tipo batek (Josu Lavin) sortu dau, beste lagun batzuekin batera, "latin barria" edo "hizkuntza latinoen esperantoa": Lingua Romanica. Hau da, galego-portugesa, frantsesa, kataluniera, espaniera, italiera... nahastuta eta batuta. www.linguaromanica.tk

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.