Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Lagun batek esan dit lagun batek esan diola / Urtzi Urrutikoetxea Bilbon

Urtzi Urrutikoetxea Bilbon

gabiria 2005/05/23 09:28

Asteazken honetan, 20:00etan, Urtzi Urrutikoetxea izango dugu Santutxun, Auzoak (Susa) ipuin-liburuari buruz berbetan.

Narratiba arloan lehenengoz murgiltzeko balio izan dion lan honetan, Urtzi Urrutikoetxeak Bilboko erretratua egin du, Bilboko udazkeneko egun bateko freskoa eskainita. Urtzi poeta lanean ezagutu izan dugu orain arte, 1997an Borroka galduetatik gatoz (Susa) entzutetsuarekin debuta egin ostean.

Bilbori buruzko lana, Bilbon, Bilboko idazle batekin. Zer gehiago eska daiteke?

Liburuari buruzko erreportaje zabala, Josu Martinezen blogean.

Beraz, gogoratu: egilearekin lau berba egiteko aukera paregabea eta Bilbo inguruan literaturaz gozatzeko modu ezin hobea.

Ordua: 20:00
Lekua: AEKren euskaltegia, Txurdinagan
Kalea: Arbidea 21
Galdu barik heltzeko argibide txiki bat:
Metroz joanez gero, irten Santutxun, Zabalbideko irteeratik. Kalean gora egin, errepide nagusira heldu arte. Errepidea zeharkatu (goian, zebrabidea; behean, lurpeko pasagunea), eskailera batzuk igo eta Txurdinagan agertuko zarete. Lehenengo kalea eskumatarantz hartu, aldats behera. Hantxe bertan dago, parke baten ondoan, AEKren euskaltegia.

etiketak: Deialdiak
Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/05/24 01:07

Asko gustau egin jat Olegario Makarrovskik liburuari buruz idatzitakoa. "Auzoak" ez dot oraindino amaitu, baina eguaztenerako prest egongo nazela kalkulatzen dot. Lastima Txanpionsligen finala egun berean dala... dana dan uste dot Literaturak irabaziko deutsala Futbolari eta berton egongo nazela (Go Liverpool! Aupa Xabi!).

PD Oraintxe entzun dot Euskadi Irratian bihar Nafarroako Itzulia hasiko dala. Zer gertatzen jakie UPNkoei? Nafarroakoa Euskal Herriko Itzuliagaz kointzidituz gero, nafar txirrindulariak ez ziran euskal proban egongo. Zertan egongo dira pentsatzen! Heldu den urtean konturatuko direlakoan...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.