Urtebeteko espetxe-zigorra, Euskotrenen bagoi batean graffitia egiteagatik
Josu Mendicute
2009/07/21 09:32
581 euroko kalte-ordainari eta urtebeteko espetxe-zigorrari aurre egin beharko dio gazte batek, Euskotrenen bagoi batean graffitia egiteagatik. Gertakizuna Eibarko tren geltokian izan zen, 2007ko apirilaren 22an, 18.15etan.
Dokumentu judizialak zehazten duenez, prozesatuak "ondasunari egiten zion kalteaz jabetuta" burutu zuen ekintza. Fiskalak Euskotreni 581 euroko kalte-ordaina ematea eta urtebete espetxean pasatzea eskatu zuen. Prozesatua eskaerarekin konforme agertu zen eta orain espetxera kondenatu dute "gauza publikoan kalteak eragiteagatik".
Kondenatutako gazteaz gain, beste 3 gaztek omen zeuden kondenatuarekin, eta identifikatu gabe daude.
Iturria: EFE