Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Udalak epaitegi atarian jarri nahi ditu txosnak, eragileen iritziaren kontra

Udalak epaitegi atarian jarri nahi ditu txosnak, eragileen iritziaren kontra

Jaixak Herrixak Herrixandako 2010/06/11 11:58
Aurten 9 elkartek dute Sanjuanetan txosna jartzeko asmoa. Udalak ekainaren 7an jakinarazi die eragile hauei txosnak Epaitegi aurrean jarri nahi dituela. 60 metro daude bertan, eta txosnek 98 metro behar dituzte, ekitaldiak angolatzeko espazioaz gain.
Udalak epaitegi atarian jarri nahi ditu txosnak, eragileen iritziaren kontra

240 lagun batu ziren 2009ko herri bazkarian

Udalaren jarrera aipatu behar da ororen gainetik. Izan ere, oso era aldrebesean argitaratu du txosnen eskaerak tramitatzeko informazioa. Alde batetik, gure kabuz lortu genuen maiatzaren 28an balizko araudi berria, zeina azkenean ez den aurten funtzionamenduan jarriko eta bestetik, txosnen eskaera egiteko epea ez da garaiz ohartarazi.

Halaber, txosnagunea lekuz aldatzeko erabakia hartu du eta Justizia Jauregiaren aurreko parkean kokatu nahi ditu.

Eibarko txosnen ubikazioa

Egoera honen aurrean, gure desadostasuna azaldu eta honako adierazpenak egin nahi ditugu: Ondorengo arrazoi sorta dela eta, txosnak Ego-Gainen mantentzearen aldeko apustu irmoa egiten dugu:

  • Urte asko dira Ego-Gainen daudela txosnak. Herritarrak badakite han daudela bertara joan nahi izango balute. Era berean, urte hauek guztietan zehar, ingurukoekiko elkarbizitza arauak errespetatu dira.
  • Eragile guztientzako lekua dago. Juztizia Jauregiaren aurrean, berriz, ez dago leku fisikorik eragile guztientzako ez txosnaguneko egitaraua aurrera ateratzeko.
  • Segurtasun arauak betetzen ditu, hots, pertsona kopuru handiagoa sartzen da, gune irekia da, erorketa arriskurik ez dago eta inguruan ez dago probokaziorik edo liskarrik sor dezakeen gunerik.
  • Gune horrek txosnen egitaraua bete ahal izateko baldintzak betetzen ditu, ez baitu oztopatzen gainontzeko ekitaldiak aurrera ateratzea. Ez die trabarik egiten kontzertu, danborrada barraka edo su-artifizialei esaterako.
  • Inguruko komertzioei txosnek ez die baldintzatzen.
  • Udalaren aldetik ez da taxuzko arrazoirik jaso leku aldaketari buruz. Gainera, aurreko urteetan ezarritako baldintzak banan bana bete ditugu.
Ondorioz, egunotan hurrengo ekimenak burutuko ditugu:
  1. Sinadura bilketa: Esku-orriak banatuko dira herrian zehar eta sinatzeko aukera izango da Eibarko hainbat tabernatan. Deskargatu esku-orria Sanjuanak.com webgunetik (pdf)
  2. Prentsaurrekoa: Ekainaren 12an, larunbata, Untzagako prentsaurreko masibora joateko deialdia egiten da, eguerdiko 13´00an. Aurreko urteetako Jaixak Herrixak Herrixandako kamisetekin joateko eskaera egiten da. Sortu daitezkeen mobilizazioei, adi egoteko ere eskatzen da.

Argazkiak.org | Gazte Eguneko Bazkaria II © cc-by-sa: jaixakherrixandako
Sarrerako argazkia: Argazkiak.org | Gazte Eguneko Bazkaria © cc-by-sa: jaixakherrixandako

Facebooken orrialdea txosnak Ego-Gain kalean izatearen alde

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: