Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Roberto Etxeberria eibartarra irabazle Madrilgo Cibelesen

Roberto Etxeberria eibartarra irabazle Madrilgo Cibelesen

EibarOrg 2011/09/21 17:06
Roberto Etxeberria diseinatzaile eibartarrak saria jaso du aste honetan bukatu den Cibeles pasarelan. Diseinatzaile gazteen artean banatzen den EGO saria jaso du, bildumarik onena aurkeztearren. Zorionak!
Roberto Etxeberria eibartarra irabazle Madrilgo Cibelesen

Argazkia: EFE. Roberto, modelo batekin Madrilen.

Roberto Etxeberria diseinatzaile gaztea irabazle izan da berriz ere Madrilen antolatzen den Cibeles Fashion Week moda astean. Diseinatzaile gazteen artean banatzen den EGO sarien artean jaso du garaikurra. Bigarrenez jarraian jaso du saria, 2011ko otsailean ere berari eman baitzioten 2011-2012ko kolekziorik onenaren saria, "La piel que habito" bildumarengatik.

Oraingo bilduma berri hau "Jour de fête" izendatu du, Jacques Tati zinemagile frantsesaren izen bereko pelikulan oinarrituta baitago. Bilduma landu eta ondo taxutuak dira bere ezaugarria. Patroi klasikodunak, baina gaur egungo gazteentzat pentsatutakoak.

Roberto Etxeberria Eibarren jaio zen 1976an eta 2005. urteaz geroztik Bartzelonan bizi da. Moda eta diseinu ikasketak egin ditu Katalunian. 2005-2008 bitartean Serguei Povaguin-ekin diseinatzailearekin lan egin ondoren, 2008. urteaz geroztik bere firma dauka, Etxeberria.

 

 

 

etiketak: Moda, Eibartarrak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: